Gastronomia
2021/04/09 - 22:14
Hiru euskal atunontzientzako "baimenak" eskatu dizkie Jaurlaritzak Kanariei
Hiru atunontziak Kanarietara abiatu ziren, “jardueraren zati bat berreskuratzeko” asmoarekin, Senegalek debekualdia ezarri ondoren, Exekutiboak azaldu duenez.
2021/04/09 - 12:20
Hiru euskal atunontzi legez kanpo arrantzan ari direla salatu dute Kanarietan
Konkretuki, 'Aita Fraxku' Hondarribiko ontzia, eta Lanzaroteko Arrecife portuan dauden beste bi atunontzi aipatu ditu Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiak.
2021/04/04 - 16:53
Normaltasun bila, Pazko igandeko txokolate opariak bueltatu dira Frantziara aurten
Pazko zubi honetan familiak elkartu ahal izango dira, eta txokolatea oparitzeko tradizioa bete; izan ere, oinarrizko produktu izendatu berri du gobernuak txokolatea.
2021/03/27 - 17:11
Modan jarri dira umeentzako sukaldaritza ikastaroak
Erosketa egitetik hasi eta jakiak garbitu, prestatu... prozesu guztia ikasten dute haurrek. 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako ikastaroak daude.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/03/25 - 09:34
San Sebastian Gastronomika Kursaalera itzuliko da urrian, formatu presentzialarekin
Nazioarteko kongresua urriaren 4tik 6ra izango da, osasun neurriei egokitutako 23. edizio berezian.
2021/03/21 - 15:30
Azurmendi jatetxeak berriz zabaldu ditu ateak, urritik itxita egon ostean
Eneko Atxa sukaldariaren jatetxea irekitzeko urratsa ematen lehenengoa izan da da hiru Mitxelin izar dituzten euskal establezimenduen artean.
2021/03/02 - 21:52
Covid pasaporteari adi begiratzen diote Euskal Herriko museoek eta Michelin izarrek
Udara begira, aurreikuspen guztiak airean daude, gastronomian, zein turismoa erakartzen duten beste arloetan ere. Covid pasaportea, nahiz eta oraindik garatu gabe egon, ondo ikusten dute.
2021/02/23 - 21:39
Donostiako elkarte gastronomikoek ateak ireki nahi dituzte
Hori lortzeko bidean, bitartekari lana egiteko eskatu diote goia alkateari, hurrengo LABI batzordeak gaia aztertu dezaten. Donostiako alkateak esan du hala egingo duela.
2021/02/02 - 21:44
Pandemiak elikadura-enpresen eta supermerkatuen fakturazioa handitzea eragin du
2020ean fakturazioa handitu egin dute. Kasu batzuetan irabazi errekorrekin. horietako batzuekin hitz egin dugu.
2021/01/17 - 23:09
La Viña jatetxeko gazta tarta, ''aurtengo zaporea'', 'New York Times'en arabera
Pandemia tarteko, La Viñak opor luzeak hartu ditu. Baina duela 33 urte bere gazta tarta ezaguna egin zuen Santiago Riverak hartu gaitu, gustura izendapenarekin.
2021/01/15 - 19:23
La Viña jatetxeko gazta tarta da "urteko zaporea", 'The New York Times'en arabera
"Euskaditik kanpo ezagun egin zenetik, AEBko sukaldari ezagunenek kopiatu dute errezeta. Tarta horren zaporea edozein urtebetetzerako da aproposa", idatzi du Kim Severson kazetariak.
2021/01/13 - 21:51
Europako Elikagaien Agentziak argi berdea eman dio irin zizarearen kontsumoari
Super elikagai berritzat jotzen dute jakitunek. "Tenebrio molitor larva" delakoak % 53 proteina eta % 30 gantz-azido ditu. Oraingoz proposamena da, 7 hilabete barru Europako estatuek onartzea da asmoa
2021/01/02 - 22:07
Garagardo onena eta kroketarik onenak Nafarroan egiten dituzte
"Morlaco Navarreria" garagardoa eta Fridela urdaiazpiko kroketak saritu dituzte Europako lehiaketa batean eta Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen ranking batean.
2020/12/27 - 15:20
Biurrunek, Undak, Berasateguik eta beste hainbat aurpegi ezagunek txertoa jarriko dute
Gabriela Uriartek, Garbiñe Biurrunek, Juan Ignacio Perezek, Gorka Ortiz de Urbinak, Martin Berasateguik eta Maider Undak covid-19aren aurkako txertoa jarriko dute.
2020/12/24 - 13:21
Euskal merkatuak jendez beteta, azken orduko erosketak egiteko
Gabon gau honetan, Gasteizko merkatua eta Bilboko Erriberako merkatua bisitatu ditugu. Jendetza zegoen bietan.
2020/12/15 - 21:11
Euskal Herriak 35 Michelin Izar ditu
Berritasunen artean, Eneko Atxaren Portugaleko jatetxeak jasotako izarra, eta Donostiako Ameliak lortutakoa daude.
2020/12/15 - 08:38
Eneko Atxa sukaldariak beste Michelin izar bat lortu du
Guztira, bost Michelin izar ditu sukaldari bizkaitarrak. Halaber, hiru Michelin izar dituzten euskal jatetxe guztiek mailari eutsi diote: Martin Berasategui, Akelarre, Azurmendi eta Arzak.
2020/12/14 - 15:46
Euskolabel zigilua daramaten 6 gazta aurkeztu dituzte, guztiak Euskal Esneaz egindakoak
Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria eta Auntzain dira Euskal Gazta zigiluko sei gazta berriak.
2020/12/13 - 15:57
Gabonetako otorduetan kutsatzeak ekiditeko gakoak
Distantzia, aireztapena eta musukoa beharrezkoak izango dira. Gabonetako bilkurak segurtasunez ospatzeko gomendiok eman dituzte Donostiako Basque Culinary Centerreko adituek.