Gastronomia
2019/09/01 - 19:56
Elgoibarko Mausitxa, Gipuzkoako gaztarik onena
Igande honetan ospatu da Legazpin, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 35. lehiaketa, artzaintzari omenaldia egiten dion urteroko jaiaren baitan.
2019/08/13 - 19:18
Aldanondok, Idiazabal gaztaren enpresarik nagusienak, desagertzeko arriskua du
Duela urtebete, sute batek Aguraingo fabrika suntsitu zuen. Aldanondo Elikadura Korporazioaren arduradunek zehaztu dutenez, aseguru-etxeak blokeatuta du sute horren kalte-ordainketa.
2019/07/16 - 22:26
Anthony Myint sukaldari estatubatuarrak Basque Culinary Prize saria jaso du
Joan Roca eta Jock Zonfrillo sukaldariek eman diote saria, 'Sustainable Thinking' sinposioaren markoan, San Frantziskon (Kalifornia, AEB).
2019/07/08 - 15:10
LABe berrikuntza gastronomiko teknologikorako espazioa ireki dute Donostian
Egoitza Tabakaleran izango du kontzeptu, produktu, zerbitzu eta esperientzia gastronomikoak batera sortu, esperimentatu, garatu eta testatzea xede duen laborategiak.
2019/07/03 - 16:10
Mendexako kosta parean hazi dituzte lehen euskal muskuiluak
Kantauriko kostan itsas zabaelan ekoizten diren bakarrak dira muskuilu hauek. Aurki izango dira arrandegietan.
2019/07/03 - 15:43
Elikagaien sektorean enpresak sortzeko azeleragailuetako bat Zamudion dago
Europar Batasunak elikagaien sektorean enpresa berriak sortzeko martxan jarri duen proiektuak EIT Food izena du. Europan dauden bost zentroetako bat, Zamudion dago.
2019/06/30 - 15:17
Ogiak duen irin mota bakoitzaren ehunekoa zehaztu beharko da hemendik aurrera
Nobedadeen artean: modu industrialean egindako ogiari ezingo zaio artisau-ogia deitu, baina bai artisau erara egindako ogia.
2019/06/26 - 16:37
Etxebarri Erretegian deiak jaso eta jaso ari dira, Singapurreko galaren biharamunean
Jatetxea bihar arte itxita egongo da. Horrela, astia izango dute Restaurant aldizkariak emandako hirugarren postua ospatzeko.
2019/06/25 - 22:41
Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena
Euskal Herriko beste lau jatetxe 50 onenen artean sailkatu dira: Mugaritz (7), Azurmendi (14), Elkano (30) eta Nerua (32).
2019/06/25 - 20:00
Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia, munduko hirugarren jatetxerik onena
Euskal Herriko beste lau jatetxe 50 onenen artean sailkatu dira: Mugaritz (7), Azurmendi (14), Elkano (30) eta Nerua (32).
2019/06/25 - 00:22
Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea, Munduko 50 onenen artean
Munduko jatetxe onenak aukeratuko dituzte bihar Singapurren eta zerrenda horretan izango dira hainbat euskal sukaldariren jatetxeak.
2019/06/12 - 13:41
Jose Maria Gorrotxategi euskal gozogintzaren maisua zendu da
Gipuzkoar gozogileak 90 urte zituen, eta haren aldeko hileta ostegunean egingo dute, ekainak 13, Tolosako Andre Maria parrokian.
2019/06/11 - 16:29
Eneko Atxak pentsatutako menua jan dute Galdakaoko Ospitaleko gaixoek
Urtean horrelako lau menu berezi emango dituzteko Galdakaoko ospitalean, urtaro bakoitzeko bat. Bizkaiko Ostalaritza Eskolako ikasleen laguntza izango dute.
2019/05/29 - 18:24
Sukaldari sortzaileen burmuinean sorkuntzak nola eragiten duen aztertu dute
Donostiako Neurozientzien Ikerketa Zentroak eta Mugaritz jatetxeak ikerketa bat egin dute elkarlanean burmuinean sorkuntzak nola eragiten duen aztertzeko.
2019/05/21 - 14:24
Etxebarri erretegiak Europako jatetxe onenen podiumean jarraitzen du
Victor Arginzonizek hirugarren postua lortu du berriz, Eneko Atxa 17. posturaino jaitsi da eta Elena Arzak ehun onenen arteko bost emakumeetako bat da, 45. postuan.
2019/05/13 - 22:11
Larrabetzuko Gorka Izagirre upategiko txakolina, munduko ardo zuririk onena
Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako produktua 46 herrialdeko 9.150 ardo artean aukeratu dute. 51 herrialdeko 363 adituk egin dute ardo-dastatzea Ainglen (Suitza).
2019/05/02 - 19:32
Turismo gastronomikoaren munduko foroa, Donostian
Gastronomia turismoaren batzarra ari dira egiten Donostian. 84 herrialdeetatik etorritako 700 bat aditu egongo dira gaur biharretan sektorea arakatzen.
2019/04/21 - 16:03
Parisko baguetterik onenaren irabazleak Eliseorako egingo du ogia urtebetez
Ehunka okin aurkezten dira, eta irabazleak saria jasotzeaz gain, presidentearentzat egiten du ogia urtebetez. Aurten saria irabazi duen okinarekin izan gara.
2019/04/20 - 21:29
Gasteizko gazte batek latan gordetako patata tortilla salgai jarri du Madrilen
Duela sei hilabete hasi zuen iraultza kontserberoa gazte horrek.
2019/04/13 - 16:45
I.Zalakain:Arzaki bi eratako saltsak gustatzen zaizkio, jatekoa eta bestea'
I.Zalakainekin ikusi dugu San Telmo museoko erakusketa eta Arzaki buruzko enekdotak ezagutu ere bai. Liburuzain bat du Arzakek, bere liburuak eta sariak antolatzeko. Kaotiko xamarra baita.