Gastronomia
2018/06/12 - 18:48
Euskadiko hiru jatetxe, munduko onenen artean, 51-100 zerrendan
Bilboko Nerua jatetxea 57. lekuan dago, eta Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi 76. tokian. Gainera, Getariko (Gipuzkoa) Elkano jatetxea 77. sailkatu da.
2018/06/11 - 16:33
Gune gastronomikoa izango da Bilbon munduko jatetxe onenen sarien banaketa dela eta
Guggenheim Museoko zabaldegiak doako sukaldaritza-tailerrak, elikagaiak dastatzeko tokiak eta hitzaldiak hartuko ditu ostegunetik igandera arte. Sariak emateko gala ekainaren 19an egingo dute.
2018/06/08 - 20:32
600.000 lagun hurbildu dira 2018an sagardotegietara
Aurten 406 lanpostu sortu dira sagardo garaian. Bezeroen % 80 bertakoak dira. Sagardogileek, eskaria hazten ari dela ikusita, tourrak abiatu dituzte ekainean, bazkariaz gain bisita gidatua egiteko.
2018/06/06 - 20:09
Moyuako Metro geltokia jatetxeen galeria bihurtu da
'World's 50 best restaurants' sari banaketa ekainaren 19an egingo dute Euskalduna Jauregian. Aldez aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen ezberdinak jarriko ditu abian, hitzorduaren berri emateko.
2018/06/06 - 16:15
Munduko 50 jatetxe onenen pare atondu dute Moyuako metro geltokia
Bizkaiko jatetxerik hobereen bulebar bilakatuta esnatu da gaur Bilboko Moyuako metro geltokia. Munduko 50 jatetxe onene sari banaketa laster egingo da Bilbon, eta motorrak berotzen hasi dira.
2018/06/06 - 14:52
The World's 50 Best sarietarako prest dago Moyuako metroko geltokia
Ekainaren 16 eta 19 artean munduko 50 jatetxe onenen gala ospatuko da Bilbon. Hori ospatzeko, Bilboko metroko Moyuako geltokia jatetxez beteriko kale batean bihurtu da.
2018/05/29 - 00:55
Aitor Buendia Radio Vitoriako kazetariari eman diote Euskadi Gastronomia Saria
Zuriñe Garcia Galdakaoko Andra Mari jatetxeko sukaldari nagusiarentzat izan da sukaldari onenaren saria.
2018/05/24 - 22:46
Martin Berasategiren 15. jatetxea Lisboan irekiko dute
Martin Berasategi sukaldaria ez ezik, enpresaria ere bada. Berasategik dio, jakien osagaiekin bezala, sukaldariak trebea behar duela izan zenbakiekin ere.
2018/05/24 - 14:19
Martin Berasateguik jatetxe berria irekiko du Lisboan, urrian
50 seconds jatetxeak izena zor dio igogailuak bezeroak 120 metroko altuerara dagoen jangelaraino eramateko behar duen denborari, eta “gauzatutako ametsa” da lasartearrarentzat.
2018/05/11 - 00:41
Euskal produktuak sustatzeko, ekitaldia egin dute Basque Culinary Centerren
Bertan izan dira Hilario Arbelaitz sukaldari gipuzkoarra eta Javier Diez nafarra, euren egiteko moduak erakutsiz. Eta baita bi erkidegoetako ordezkariak ere.
2018/05/06 - 16:12
Latxa Esnea Kooperatiba sortu dute 55 artzain eta gaztandegik
800.000 litro esneko produkzioa ziurtatu dezakete, eta aldi berean, prezioa ezarri, bolumena eta kalitatea kontrolatu, eta artzainei bermatu zenbat eta noiz kobratuko duten.
2018/04/28 - 15:38
Polonia eta Alemaniatik ekarritako txuletak hiru hilabetez ontzen dituzte
Txuletak dira Hondarribiko Laia jatetxeko berezitasuna. 8-9 urteko behien okela da eta erretegian duten hozkailuan ontzen dituzte bi edo hiru hilabetez, handik parrilara Jon Ayalaren ardurapean.
2018/04/25 - 15:21
Gozogintza tradizionalak bizi duen krisia salatu dute gozogileek
Gozogintza tradizionalak bizi duen krisiari aurre egiteko asmoz, azoka antolatu dute Donostian. Euskal Herri osoko artisauek parte hartuko dute bertan.
2018/04/24 - 14:35
Etxebarri eta Azurmendi, Europako hirugarren eta bosgarren jatetxerik onenak
Horiez gain, hauek ageri dira 'Opinionated About Dining' (OAD) gidak egiten duen zerrendan: Martin Berasategui (49. postuan), Mugaritz (61. postuan) eta Nerua (116. postuan).
2018/04/01 - 22:11
'Enigma bizia' bisita turistiko berria arrakasta handia izaten ari da
Euskara pixka bat ikasi edota elkarte gastronomiko batean hamaiketakoa egiteko proposamena ere bada.
2018/03/27 - 11:42
Euskal gaztandegiak Gaxure krema berritzailea ekoizten hasi dira gazura baliatuz
Gazuraren propietateez eta horren alferrikako galeraz jabetuta eta horri etekina ateratzeko ikerketa ugari bultzatu ondoren sortu dute testura krematsua duen gazur krema leun eta goxoa.
2018/03/22 - 18:34
Kultura, gastronomia, prozesioak... Zer egin Euskal Herrian Aste Santu honetan?
Euskal lurraldeetan zehar jaiak igarotzeko plan desberdinen gida.
2018/03/21 - 22:30
Bilbok ekainaren 19an hartuko du munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko gala
Dena dela, ekimenak bost egun iraungo du, ekainaren 16tik 20ra, eta, horietan, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, nazioarteko sukaldariekin eta hedabideekin.
2018/03/21 - 22:12
Ekainaren 19an izango da munduko jatetxe onenen gala, Euskalduna Jauregian
Ekainaren 16tik 20ra bitartean, Bilbon bilduko dira sukaldari, sommelier eta gastronomia arloko munduko hedabideek, munduko 50 jatetxe onenen zerrenda iragartzeko.
2018/03/20 - 13:54
Basque Fest jaialdiak doako 200 plan baino gehiago eskainiko ditu Aste Santuan Bilbon
Martxoaren 28tik apirilaren 1era, gastronomia, musika, dantza, antzerki eta kirol erakustaldiak eta kale animazioa izango dira hirian zehar.