Gune gastronomikoa izango da Bilbon munduko jatetxe onenen sarien banaketa dela eta
Bilbok gastronomia gune bat izango du munduko 50 jatetxe onenak iragartzeko sari banaketaren aurreko egunetan. Bertan, doako sukaldaritza-tailerrak, dastatzeko tokiak eta hitzaldiak izango dira.
Ekitaldi nagusia, hau da, The World's 50 Best Restaurants (Eneko Atxa eta Bittor Arginzoniz bizkaitarrenak tartean) sariak emateko gala, ekainaren 19an izango da, Euskalduna Jauregian. Hori bai, aurreko asteburuan hasiko dira mila gonbidatuak heltzen; besteak beste, 200 sukaldari eta 250 kazetari inguru.
Sari banaketaren aurreko egunetan, ostegunetik igandera arte, hain zuzen, Bilboko Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zaleentzako gunea jarriko dute, Guggenheim Museoko zabalgunean, giroa berotzen joateko.
Gune gastronomiko hori doakoa izan arren, izena eman beharko dute bertan parte hartu nahi dutenek edukiera murriztua baitu. Aingeru Etxebarriak sukaldaritza-tailerra emango du, eta guztira zazpi mintegi izango dira lau egun horietan.
Halaber, ardo, sagardo eta elikagaien dastatzeak izango dira; besteak beste, gazta, eztia, olioa edo ogia dastatu ahalko dute parte-hartzaileek Mikel Garaizabal gidari dutela. Bestalde, euskal garagardoak dastatzeko aukera ere izango da, eta koktelen inguruko gunea prestatu dute.
Horrez gain, Leioa, Galdakao eta Bilboko ostalaritza eskolek babestuta, zuzenean janaria prestatzeko erakustaldiak egingo dituzte. Txikienentzako gunea ere izango da, Gerardo magoaren eskutik.
Zure interesekoa izan daiteke
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa udalerri horretan emakume baten heriotza ikertzen ari da, ustezko krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko hilketa gisa.
Global Summud Flotillan atxilotutako 100 lagunetatik lau euskal herritarrak dira eta gose-greba hasi dute
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak gaur goizean. Euskal Herrian zein Europako hainbat tokitan protestak antolatu dituzte "Flotilla ez da ukitzen" lelopean.
'Bi ilunabarreko eguna', abuztuko eguzki eklipseari buruzko erakusketa, ireki dute Bergaran
Egun seinalatua iristen denean herritarrek "ekitaldia ulertu eta gozatu" ahal izateko, eklipsea modu didaktiko, irisgarri eta erakargarrian azaltzen du.
Gizon batek 44 urteko emaztea hil du Arguedasen
Atzo iluntzean izan ziren gertakariak. Guardia Zibilak gizona atxilotu du, genero indarkeriarekin lotutako homizidio delitua leporatuta.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik, horietako bat 14 urtekoa
Bi gertakariak larunbatean izan ziren, eta 19 eta 25 urteko bi atxilotuei tratu txarrak eta lesio-delituak leporatu dizkiete, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du ez dagoela "ebidentzeriarik" Petronorrek osasun publikoari kalte egiten diola esateko
Osasun Publikoko zuzendariaren arabera, "datu asko" dituzte eskuartean, eta horietako bakar batek ere ez du erakusten Petronorrek Muskizen duen plantak inguruko bizilagunen osasunari kalte egiten dionik.
Nelson Davidek 73 urteko gizona itota hil zuela ondorioztatzeko zantzuak daudela esan dute auzitegiko medikuek
Biharko saioan, aldeek euren txostenak eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, asteazkenean amaituko da epaiketa, herri-epaimahaiaren ebazpenarekin.
Lukas Agirreren hilketan erabili zuten labana "oso arriskutsua" zela nabarmendu du polizia zientifikoak
Ertzaintzako polizia zientifikoaren agenteek krimena gertatu zen lekua ikuskatu zuten, eta haien deklarazioa izan du ardatz epaiketaren zazpigarren saioak.
Laura jaitsi da "Ambition" ontzian gastroenterisak jota bakartutakoen kopurua
Kanpo-osasun departamentuko langileek kaltetutako ontzia aztertu dute goizean, eta, hasiera batean 18 baziren ere gastroenteritis arruntak jota zeudenak, ikuskapenaren ondoren murriztu egin da kopurua, eta lau daude orain bakartuta. Ontzia arratsaldean atzera itsasoratzea esepero da, bidaian jarraitzeko, Frantziarantz.