Gazteak
2025/01/12 - 17:42
PPko autonomiek erabilitako etxebizitza erosteko zerga gazteei % 4ra jaisteko konpromisoa hartu dute
PSOEk "espekulatzaileentzako" etxebizitza politika egitea leporatu dio PPri, eta proposatzen dituzten neurriak "gezurra" eta "engainua" direla esan du, haientzat etxebizitza "negozioa eta ondasun espekulatiboa delako".
2025/01/02 - 15:01
"Rave" handi batek milaka lagun bildu ditu Ciudad Realeko aireportu parean
Espainiako Poliziaren arabera, aurten 5.000 pertsona eta 1.500 ibilgailu baino gehiago bertaratu dira. Iazko edizioan, Big Fucking Partyk Errege egunera arte iraun zuen eta 8.000 lagun baino gehiago bildu zituen.
2024/12/29 - 14:14
Jurgi Errandonea:"Egunak ordu gehiago balitu, balleta dantzatzen pasako nituzke"
15 urteko andoaindar honek garbi dauka ballet-dantzari profesionala izan nahi duela eta horretarako prestatzen ari da astean 30 ordu entseatuz.
2024/12/28 - 12:49
EAEko gazteek soldataren % 64 bideratzen dute hipoteka ordaintzera, eta ia erdia alokairurako
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako txosten baten arabera, emakume langileek gizonek baino lan-baldintza okerragoak dituzte, behin-behinekotasun tasa handiagoarekin eta lanaldi partzial gehiagorekin.
2024/12/27 - 18:46
Euskadiko Gazte Orkestrak neguko bira abiatuko du astelehenean
Bira Tolosan hasiko da, eta ondoren, Donostia, Bilbo eta Gasteizetik igaroko da.
2024/12/10 - 13:59
Gazteak izanagatik, bihotzeko gaixotasunei aurre egin behar izan diete Sarak, Himilcek eta Aitorrek
Sara Sudupe, Himilce Alonso eta Aitor Bengoetxea bihotzeko gaixotasunak dituzten hiru gazte dira. Egunero nola bizi diren, zein zailtasuni aurre egin behar dieten eta etorkizunari nola begiratzen dioten kontatu digute.
2024/12/05 - 15:41
Zergatik sentitzen dira gazteak identifikatuago eskuin muturraren ideiekin?
Eskuin muturraren mezuak irensten dituztela bistaratu du Jaurlaritzak egin duen diagnostikoak eta horren zergatia aztertzera jo dugu. Adinak dakarren ezarritakoari aurre egiteko nahiaz gain, adituen esanetan sare sozialek eta bertan dituzten erreferentzien indarrak zeresan handia dute.
2024/12/04 - 14:33
Aurresalmenta, bonuak, datak, kontzertuak... BBK Live 2025 ez galtzeko gakoak
Uztailaren 10ean, 11n eta 12an Bilboko Kobetamendin izango den jaialdiak hasierako kartela aurkeztu du. Joateko asmoa baduzu, sarrerak abenduaren 5etik izango dira salgai. Ikusi, hemen, zeintzuk diren bonu motak eta salmenta datak.
2024/12/04 - 11:34
Euskadiko gazteen enplegu-tasa altuena da 2012tik, eta langabezia maila minimo historikoetara jaitsi da
Gazteen Euskal Behatokiaren txosten batek agerian utzi du badagoela genero-arrakala enpleguan eta segurtasunean; hezkuntza-maila altua dela eta euskara gero eta gehiago erabiltzen dela. Hala ere, hainbat arazo kezgarri atzeman dituzte, besteak beste, emakumeen lan prekarietatea eta suizidio-tasa.
2024/12/04 - 11:11
Alokairuaren garestitzeak Etxebiden izena emanda daudenen kopurua % 46 igoarazi du urte eta erdian
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako azterketa baten arabera, 26.000 pertsona gehiagok eman dute izena zerbitzuan 2023ko urtarrilaren eta 2024ko ekainaren artean. Jaurlaritzaren arabera, "ezohiko" hazkunde horrek Euskadiko etxebizitza merkatuaren tenkatzeari erantzuten dio.
2024/11/28 - 15:38
Australiak debekatu egingo die sare sozialetara sarbidea 16 urtetik beherakoei
Hori egiten duen lehendabiziko herrialdea izango da. Plataformen ardura izango da neurria betearaztea, eta hori egin ezean, zigorrei aurre egin beharko diete.
2024/11/27 - 14:18
Hego Euskal Herriko gazteen ia erdiak ez dira zoriontsu, eta % 59k pentsamendu suizidak izan dituzte inoiz
Gurea Geroa atari digitalak 3.700 gazte pasatxori osasun mentalaren gaineko inkesta egin die. Emaitzen arabera, itaundutakoen erdiek baino gehiagok antsiolitikoak hartzeko beharra sentitu dute, eta kontsumitu dituztenen artean 10etik 2k medikuak agindu barik hartu dituzte.
2024/11/27 - 14:06
Gazteen erdiek baino gehiagok pentsamendu suizidak izan dituzte
Datu kezkagarriak azaleratu ditu Gurea Geroa plataforma digitalak Hego Euskal Herriko gazteen artean egindako inkestak. % 55ek diote antsiolitikoak hartzeko beharra izan dutela.
2024/11/27 - 08:37
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/25 - 18:20
Donostiako etxebizitzen prezioak goia jo du: 5.613 euro, metro karratuko
Horrek esan nahi du salneurria % 1 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 4,6 urte batetik bestera. Gipuzkoan ere metro koadroko prezioak gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera.
2024/11/25 - 10:52
15 urteko neskato bat hil dute labankadaz Orihuelan
17 urteko gizonezko bat, biktimaren bikotekide ohia, atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. Hala, eta kasua ikerketapean duten arren, badirudi hilketa matxista izan dela. Antza, neskak harremana hautsi zuen duela egun batzuk.
2024/11/25 - 07:00
Zergatik indartu dira jarrera ukatzaileak gizon gazteen artean?
Barakaldoko Argitan elkarte feministak ia 30 urte daramatza emakumeak artatzen eta indarkeria matxistari aurre egiten. Haiengana jo dugu negazionismo matxistaren nondik norakoak argitzeko. Zergatik zabaldu da hainbeste? Nola egin aurre?
2024/11/25 - 07:00
Negazionismo matxistarekin kritiko, neska zein mutil gazteak
Jarrera ukatzaileen aurrean, egunerokoan jasaten dituzten eraso matxistak kontatu dizkigute hainbat neska gaztek. Mutilekin ere izan gara, eta kideek pairatutako matxismoa ikusi ikusten dute.
2024/11/20 - 18:30
EAEk ez ditu emakumeen eta atzerritarren parte hartzea eta gaitasunak aprobetxatzen, txosten baten arabera
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du, Gasteizko Artium Museoan. Ikerlanak lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko.
2024/11/11 - 19:58
EHUko errektoreordeak kargua utzi du, Joxerramon Bengoetxea errektoregaia iraintzeagatik
Bengoetxeak irainak salatu ditu, baita hauteskundeetan "garbitasun falta" ere. Eva Ferreira errektore eta hautagaiak bere kolaboratzailearekin "desengainu handia" hartu duela adierazi du.