Hezkuntza eta Teknologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren Hezkuntzako EAEko ikastetxeen erdiek debekatuta dute sakelakoa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak emandako datuen arabera, Lanbide Heziketan % 30era jaisten da portzentajea, eta % 25era Bartxilergoan. Dena dela, ezein zentrok ez du erabilera librea baimentzen, eta uzten dutenek irakasleek gainbegiratuta uzten dute, helburu pedagogikoekin erabiltzeko.
Nerabe bat, musika sakelakoaren bidez entzuten.
Nerabe bat, musika sakelakoaren bidez entzuten. Argazki: Pixabay

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte) ikastetxeen erdietan debekatuta dago ikasgeletan sakelako telefonoak eta ordulari adimendunak erabiltzea. Batxilergoan (16-18 urte) leunagoa da debekua, eta zentroen % 25ean ezarri dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eman du informazioa, Gasteizen gai horri buruz egin duten jardunaldi batzuetan. "Hezkuntza eta Teknologia" saioetan, arlo akademikoko hainbat aditu bildu dira teknologia berrien inguruko hausnarketak partekatu eta horiek irakaskuntzan izan dezaketen aplikazioak aztertzeko.

Hain justu, duela urtebete Hezkuntza Sailak ikastetxeen esku utzi zuen ikasgeletan gailu elektronikoak erabiltzearen inguruko araudia garatzea. Pedrosak nabarmendu duenez, sare publiko zein itunpekoko ikastetxe guzti-guztiek arautu dute gaia, eta "bakar batek ez du askatasuna eman gailuok erabiltzeko". 

Batzuek, DBHko zentroen % 50ek eta Bartxilergokoen % 60k, erabiltzeko baimena ematen dute, betiere irakasleen zaintzapean eta helburu pedagogikoekin. Lanbide Heziketan, berriz, % 70era igotzen da portzentajea.

Lehen Hezkuntzan (6-12 urte), berriz, gutxienekoak dira (% 15) mugikorren erabilera baimentzen dutenak helburu pedagogikoekin eta gehiengo zabal batek (% 85) guztiz galarazita ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X