Geroa Bai
2023/05/28 - 16:41
Nafarroako Gobernua eskuinaren edo ezkerraren esku uztea erabaki beharko dute herritarrek
PSNren Gobernua aldatzeko irrikitan daudenei dei egin die UPNren hautagaiak. Chitivek eskuinaren alternatiba izaten jarraitu nahi du eta EH Bilduk eta Geroa Baik aldaketa gidatu.
2023/05/28 - 14:32
Uxue Barkos (Geroa Bai), gaurko hauteskunde-hitzorduan
Nafarroako Presidentetzarako Geroa Baiko hautagaiak bozen garrantzia azpimarratu du.
2023/05/26 - 23:12
Alderdiek bozkatzera joateko deia egin dute hauteskunde kanpainaren amaieran
EAJk eta Elkarrekin Podemosek Bilbon eman diote amaiera kanpainari; EH Bilduk, Donostian; eta PSE-EEk eta PPk, Gasteizen.
2023/05/26 - 22:39
Nafarroan, Parlamentua eta udalak daude jokoan
Galderaz beteta amaituko du Nafarroako hauteskunde-kanpainak: gobernu aurrerakoiari eutsiko dio? Eskuinean izandako hausturak eraginik izango du? Horiek erantzun beharreko galderak izango dira maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren.
2023/05/26 - 17:39
Egunotan aurrera eramandako kanpainen balorazioak egin dituzte hautagaiek
UPNk EH Bilduk gobernuan izan duen eraginari muga jartzea du helburu igandean. Koalizio abertzaleak, aldiz, Nafarroarako “ona” dena gainerako erakundeetara zabaltzea eskatu du, eta Geroa Baik bi aukera daudela azpimarratu du: jarraipenari eman edo aldaketari eutsi.
2023/05/26 - 09:01
Azken txanpa indar politikoentzat, M28ko hauteskundeei begira
Biharko hausnarketa egunaren bezperan, abstentzioa mobilizatzeko eta ezbaian daudenak konbentzitzeko azken ahalegina egingo dute gaur hautagaiek.
2023/05/24 - 16:57
UPNk eta PPk elkarren kontrako mezuak bota dituzte, eskuinaren botoa eskuratu nahian
PSNk, bestalde, Nafarroako Gobernuak enpleguaren alorrean lortutakoa azpimarratu du, Zurekin koalizioak Exekutiboan zabaldutako bideari eutsiko diotela esan du, Geroa Baik trantsizio energetikoa izan du hizpide, eta EH Bilduk hizkuntza politikaz hitz egin du.
2023/05/23 - 17:11
Nafarroako hautagaiek Gobernua eta udalak osatzeko hitzarmenak izan dituzte hizpide
UPNk, PSNk, Geroa Baik eta EH Bilduk itunak egiteko lehen baldintzak ere plazaratu dituzte.
2023/05/21 - 22:40
Pasa den legealdian PSNk zuzendutako Gobernuari eutsi nahi diola esan du Maria Chivitek
Bestalde, Iruñean lehen indarra izateko aukera garbia duela adierazi du EH Bilduk.
2023/05/21 - 17:32
Atsedenik ez hauteskunde-kanpainan, ezta igandean ere
EAEko eta Nafarroako hautagaiak jo eta ke dabiltza hauteskunde-kanpainaren erdian, badakitelako asko dagoela jokoan, eta boza bakoitzagatik borroka egin behar dutela. Gauzak horrela, gaur, igandea izanda ere, ekitaldiz josita dator eguna.
2023/05/20 - 08:55
UPN izango litzateke lehen indarra Nafarroan, baina PSNk eutsi egingo lioke Gobernuari
Navarra Suma koalizioaren hausturak 1-2 eserleku galtzea ekarriko lioke eskuineko blokeari, eta baliteke UPNk eta PSNk parlamentari kopuru bera lortzea.
2023/05/19 - 17:45
Nekazaritzako erronkak eta industriako eta azpiegituretako inbertsioak izan dituzte hizpide Nafarroan
Luis Planas Espainiako nekazaritza ministroa izan dute gonbidatu PSNko kideek. Geroa Bai aro digitalean industriak izango dituen egitasmoez aritu da. Eta UPNk azpiegituretan ez dela inbertsiorik egin azken urteetan salatu du.
2023/05/19 - 11:43
Eskuinaren zatiketak kalte egingo lioke UPNri Iruñean, eta baliteke EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea
Duela lau urte bezala, PSNk izango luke giltza Alkatetza alderdi erregionalistari edo koalizio abertzaleari emateko.
2023/05/18 - 16:54
Hizkuntza politika, bermatutako errenta eta udal-finantzazioa izan dituzte hizpide Nafarroan
Bermatutako errentaren kudeaketa zorrotza nahi du UPNk. PSNk inposaketarik eta bazterketarik gabeko hizkuntza politikaren aldeko jarrera azaldu du. Herriei lagunduko dien udal finantziazioaren alde egin du Geroa Baik.
2023/05/17 - 22:51
Etxebizitza eta bizikidetza izan dira alderdiek gaur jorratutako gaiak Nafarroan
Nafarroan herritarrak hartu dituzte hizpide hautagaiek. Etxebizitza, bizikidetza eta administrazioarekin harremanetan jartzeko bideak, bestea beste, jorratutako gaiak.
2023/05/17 - 17:16
Volkswagen, etxebizitza, LGTBIfobia eta Gobernuaren kudeaketa hizpide, Nafarroako hautagaien artean
Geroa Baik Maria Chiviteren Gobernuari kritika egin dio. PSNk Nafarroa anitza dela defendatu du LGTBIfobiaren aurkako egunean. UPNk Volkswagen defendatuko duela adierazi du. Eta EH Bilduk etxebizitza duina aldarrikatu du.
2023/05/15 - 22:53
Nafarroan zaintzak, adinekoak eta memoria historikoa kanpainaren erdigunean izan dira
Nafarroan zaintzak, adinekoak eta memoria historikoa kanpainaren erdigunean izan dira gaur, Zurekin Nafarroak, alderdi sozialistak eta Geroa Baik egin dituzten agerraldietan.
2023/05/15 - 16:59
Nafarroan memoria historikoa, nekazaritza eta industria izan dituzte hizpide PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik
Geroa Baik memorian sakondu nahi du "biktima batzuk ahazten dituzten alderdien aurrean". Industriaren garapen integrala izan du hizpide EH Bilduk Iruñean. PSNk, berriz, nekazariak izan ditu gogoan San Isidro egunean.
2023/05/14 - 16:52
Maiatzaren 28rako hauteskunde kanpainaren lehen igandea
Hauteskundeetarako bi aste eskas falta direnean, alderdiek hauteskundeei begirako maratoiarekin jarraitu dute igande honetan, azken botoa lortu arte.
2023/05/13 - 23:00
Alderdi guztiak buru-belarri, hauteskunde-kanpainaren lehenengo larunbatean
Hauteskunde-ekitaldiak egin dituzte EAJk Laudion eta Getxon, EH Bilduk Bilbon, PSE-EEk hiru hiriburuetan, Elkarrekin Podemosek Araban, eta PPk Bizkaian eta Donostian. Nafarroan, EH Bilduren zerrendak piztutako eztabaidak baldintzatu du eguna.