EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskuinaren zatiketak kalte egingo lioke UPNri Iruñean, eta baliteke EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea

Duela lau urte bezala, PSNk izango luke giltza Alkatetza alderdi erregionalistari edo koalizio abertzaleari emateko.
eitb focus
EITB Focus

UPN izango litzateke alderdi bozkatuena Iruñeko udal hauteskundeetan, baina horren boto aurreikuspenak nabarmen egin du behera azken bi hilabeteetan, eta baliteke EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea, EITB Focus makroinkestaren arabera. Hori horrela, PSNk erabakiko luke berriz hurrengo alkatea nor izango den, 2019an bezala.

Hain zuzen ere, UPNk 7-8 zinegotzi eta botoen % 27,6 lortuko lituzke, eta 10 ordezkari eta bozen % 31,4 lortzea zen aurreikuspena martxoan publikatutako inkestan.

2019an, Crisitina Ibarrolaren alderdia koalizioan aurkeztu zen hauteskundeetara, PPNrekin eta Ciudadanosekin batera, eta 13 zinegotzi eta botoen % 40,6 eskuratu zituzten elkarrekin.

EITB FOCUS EITB FOCUS

EH Bilduk, bere aldetik, errepikatu egingo lituzke duela lau urteko emaitzak (7 ordezkari eta % 24,8ko babesa), eta puntu erdiko hazkundea izango luke martxotik.

Hirugarren lekuan, PSN egongo litzateke. Bi hilabetean, ia bi puntuko babesa berreskuratuko luke, eta 4-5 zinegotzi izango lituzke. Egun, 5 ditu.

Geroa Baik 2-3 zinegotzi izango lituzke, eta, horrenbestez, baliteke egungo ordezkaritza (2) areagotzea.

PPNk aurreikuspen berdina izango luke, 2-3 ordezkari, eta Zurekin Nafarroa 1-2 zinegotzirekin sartuko litzateke Udalean.

EITB FOCUS EITB FOCUS

PSNk izango luke giltza

EITB Focus inkestaren arabera, 2019an gertatutakoa jazoko litzateke berriz Nafarroako hiriburuan.

Horren haritik, ekainaren 17ko inbestidura saioan, Joseba Asironek (EH Bildu) PSNren aldeko botoa beharko luke berriz alkate izateko.

Sozialistek euren hautagaia babestuko balute, ordea, Cristina Ibarrola (UPN) izango litzateke Enrique Maya egungo alkatearen hurrengoa.

Metodologia

Iruñean, 697 pertsona elkarrizketatu dituzte maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako EITB Focus berezia egiteko.

Akats-maila % 4koa da, eta konfiantza-maila, % 95,5ekoa.

Elkarrizketak maiatzaren 3a eta 11 bitartean egin zituzten.

PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa

PDF: EITB FOCUS inkesta, Iruñeko boto-asmoari buruzkoa

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X