Guda Sirian
Milaka lagunek ospatu dute Sirian Bashar Al Asad diktadorearen amaieraren lehen urteurrena
Milaka pertsona kalera atera dira gaur Damaskon, Sirian, Al Assad familiaren 54 urteko diktadurari eta 13 urteko gerra zibilari amaiera eman zien askapen egunaren lehen urteurrena ospatzeko.
550.000 siriar itzuli dira Turkiatik beren herrialdera, Al-Assad erori zenetik
"2024ko abenduaren 8az geroztik, 550.000 siriar bueltatu dira, beren borondatez, segurtasun osoz eta ohorea galdu gabe", argitaratu du Yerlikaya ministroak X. sare sozialean.
Sueida eskualdeko borrokak amaitutzat eman ditu Siriako Gobernuak
Inguruan nolabaiteko lasaitasun tirabiratsua da nagusi, biktimei arreta emateko korridore humanitarioen irekiera prestatzen ari diren bitartean. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, mila pertsona hil dira.
Israelek Damaskoko kuartel militarraren inguruak bonbardatu ditu
Eguneko bigarren erasoa da kokapen horretan bertan, Siria hegoaldeko borrokek jarraitzen duten bitartean. Erasoetako batek eraikina bete-betean jo du lehen datuen arabera.