Siriako agintariek eta milizia kurduek elkarri leporatzen diote 2 hildako eta hainbat zauritu utzi dituzten erasoen ardura
Bi aldeek elkarri leporatzen diote indar kurduak Siriako Estatuan sartzeko akordioa hautsi izana. Bitartean, liskarrak gero eta ugariagoak dira.
Siriako indar armatuak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Siriako Gobernuko indarrek eta Siriako Indar Demokratikoa (SID) aliantza armatu kurdu-arabiarrak liskar gogorrak izan dituzte Alepo hiriaren sarreran (Siriako ipar-mendebaldea). Gutxienez, bi hildako eta 15 zauritu izan dira, tartean, hainbat adin txikiko.
Siriako Barne Ministerioak adierazi duenez, kurduen gehiengoa duten auzoetan dauden SID taldeko milizianoek "traizioa" egin diete Barne Segurtasuneko Indarrei; izan ere, haien kontrol postuei eraso diete, eta "akordioak hautsi". Bestalde, SANA albiste agentzia ofizialak jakinarazi du "gazte bat eta emakume bat" hil dituztela etxe baten aurkako eraso batean. Iturri horien arabera, indar kurdu-siriarrak "Alepoko hainbat auzo bonbardatzen ari dira".
Bitartean, SID taldearen bozeramaile batek adierazi duenez, "Damaskoren aldeko indar armatuak tankeak eta artilleria erabiltzen ari dira Alepo hiriko auzoen aurka", eta Damaskok egindako adierazpenak "erabat ukatu" ditu. Indar kurdu-siriarren arabera, erasoen erantzukizuna "Gobernuaren aldeko milizianoek" dute, "zibilen aurkako probokazioak eta erasoak behin eta berriz egin dituztelako" eta Gobernuak ez duelako "inolako neurririk hartu".
Elkarri egindako salaketen erdian, liskarrak etengabeak dira Alepon, eta herritarrak ihes egin beharrean egoten dira. Hain zuzen ere, Alepoko gobernadoreak eta Defentsa Zibilak bizilagunei gomendatzen diete "talka-guneetara hurbiltzea saihesteko, arriskutsua izan daitekeelakoan".
Siriako Gobernu berriak eta kurduek akordioa sinatu zuten martxoaren 10ean erakunde autonomo kurdu-arabiarrak Siriako Estatura batzeko, Baxar al-Assad boteretik kendu ondoren. Baina prozesuak hainbat oztopo izan ditu, eta duela gutxi berriro hasi dituzte negoziatzeko ahaleginak.
Astelehen honetan bertan, Turkiako ordezkaritza batek Damaskora egindako bisitaren ostean, Hakan Fidan eta Asaad al Shaibani Turkiako eta Siriako Atzerri ministroek, hurrenez hurren, ohartarazi dute indar kurduek ez dutela Siriako Gobernuan sartzeko borondaterik.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.