Gipuzkoako Foru Aldundia
2023/10/31 - 20:25
Garraio publikoan % 20ko hobaria mantenduko dute 2024an EAEko erakundeek
2022tik indarrean dagoen hobariari eustea adostu dute EAJk eta PSE-EEk. Hala, Espainiako Gobernuak datorren urtean % 30eko hobaria mantenduko balu, orotara garraio publikoaren erabiltzaileek % 50eko deskontua izango lukete EAEn.
2023/10/31 - 14:42
1.160 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Gipuzkoak 2024rako "arlo sozial zein ekonomikoan hazteko"
Behin kontuak aurkeztuta, zabalik dago eztabaidarako epea. Agerraldian ahaldun nagusiak esan duenez, "Gipuzkoaren etorkizunerako giltzarri den momentu batean gaude".
2023/10/29 - 18:57
Zabaldu dute berriro N-1eko Ikaztegietako tunela
Ostiraletik bypassa egon da jarrita. Berez, asteleheneko 06:00etan ireki behar zuten, baina aurreratu egin dute azkenean.
2023/10/27 - 11:52
Indarkeria matxistaren biktima den desagertutako emakumearen kasuan protokoloa bete zela ziurtatu du Aldundiak
Gipuzkoako ahaldun nagusiak emandako informazioaren arabera, emakumea semearekin bizi zen zentroko protokoloek behar bezala funtzionatu zuten eta biak aurkitzea da orain lehentasuna.
2023/10/26 - 13:30
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko edo hirira sartzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/10/20 - 13:34
Gorabeherak izango dira asteburuan N-1 errepidean, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/10/17 - 16:00
Jose Ignacio Asensio: "Ezin dira GuraSOS bezalako taldeak erabili oposizioa egiteko"
GuraSOS plataformak astelehenean jakinarazi zuenez, Asensio ikertu egingo dute Zubietako erraustegiaren kudeaketari lotuta. Jasangarritasun diputatuak esan du ez duela "ez epaitegiaren ez Fiskaltzaren jakinarazpenik" jaso.
2023/10/17 - 15:12
Jose Ignacio Asensio: ''Ez dugu salaketarik jaso momentuz''
Gipuzkoako Jasangarritasun diputatu eta GHK-ko presidenteak Zubietako erraustegiaren kudeaketa defendatu du. "Politikan denak ez du balio. Ezin da GuraSOS bezalako taldeak erabili oposizioa egiteko, oposizioa Batzar Nagusietan egin behar da", adierazi du.
2023/10/16 - 19:36
Asensio ikertu egingo dute "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" egotzita
Zubietako erraustegiaren kudeaketarekin lotuta, Ingurumen Fiskaltzak jarritako salaketa baten ondotik ari dira Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatua eta GHK erakundeko presidentea ikertzen. Bi delitu leporatzen dizkiote: "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea".

2023/10/13 - 13:23
Ekonomia, etxebizitza eta Osakidetza, gipuzkoarren egungo kezka nagusiak
Bestalde, boto-asmoari dagokionez, EH Bilduk botoen % 38,4 lortuko luke, maiatzeko hauteskundeetan baino 1,1 puntu gehiago, eta EAJk eta PSE-EEK % 0,1 eta % 0,3 galduko lukete, hurrenez hurren.
2023/10/12 - 12:55
Zer da deflaktazioa?
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren deflaktazioa neurri fiskal bat da, besteak beste, (inflazioa) prezioen igoeraren eragina arintzeko erabiltzen dena. Zehazki, lanaren etekinari lotutako taulak egokitzen dira soldata igoera izan dutenek proportzionalki gehiago ordaindu ez dezaten.
2023/10/11 - 19:09
2024an PFEZan % 2,5eko deflaktazioa egitea adostu dute EAEko erakundeek
Neurri horren helburua da zergadunek zerga gehiago ordaintzea saihestea inflazioaren ondorioz.
2023/10/11 - 11:35
Ondarearen zergarik gabe eta Espainiako araua aplikatuta, bilketa erdia litzateke Gipuzkoan Mendozaren arabera
Gipuzkoako ahaldun nagusiak emandako datuen arabera, gaur egun Gipuzkoan 8.500 aitortzailek ordaintzen dute ondarearen gaineko zerga eta, batez beste, 70 milioi euroko ekarpena egiten dute urtero.
2023/10/11 - 11:09
Ondarearen zergarik gabe eta Espainiako araua aplikatuta, Gipuzkoan bilketa erdia litzateke Mendozaren arabera
Gipuzkoako ahaldun nagusiak emandako datuen arabera, gaur egun Gipuzkoan 8.500 aitortzailek ordaintzen dute ondarearen gaineko zerga eta, batez beste, 70 milioi euroko ekarpena egiten dute urtero.
2023/10/11 - 10:12
Albiste izango dira: Gazaren aurkako erasoaldia, 2023ko diru-bilketa eta Euskadi Literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/11 - 07:00
Euskal erakundeek zerga-bilketaren bilakaera aztertu eta 2024rako aurreikuspenak finkatuko dituzte gaur
Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunek 11.360 milioi euro bildu zituzten urtarriletik abuztura bitartean, iazko lehen zortzi hilabeteen aldean % 6,9 gehiago, ia 700 milioi gehiago.
2023/10/05 - 16:17
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ogasunek aberatsak zergapetzeko 3,2 milioitik gorako ondarea izan beharko dute
Horrela, 6,4 milioira arteko dirutza dutenei 48.000 euroko kuota eta % 1,75eko tasa aplikatuko zaie; 12,8 milioira artekoei, 160.000 euroko kuota eta % 2; eta 16 milioi eurora arteko dirutzei, 224.000 euroko kuota eta % 3,5eko tasa.
2023/10/02 - 14:13
Gipuzkoako Aldundia abelburuei eragiten dien GHE gaitzari aurre egiteko laguntza gehiago aztertzen ari da
Neurri zehatzak, baina, ez dituzte aditzera eman, eta beste bilera bat deitu dute datorren asteko astearterako. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu ditu gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastuak.
2023/09/13 - 17:00
EH Bilduk helegitea aurkeztuko du Bidegi auziko kereila artxibatzearen aurka
EH Bilduk uste du beharrezkoa dela "hirugarren peritu-txosten inpartzial bat" egitea, bi aldeek auzian aurkeztutakoez gain, obra horien "likidazioak utzitako milioi askoko gainkostua" argitzeko.
2023/09/08 - 15:07
Hondarribiko alkateak harrera egin dio lehen aldiz Jaizkibel konpainiari
Lehen aldiz, Hondarribiko alkate batek (Igor Enparan) harrera egin dio Jaizkibel konpainiari. Hondarribiko EAJ ez da egon alarde parekideari egindako harreran; bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia.