Gipuzkoako Foru Aldundia
2023/07/01 - 15:46
Gipuzkoako Foru Gobernu berriaren kargu-hartze ekitaldia izan da larunbat honetan
Ekitaldia Foru Aldundiko tronu aretoan izan da, eta Eider Mendoza diputatu nagusiak domina bana banatu dizkie diputatuei. Kargu-hartze ekitaldiaren ostean, lehen gobernu bilera izan da.
2023/06/30 - 16:05
Gipuzkoako foru gobernu berriak inoiz baino emakume gehiago izango ditu, hamar diputatutik zazpi
Eider Mendoza ahaldun nagusiak sailetako bat banatu du eta sustapen ekonomikoa Ane Insaustiren esku utzi du; lehen sektorea, berriz, Lurralde Oreka Berdeko departamentu berritzaile batekin, Xabier Arrutiren ardurapean egongo da.
2023/06/30 - 12:49
319 milioi euro zor dituzten 86 subjektuk osatzen dute Gipuzkoan Ogasunarekin zor handiak dituztenen zerrenda
Foru erakundeak Ogasunarekin 600.000 euro baino gehiagoko zorra dutenen zortzigarren zerrenda kaleratu du.
2023/06/29 - 23:12
Mendozak Gipuzkoaren onerako akordioak bilatzeko eskatu die talde guztiei
Eider Mendoza jeltzalea Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu dute gaur arratsaldean, eta erakundearen historian kargu hori betetzen duen lehen emakumea da. Bere hitzaldian, Mendozak Gipuzkoaren aldeko akordioak bilatzeko deia egin die talde guztiei.
2023/06/29 - 20:15
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu dute, EAJren eta PSE-EEren botoekin eta PPren boto batekin
Horrela, Foru Aldundian erantzukizun handieneko kargua duen lehen emakumea da. Mendozak ez du gehiengo osoa lortu lehen bozketan; izan ere, PPko hiru batzarkideek boto zuria eman dute, eta bigarren itzulia beharrezkoa izan da.
2023/06/29 - 14:57
Iriartek ''eskubide guztiak'' bermatuko dituen Gobernu ''feminista, ezkertiarra eta euskalduna'' eskaini du
EH Bilduren hautagaiak defendatu du herritarrek "argi" hitz egin zutela maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta EH Bilduren esku utzi zuela Lurraldea "gidatzeko ardura". Hori dela eta, Foru Ganberaren "konfiantza" eskatu du horretarako.
2023/06/29 - 14:43
Mendozaren ustez, ''ez da zilegi joko arau demokratikoen barruan lortutako adostasunak deslegitimatzea''
Eider Mendozak eskua luzatu die gainerako talde politikoei legegintzaldian "elkarlanean" aritzeko, eta sozialistekin lortutako akordioan jasotako ibilbide-orria defendatu du.
2023/06/29 - 14:05
Gipuzkoa zuzentzeko euren hautagaitzak aurkeztu eta lan-ildoak aletu dituzte Mendozak eta Iriartek
09:30ean hasi da Gipuzkoako diputatu nagusia aukeratzeko inbestidura saioa Batzar Nagusietan. Ezustekorik ezean, Eider Mendoza jeltzaleak hartuko du Markel Olanoren lekukoa, PSE-EEren eta PPren babesarekin.
2023/06/29 - 11:20
Gipuzkoako Foru Aldundiak inbestidura eguna du gaur
Litekeena da Eider Mendoza EAJren ahaldun nagusigaiak Aldundia gobernatzeko beharrezko botoak biltzea, atzo PSE-EErekin akordioa adostu ostean.
2023/06/29 - 09:35
Albiste izango dira: Tourrari ongietorria Bilbon, inbestidura saioak Araban eta Gipuzkoan eta ekaineko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/28 - 19:55
EAJk eta PSE-EEk adostu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu programaren akordioa
Jeltzaleek eta sozialistek 13 helburu estrategiko ezarri dituzte Gipuzkoak aurrera egin dezan, Eider Mendozak inbestidura saioan defendatuko dituen "ekintza ildo nagusien" oinarri izango direnak, hain zuzen ere.
2023/06/27 - 14:37
Elikagai batzuen BEZa murriztea eta garraiorako laguntzak luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak
Hiru aldundiek eta Euskotrenek aurretik iragarri zuten deskontuak aplikatuko dituztela urtea amaitu arte.
2023/06/26 - 16:37
Gipuzkoako diputatu nagusi berria aukeratzeko bilkura ekainaren 29an egingo da
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak adostu du bilkura datorren asterako deitzea. Itxura guztien arabera, Eider Mendoza jeltzalea izendatuko dute diputatu nagusi, PSE-EEren eta PPren babesarekin.
2023/06/23 - 12:48
Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente hautatu dute, PPren babesarekin
EAJren hautagaiak, bere alderdiaren botoez gain, PSE-EEren eta PPren batzarkideen babesa jaso du, 27 boto lortuz. Zelai Amenabarro EH Bilduren hautagaiak, aldiz, 24 boto lortu ditu.
2023/06/20 - 15:03
Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzeko osoko bilkura ostiral honetan egingo da
Osoko bilkura 10:00etan hasiko da, Adineko Mahaia eratuta. Batzarkide zaharrenak zuzenduko du, eta bi gazteenak presidenteordea eta idazkaria izango dira.
2023/06/15 - 15:48
EAJk eta PSE-EEk proposatu dute EH Bilduk gidatzea Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Mahaian talde guztiak egotea
Batzarkide jeltzaleek akreditazioa jaso ostean egin dute ofizial proposamena. EAJko kideez gain, sozialistek eta PPkoek ere eman dute pausoa, eta horrenbestez, Ganberaren herenak akreditatuta, Batzar Nagusiak eta erakundeko mahaia osatzeko prozesua hasiko da.
2023/06/09 - 10:07
Albiste izango dira: U23: hautagaitza epearen amaiera, Donostia errugbiaren hiriburu eta larrialdi simulazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/07 - 18:50
TOP14 errugbiko "festa handia" dela eta, egitarau zabala antolatu dute Donostian
Zaleen bi kontzentrazio-gune nagusiak Anoetako Reale Arena estadioaren hegoaldean jarriko den Fan Zone eta Sagueseko zabalgunean Village du TOP14 izango dira.
2023/06/04 - 15:08
Fermin Leizaola etnografoak Euskal Herriko baserrietan bildutako landa-lanabesak Aldundiaren esku utzi ditu
Ez dira gutxi, 4.500 tresna guztira, eta Aranzadi Elkartearen laguntzarekin, katalogatzen ari dira orain, gero gordailura eramateko.
2023/06/02 - 15:08
Udal eta foru aldundiak gobernatzeko ituna berretsi dute EAJk eta PSE-EEk
Jeltzaleen eta sozialisten ustez, ezinbestekoa da "gobernagarritasuna eta erakundeen egonkortasuna bermatuko duten akordioak" izenpetzea, euskal gizartearen aniztasuna "errespetatuta" betiere.