Elikagai batzuen BEZa murriztea eta garraiorako laguntzak luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du gaur, Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomikoei eta prezioen igoerari aurre egiteko helburuz hartutako neurri batzuk luzatzeko. Besteak beste, oinarrizko elikagaien batzuen BEZa murriztea eta garraio publikorako deskontuak mantentzea erabaki du. Halaber, Espainiako Gobernuak zaintzarako hiru baimen onartu ditu senideak eta seme-alabak zaintzeko.
Hiru aldundiek eta Euskotrenek dagoeneko iragarria zuten deskontuak mantenduko dituztela urtea amaitu arte. Zehazki, Euskotrenek % 50eko deskontua aplikatuko du tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan. Arabak BAT txartelaren tarifen % 50eko deskontuari eutsiko dio, Bizkaiak garraio tarifen % 50eko murrizketa luzatu du eta Gipuzkoak ere % 50eko deskontua aplikatuko die Mugi txartelarekin joan-etorriak egiten dituzten erabiltzaileei. Halaber, Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzeko.
Espainiako Gobernuak iazko abenduan onartutako neurri sorta ekainaren 30ean iraungiko da eta horregatik horietako batzuk luzatzea erabaki du.
"Gaur urteko bigarren zatian aplikatu beharreko zazpigarren neurri sorta bat onartu dugu, Ukrainako gerraren ondorioei eraginkortasunez erantzuten jarraitzeko", iragarri du Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministro eta lehen presidenteordeak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Guztira, neurri sorta horrek 3.800 milioi euro gehiago mobilizatuko ditu, baina zerga beherapenak eta hobariak kontuan hartuta 8.900 milioi euroko eragina izango du.
Orain arte bezala, oinarrizko produktu batzuek ez dute BEZik izango (ogia, arrautzak, barazkiak eta fruta, esaterako) eta olioak eta pastak, kasu, %10eko BEZa izan beharrean, % 5ekoa izango dute.
Garraio publikoari lotuta, abonuen eta bidaia anitzeko tituluen beherapena luzatu du Ministroen Kontseiluak, eta, horri urte osorako ezarrita dauden Renferen aldirietako eta distantzia ertaineko deskontua gehitu behar zaio. Halaber, Espainiako Gobernuak % 30eko hobaria ematen jarraituko du garraio publikoan, betiere tokiko administrazio publikoak deskontu hori % 50eraino handitzeko konpromisoa hartzen badu.
Halaber, Espainiako Gobernuak erabaki du profesionalen gasolioari (garraiolariak, abeltzainak eta nekazariak) deskontua aplikatzen jarraitzea. Irailaren 30era arte litroko 10 zentimoko deskontua izango dute eta urteko azken hiruhilekoan, ostera, 5 zentimokoa.
Pertsona eta familia zaurgarrien etxegabetzeak edo kaleratzeak sei hilabetez atzeratzea eta ahanztura onkologikorako eskubidea ere aurreikusten du errege lege-dekretuak.
Hala ere, Espainiako Gobernuak kendu egin du baldintza berdinetan alokairu kontratua beste sei hilabetez luzatzeko maizterrek orain arte zuten aukera.
Espainiako Gorteak deseginda daudenez, Diputazio iraunkorrak hartuko du bere gain Espainiako Gobernuak astearte honetan lege-dekretu bidez hartutako neurriak baliozkotzeko edo indargabetzeko ahalmena.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.