IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tourrari ongietorria Bilbon, inbestidura saioak Araban eta Gipuzkoan eta ekaineko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Bilbao, atzo. Argazkia: EFE
Bilbao, atzo. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte hak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tourrareri ongietorria Bilbon: Bilbok Frantziako Tourrari ongietorria egingo dio, taldeen aurkezpen ofizialarekin. Abandoibarra pasealekuak (Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko tarteak) hartuko ekitaldi nagusia (18:30-20:00), eta adin tarte guztietako publikoarentzako ikuskizuna izango da. EITB taldeak zuzenean eskainiko du  hasieratatik amaieraraino, 200 herrialdetara zabalduko duen emankizunarekin.

- Inbestidura saioak Araban eta Gipuzkoan:  Diputatu nagusia aukeratzeko inbestidura saioak egingo dira Arabako (08:30) eta Gipuzkoako (09:30) batzar nagusietan. Azken orduko ezusterik ezean, Ramiro Gonzalez eta Eider Mendoza jeltzaleek hartuko dute Arabako eta Gipuzkoako aginte makila, hurrenez hurren.

- Ekaineko KPI aurreratua: Espainiako Estatistika Institutuak ekaineko KPIaren datu aurreratua plazaratuko du gaur. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X