GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako diputatu nagusi berria aukeratzeko bilkura ekainaren 29an egingo da

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak adostu du bilkura datorren asterako deitzea. Itxura guztien arabera, Eider Mendoza jeltzalea izendatuko dute diputatu nagusi, PSE-EEren eta PPren babesarekin.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, joan den astean.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, joan den astean. Argazkia: EFE

Behin Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratuta, diputatu nagusi berria izango dena aukeratzea da hurrengo urratsa, eta gaur jarri dute horretarako data: ekainaren 29an jakingo da nork gidatuko duten Gipuzkoako Foru Aldundia datozen lau urteotan, Markel Olanoren lekukoa hartuta.

Itxura guztien arabera, Eider Mendoza jeltzalea hautatuko dute diputatu nagusi, PSE-EEren eta PPren batzarkideen babesarekin. Hala iradokitzen zuen, joan den astean, Xabier Ezeizabarrenak (EAJ) Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente izendatzeko bereganatu zuen babesak. Bere alderkideenak ez ezik, sozialisten 17 botoak eta popularren 7ak ere lortu zituen.

Maiatzaren 28ko foru hauteskundeetan, EH Bilduk aurrea hartu zion EAJri Gipuzkoan, alde nabarmenarekin. Maddalen Iriartek irabazi zituen bozkak, 22 eserleku eskuratuta Batzar Nagusietan, 2019an baino bost batzarkide gehiago. Ezker abertzaleko koalizioak botoen % 36,64 eskuratu zituen. Bigarren lekuan, botoen % 32,64rekin, EAJ geratu zen. Mendozaren hautagaitzak 17 eserleku eskuratu zituen, orain lau urte baino hiru gutxiago. 15.000 boto inguruko aldea atera dio Iriartek Mendozari.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X