Gipuzkoako Foru Aldundia
2024/05/17 - 17:43
Gipuzkoako Foru Aldundiak desadostasuna adierazi du Uliazpiko ebazpenarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak "desadostasun irmoa" adierazi du, Auzitegi Gorenak Uliazpik aurkeztutako errekurtsoa ez izapidetzea erabaki duelako.
2024/05/17 - 14:22
Hondarribiko Higer itsasargira doan errepidea uztailaren amaieran berriro irekitzea aurreikusten du Aldundiak
3300 metro kubikoko lur-jausia izan zuen mendi-hegala egonkortuta dago jada. Laster metalezko sare bat eta segurtasun-horma bat jarriko dira. Aldundiak ekainaren amaieran errei bat irekitzea espero du, eta errepidea osorik uztailean.
2024/05/06 - 16:05
Arartekoak datu historikoetarako sarbide eskubidea bermatzeko aholkatu dio Gipuzkoako Aldundiari
Hildako aitaren jatorri biologikoari buruzko datuak bilatzen ari zen emakume batek egindako eskaeraren harira egin du gomendioa.
2024/04/29 - 14:28
Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak bat egin dute Aralarren kudeaketa eta kontserbazioa sustatzeko
Akordioak larreak, basoak, habitatak eta sentsibilizazio-ekimenak hobetzeko ekintzak jasotzen ditu, baita 300.000 euro inguruko inbertsio bateratua ere. Gainera, esparru bat ezartzen du alderdi estrategikoak negoziatzeko, hala nola xehaketa eremua, bideak eta finantzaketa-eredua.
2024/04/18 - 19:50
Basoetan berriki izandako sabotajeak salatu dituzte baso-jabe eta nekazal sindikatuek
"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.
2024/04/16 - 21:00
Thailandian gaixorik dagoen donostiarra "berehala" Euskal Herriratu beharko lukete, ospitalearen arabera
Familiak Margarita Robles Defentsa ministroarekin telefonoz hitz egin zuen astelehenean, eta Roblesek egoera aztertuko duela adierazi zien. Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udala gaztearen senideei laguntzeko prest agertu dira.
2024/04/14 - 16:09
Entitate txikiari buruzko kontsulta egiten ari dira Igeldon
Guztira, Igeldon erroldatutako 16 urtetik gorako 984 igeldoar deitu dituzte botoa ematera.
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/04/08 - 09:58
Albiste izango dira: Gabarraren maniobrak, Rebeca Huaytaren hilketaren epaiketa eta errenta aitorpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/08 - 07:00
2023ko errenta-aitorpenaren proposamenak gaurtik onar daitezke Araban eta Gipuzkoan
Araban, gaurtik kontsultatu daiteke, eta onartu edo aldatu, eta Internet bidez edo aurrez aurre aurkez daiteke, hilaren 25era arte. Gipuzkoan, apirilaren 8tik aurrera onar daiteke proposamena, hilaren 11tik aurkeztu ahalko da Internet bidez, eta hilaren 16tik aurkeztu ahalko da errenta mekanizatua.
2024/04/06 - 21:08
Emakume batek eraso matxista bat jasan du Hondarribian
Udalak elkarretaratzea egin du arratsaldean erasoa gaitzesteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, "irmoki" salatu du erasoa, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde borrokan jarraitzeko deia egin du.
2024/04/04 - 15:07
Gipuzkoako Ogasunak 358 milioi euro itzuliko ditu aurtengo errenta-kanpainan
Halaber, 305 milioi euro jasotzea aurreikusten du, eta, hortaz, ia 53 milioiko saldoa izango da zergadunen mesedetan. Errenta aitorpenaren aurtengo kanpaina apirilaren 8an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da.
2024/04/04 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/22 - 13:13
A-15 errepidea itxita egongo da asteburuan Gipuzkoan, Gorosmendiko tunelaren irekiera prestatzeko
Itxierak dirauen bitartean, ingurua garbitu, bypassa kendu eta simulakro bat egingo da. Tunelaren berrikuntza integrala izan da, eta Adimen Artifizialeko kamerak jarri dira segurtasuna areagotzeko.
2024/03/15 - 23:22
Sagardogileen sektoreak oraingoz ez du jaso erakunde arteko mahaian parte hartzeko gonbita
Hernaniko Udalak gaur egungo kontsumo ereduak eragiten dituen arazoak bideratzeko mahai instituzionala eskatu ostean, Gipuzkoako sagardogileen elkarteak penaz hartu du eurekin kontatu ez izana, eurak ere kezkatuta baitaude.
2024/03/15 - 20:25
Hernanik eta Astigarragak neurriak eskatu dituzte, jokaera arbuiagarriek gora egin baitute txotx garaian
Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
2024/03/15 - 12:44
EAEko hiru ogasunek 1.284 milioi euro bildu zituzten ingurumen zergen bitartez 2022an, % 5,7 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko zerga guztien % 6,7 ingurumenari lotutakoak izan ziren 2022an, aurreko urtean baino puntu bat gutxiago.
2024/03/14 - 09:43
Zarautz eta Getaria arteko kostako errepidean errei bat irekiko dute, ostiraletik aurrera
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
2024/03/13 - 08:48
Zabalik da 2024ko Udalekuak ekimenean izena emateko epea, martxoaren 22ra arte
Hiru foru aldundiek elkarlanean antolatzen duten haur eta gazteentzako aisialdi programak 4.203 plaza eskainiko ditu aurten. Uztailean zehar, baserri eskolaz eta kirol eta kultura jarduerez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek.
2024/03/11 - 14:25
2024ko Udalekuak ekimenak 4.203 plaza eskainiko ditu, iaz baino 210 gehiago, uztailaren 1etik 29ra
Foru aldundiek 1.695 plaza eskainiko dituzte Araban, 1.498 Bizkaian eta 1.010 Gipuzkoan, 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat.