Bidegi auzia berriz ireki du Gipuzkoako Auzitegiak, eta txosten independente bat eskatu du
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak EH Bilduren errekurtsoa neurri batean onartu eta atzera bota du Bidegi auziko kereiletako bat artxibatzeko erabakia. AP-1 autobidea eraikitzeko lanetan dirua ustez bidegabe erabiltzeagatik zabaldu zuten auzia.
Hain zuzen ere, Auzitegiaren ebazpenak baliorik gabe uzten du Azpeitiko 2. epaitegiaren deliberamendua, eta hari agintzen dio aparteko azterketa bat egin dezala jakiteko Isuskitzako tunelaren —Arlaban eta Eskoriatza arteko zatian— obran egin ez zituzten lanengatik ordainketarik egon ote zen.
EH Bildu buru zuenean Gipuzkoako Aldundiak ezarritako bigarren kereila horrek, EAJko gestoreak zituen jomugan. Diru publikoa (17,1 milioi euro) bidegabe erabili zutelakoan eta ordainketekin lotutako dokumentuak faltsutu zituztelakoan jo zuen auzitara koalizio abertzaleak, baina iragan abuztuan auzia artxibatu zuten.
Lehen kereila —2014an aurkeztu zuten— ere behin-behinean artxibatu zuten, aurtengo otsailaren hasieran, eta EH Bilduk berriro irekitzea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako