Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2020/02/06 - 12:12
Lau mutilaziotik bat medikuek egindakoa dela salatu du NBEk
Aurten, lau milioi neskatok baino gehiagok ablazioa jasateko arriskua dute nazioarteko klinika publiko edo pribatu batean, etxean zein beste lekuren batean.
2020/02/05 - 15:26
EAEn pobrezia arrisku handiena dutenak guraso bakarreko familien haurrak dira
Bakarrik bizi diren familia txikiak eta amak, aitona-amonak dituzten familiak eta klase ertaineko familia handiak bereziki pobreziaren eta bazterketaren eraginpean daude.
2020/01/31 - 11:41
363 migratzaile daramatzen ''Open Arms'' ontziak lehorreratzeko portu bat eskatu du
Gauean erredura larriak eta sabelaldeko min handiak zituzten bi pertsona eraman dituzte Italiara.
2020/01/28 - 22:14
Aita Mari erreskate-ontzia Mediterraneorantz aterako da berriro
Migranteen lehorreratzea oraingoan azaroan baino errazagoa izango den itxaropenarekin doaz, Europako hainbat Estatuk migratzaileak kokatzeko akordio bat sinatu dutelako.
2020/01/28 - 13:30
Furgoneta bat erosteko behar zituen 40.000 euroak lortu ditu Zaporeak elkarteak
20 eguneko epean bildu du dirutza elkarteak. Ibilgailu berriarekin Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi direnei janaria banatzen jarraitu ahalko dute.
2020/01/15 - 15:55
Paris 365 jantoki solidarioa ez dute itxiko, 100.000 euro lortu ostean
Iruñeko Paris 365 jantoki solidarioa ixtear zegoen, 100.000 euroko zorrari aurre egin ezinda. Baina zorionez, herritarren elkartasunak egoera tamalgarri hori iraultzear dauka.
2020/01/14 - 16:08
Zaporeak elkarteak diru beharra du eta crowfunding diru bilketa jarri du abian
Zaporeak Gobernuz kanpoko erakundeak diru arazoak ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuei laguntzen jarraitzeko Dei egin diote gizarteari laguntzeko. Kontu korrontea Kutxabank 20955381101064092199
2020/01/14 - 14:27
Furgoneta bat erosteko diru-bilketa kanpaina abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskal erakundeak 40.000 euro bildu behar ditu, urtarrila eta martxoa bitartean, Lesbosko errefuxiatu-esparruetan bizi diren pertsonei janaria banatzen jarraitu ahal izateko.
2019/12/30 - 10:58
Haurrek euren eskubideen 170.000 'urratze larri' pairatu dituzte 2010etik
UNICEFen arabera, azken hamar urteotan, haurrek jasandako erasoen kopurua hirukoiztu egin da; eguneko batezbesteko kopurua 45ekoa da. 2010etik 2019rako hamarkada "hilgarritzat" jo du UNICEFek.
2019/12/07 - 15:51
Klimaren aldeko Goi Bilera Soziala abian da Madrilen, 350 jarduera baino gehiagorekin
Goi Bilera Sozialaren antolatzaileek ekimena 'kontragailur' bezala definitu dute, Nazio Batuen COP25 izenekoaren alternatiba gisa.
2019/12/04 - 16:17
Unicefek 3.800 milioi lortu nahi ditu 2020an 59 milioi umeri laguntzeko
Indarkeria, gaixotasunak, desnutrizioa, migrazioa eta klima aldaketa direla eta, gero eta gogorragoak diren krisi humanitarioei aurre egitea da Bilbon aurkeztutako kanpainaren helburua.
2019/11/29 - 15:54
Elorrioko eta Debako 64 gaztek Saharara egitekoa zuten bidaia atzeratu dute
Mendebaldeko Saharan "berehalako" atentatua egoteko alertagatik erabaki dute hori. Lau legebiltzarkidek eta beste laurogei bat pertsonak, aldiz, euren bidaiei eutsiko diete.
2019/11/29 - 11:07
Eguzki talde ekologistak 'Black Friday' eguna boikotatzeko deia egin du
"Kontsumismoaren aldeko kanpaina horrekin lotutako erosketarik ez egitea" eskatu die herritarrei Eguzkik.
2019/11/29 - 07:50
'Ocean Viking' ontziak 60 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan
Erreskatea "konplexua" izan da, Libiako kostaldetik 60 itsas miliara. Migratzaileak, tartean hiru hilabeteko haurtxo bat eta hiru urteko ume bat, "modu seguruan daude jada".
2019/11/28 - 21:29
Irudi esklusiboak: Migratzaileek 'Aita Mari' ontzian igarotako sei egunak
Migratzileak sei egun eman zituzten ontzian erreskatearen egunetik Siziliako portura iritsi ziren arte. Donostiako Nervio ekoiztetxeak urte eta erdi darama Aita Mari ontziaren lana grabatzen.
2019/11/28 - 16:20
Mendebaldeko Saharan atentatuak izateko arriskuaz ohartarazi du Espainiako Gobernuak
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordearen esanetan "benetako mehatxua" da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak, berriz, "justifikaziorik gabekotzat" jo du alerta.
2019/11/27 - 00:45
Irungo Harrera Sarea larrialdiko harrerako etxebizitzak bilatzen ari da
Harrera Sareak salatu duenez, Frantzia migratzaileak legez kanpo botatzen ari da. Bestalde, Eusko Jaurlaritza prest agertu da 'Aita Mari' ontziak erreskatatutako pertsonak hartzeko.
2019/11/26 - 18:16
'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak Pozzallon lehorreratu dira
Bost eguneko itxaronaldiaren eta itsaso txarraren ostean, salbamenduko ontziak erreskatatutako 78 pertsonak Sizilian lehorreratu dira.
2019/11/26 - 13:39
'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak Pozzallon lehorreratu dira
Bost eguneko itxaronaldiaren eta itsaso txarraren ostean, salbamenduko ontziak erreskatatutako 78 pertsonak Sizilian lehorreratu dira.
2019/11/26 - 12:23
'Aita Mari' ontzia Pozzalloko portura iritsi da
'Aita Mari' ontziak erreskatatutako 78 pertsonak dagoeneko lehorreratzen hasi dira Siziliako Pozzallo portuan.