Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2023/05/25 - 17:03
ADSIS fundazioko gazteek 45 bizikleta jarriko dituzte apaingarri gisa Gasteizen, hiria Tourrerako girotzeko
Abandonatutako bizikletak ziren, erdi hondatuta zeuden eta euren helmuga txatartegia zen, baina orain bizitza berri bat dute Gasteizko kaleetan. ADSIS fundazioko gazteek asteak eman dituzte bizikletak berriztatzen, margozten eta apaintzen hiria Tourrerako girotzeko asmoz.
2023/05/18 - 19:24
Zaporeak elkarteak laguntza ekonomikoa eskatu die herritarrei Lesbosen egunean 3.000 otordu eman ahal izateko
Zaporeak elkarteak Lesbosen duela bi aste prestatu zituen 2.000 otorduak ere ez dira nahikoa, azken hiletan hazi den migratzaile kopurua asetzeko. Jende asko ilaran gelditu zen jakirik gabe. Egoera horri erantzuna eman nahian diru ekarpenak eskatu dituzte.
2023/05/09 - 14:43
Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko
EAEko gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzako proiektuak (aurrekontuaren % 80), garapen produktiboko ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak aurkeztu ahalko dituzte. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde ditu aurten Jaurlaritzak.
2023/05/04 - 16:02
M28an emandako botoek haur eta nerabeengan duten eraginaz jabetzeko kanpaina jarri du martxan Unicef Euskadik
Halaber, umeen bizitza hobetzeko kontuan hartu beharreko 12 proposamen helarazi dizkie UNICEF Euskal Herriko Batzordeak bozetara aurkeztuko diren indar politiko guztiei, euren programetan sar ditzaten.
2023/04/30 - 13:43
Afrikako GKE baten arabera, 100.000 sudandarrek ihes egin dute herrialdeko iparraldera gatazka hasi zenetik
Joan den apirilaren 15etik, Armadaren eta RSFen arteko borrokak hasi zirenetik, Afrikako herrialdeak pairatzen duen biztanleriaren exodoa nabarmen areagotu da aste honetan.
2023/03/13 - 10:37
Alarm Phone GKEak "47 lagunen erreskatea nahita atzeratzea eta hiltzen uztea" leporatu dio Italiari
Beste GKE batek, Sea Watchek, alarma jo zuen pertsona horien egoeragatik eta olatu handien arriskuagatik. Gainera, ontzitik gertu zegoen merkataritza ontzi batek Libiako kostazainen zain egoteko agindua jaso zuela salatu du, baina "ez zen agertu". 30 pertsona daude orain desagertuta.
2023/02/24 - 12:05
EAEko 1.500 familiak Ukrainako errefuxiatuak hartu dituzte gerrako lehen urtebete honetan
Familiok 3.500 ukrainar ingururi egin diete harrera. Eusko Jaurlaritzak eman ditu datuak, EAEk 12 hilabeteotan erakutsitako elkartasuna zenbakitan jarrita.
2023/02/24 - 11:14
Ukrainako Errefuxiatuei Harrera Egiteko Jarraipen Mahaia bilduta dago
Ekialdeko Europako herri horri elkartasuna adieraziko dio Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzional batean, Lehendakaritzaren egoitzan.
2023/02/22 - 15:49
Lurrikaretan kaltetuei laguntzeko, bost kontainer bete elikagai bidaliko ditu Zaporeakek Siriara eta Turkiara
Bilketaren "arrakastaren" ondoren, gaur abiatu da Siriara eta Turkiara elikagaiz betetako edukiontzietako bat. Zaporeak elkarteak nabarmendu duenez, 100.000 kilo elikagai baino gehiago biltzea lortu dute.
2023/02/21 - 19:22
Aita Marik 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Erreskatatutako migratzaileak gehiegi kargatutako txapazko txalupa batean zihoazen; tartean, bi adingabe daude.
2023/02/20 - 13:01
Maria Prada, ekintzailea Ukraina ekialdean: ''Urte bat oso luzea da hemen bizi direnak bezala bizitzeko''
Maria Prada, 'Action contre la Faim' gobernuz kanpoko erakundeko langilea Ukrainia Hego-Ekialdean ari da lanean urritik.
2023/02/18 - 12:36
Aita Mari ontzia portura iritsi da, erreskatatutako 31 migratzailerekin
01:40 aldera ailegatu da Civitavecchiara, tartean 10 adingaberekin, horietako bat hiru hilabetekoa, eta beste sei gurasorik gabe.
2023/02/12 - 20:17
Haurtzaroaren GKEek ohartarazi dute "berme falta" dagoela Espainian tutoretzak kentzean
Haurren Plataformak bere kezkak eta proposamenak bidali dizkio Espainiako Gobernuari bermeok indartzeko, gizarte zerbitzuen sarbide eta gozamenerako berdintasunerako oinarrizko baldintzei buruzko Legea izapidetuz.
2023/02/11 - 13:56
Lurrikarak utzitako errefuxiatuentzako janari-bilketa abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskadin eta Nafarroan ia 30 txoko prestatu dituzte, tartean Donostian, Turkiako eta Siriako errefuxiatuentzat zuzendutako jakiak biltzeko helburuz.
2023/02/11 - 13:53
Nola lagundu Euskal Herritik Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorioz kaltetutakoei?
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.
2023/02/10 - 18:03
Apenas iritsi da laguntza Siriako oposizioaren kontrolpean dauden eremuetara
Espainiako eta Egiptoko bi talde bakarrik joan dira zonalde horietara erreskate lanetan laguntzeko. Gauzak horrela, Siriako ipar-mendebaldean ia ez dago laguntza humanitariorik. Bertara sartzeko pasabide bakarra dago: Bab el Hawa.
2023/02/10 - 13:59
Turkiara joandako suhiltzaile gasteiztarrak erlojuaren kontra ari dira lanean
Accion Norte Vitoria GKEko sei suhiltzaile Adyaman herrian eri dira lanean gau eta egun hondakinen artean bizirik dauden pertsonak aurkitzeko.
2023/02/10 - 13:35
Abian da Aita Mariren bederatzigarren misioa
Eskifaia prest agertu da ahal duen pertsona gehien onik erreskatatzeko. Itsasoratzearekin batera, "Aita Mari Review" formatu digital bereziaren lehen atala eskainiko du "Gaur Egun" albistegiak, 20:00etan.
2023/02/10 - 12:57
Aita Mari ontzia Mediterraneo Erdialderantz abiatu da
SMH gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontzia Vinaroseko portutik abiatu da gaur goizean Mediterraneo Erdialdera, banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren.
2023/02/09 - 21:18
Mikel San Sebastián: 'Aita Mari ontziko tripulazioa prest eta gogotsu dago'
Aita Mari bihar itsasoratuko da bere bederatzigarren erreskate misioa aurrera eramateko. Banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren, bizitzak babesten jarraitzeko prest dago.