Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

M28an emandako botoek haur eta nerabeengan duten eraginaz jabetzeko kanpaina jarri du martxan Unicef Euskadik

Halaber, umeen bizitza hobetzeko kontuan hartu beharreko 12 proposamen helarazi dizkie UNICEF Euskal Herriko Batzordeak bozetara aurkeztuko diren indar politiko guztiei, euren programetan sar ditzaten.
Unicefeko kideak, prentsaurrekoan.
Unicefeko kideak, prentsaurrekoan. Argazkia: @unicef_eus

UNICEF Euskal Herriko Batzordearen iritziz, datozen udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko orduan ume eta nerabeak izan behar ditu gogoan boto emaileak, bere erabakiek zuzenean eragiten baitiote Euskadiko haurtzaroari. Hala, kontzientziazio kanpaina bat jarri du abian, #MugituZureFitxa lelopean, eta bozetara aurkeztuko diren indar politikoei 12 proposameneko idatzia helarazi die, euren hauteskunde programetan sar ditzaten. 

Kanpainaren aurkezpenean Isidro Elezgarai Batzordeko presidenteak azaldu duenez, "gaur aurkezten ditugun proposamen hauek haurrak eta nerabeak erabakien erdigunean jartzeko aukera ematen dute".

Besteak beste, haurren pobreziaren aurka borrokatzearen beharra nabarmen dute. Izan ere, EAEko haurren ia heren bat (% 28) pobrezia edo gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dago. Beste ekimen batzuk ere aipatu ditu Elsa Fuente UNICEF Euskal Herriko Batzordearen koordinatzaileak. Hala nola, haurrak indarkeriaren aurrean babestea, haien osasun mentala zaintzea, guztiontzako hezkuntza inklusiboa eta kalitatezkoa bermatzea, eremu digitalean ere haurren eskubideak sustatzea edo ingurune garbi eta osasungarrietan bizi direla ziurtatzea.

#MugituZureFitxa kanpainari dagokionez, mahai-joko sinboliko bati buruzko bideo-pieza bat du oinarri. Horren bidez, boto emaileen erabakiek hauteskundeetan parte hartu ezin duten milioika umeri nola eragiten dieten erakusten da.

Horrela, jokalariek aukeratzen dituzten fitxa eta mugimenduen arabera, bi aukera dituzte: alde batetik, kalitatezko hezkuntzan eta haur-psikologoetan inbertitu eta familientzako etxebizitza eskuragarriak bermatu ditzakete, edo bestetik, "beste alde batera begiratu". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X