Goya Sariak 2026
40. edizioa
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Gehiago ikusi
Goya sariak, euskal izendapenak
2024/02/11 - 04:58
Euskal zinemak eutsi egin dio "La sociedad de la nieve"ren elausoari
Juan Antonio Bayonaren filmaren nagusitasun erabatekoaz haratago (12 Goya sari irabazi ditu "La sociedad de la nieve"k), euskal ordezkariek zortzi sari bildu dituzte aurtengo galan; "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak tartean.
2024/02/11 - 04:02
Estibaliz Urresola: ''Oso pozik gaude eta nago''
Laudioar zinemagileak ETBrekin hitz egin du, zuzendari berri onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren Goya sariak besotan hartuta zeuzkala.
2024/02/11 - 03:32
Ane Gabarain: ''Begiak ireki dizkit pelikula honek''
Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria irabazi du Gabarainek, eta pozik agertu du ETBren elkarrizketan.
2024/02/10 - 21:08
Goya sarien gala
Ikusi Goya sarien 38. edizioak utzi dituen argazkirik onenak.
2024/02/10 - 20:53
Miren Arrieta (''El sueño de la sultana''): ''Disfrutatzeko da gaurko gaua''
Miren Arrieta aktoreak ahotsa jarri dio "El sueño de la sultana" Isabel Herguera donostiarraren filmari. Animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatu dute.
2024/02/09 - 06:00
Euskal zinema eta Goya sariak. Ibilbide bat
Euskal zinemak toki nabarmena hartu du Goya sarien 38 edizioetan. Pelikula horietako batzuk gogoratuko ditugu.
2024/02/08 - 06:00
Filmen bidea, paperetik Goyetara
Goyetan izendapenak lortu dituzten bi filmen ekoizleekin hitz egin dugu. Iker Ganuzak ("Una vida no tan simple") eta Lara Izagirrek ("20.000 especies de abejas") beren lanaren nondik norakoak aletu dizkigute.
2024/02/06 - 09:51
Zergatik ez dago Goyetarako izendatuta Sofia Otero "20.000 especies de abejas" filmeko protagonista?
9 urteko basauriar aktorea, 2022ko Berlinaleko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea, ezingo da lehiatu Espainiako Zinema Akademiaren sarietan, 16 urtetik gorakoek soilik hartzen baitute parte.
2024/02/01 - 19:29
Ekai Lersundiren memoriak eta zinemak bat egin dute adingabe transexualen eskubideen defentsan
Gazte ondarrutarraren heriotzak ume transexualen familiak ezagutzera bultzatu zuen Estibaliz Urresola zinema zuzendaria, eta bilera horietatik sortu zen "20.000 especies de abejas" pelikula.
2023/11/30 - 14:24
'20.000 erle espezie' filmak 15 izendapen lortu ditu Goya sarietarako
Guztira, EITBren partaidetza daukaten sei film izendatu dituzte: '20.000 especies de Abejas '(15),' Cerrar los ojos '(11),' Chinas '(4),' Una vida no tan simple '(1),' El suelo de la sultana '(1) eta' La Ermita '(1).
2023/07/02 - 12:20
Islantillako Zinemaldian jasotako omenaldiagatik esker onekoa azaldu da Juanma Bajo Ulloa
Euskal zuzendariak txantxetan esan duenez, "kezkagarria da horrelako aitorpenak jasotzen hasten dugunean". Bajo Ulloak 3 Goya sari eta Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra eskuratu zituen "Alas de Mariposa" 1991. urtean lanari esker.
2023/02/13 - 21:47
Goya eskuan zuela heldu da Telmo Irureta aktorea etxera
Gorputz ezberdinen aldarrikapena egin zuen Sevillako galako oholtzan, Goya saria eskuratzerakoan, eta zeresana eman dute bere hitzek, sexuagatik ordaindu izan duela aitortu eta defendatu ondotik. Telmo Irureta, irabazi berri duen aktore berri onenaren saria eskutan, etxean da, Zumaian.
2023/02/12 - 16:59
Euskal zinemaren murmurioa, piztien orro artean
Telmo Irureta zumaiarrak gizonezko aktore berri onenaren Goya saria irabazi du bart, eta Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak zuzendari berri onenarena. "As bestas" izan da gaueko garaile nagusia, bederatzi sari bereganatuta.
2023/02/12 - 16:51
Gau historikoa euskal zinemarentzat Goya Sarietan
Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren Cinco Lobitosek 3 sari potolo eskuratu zituen, tartean zuzendari berri onenarena. Telmo Iruretak lortu zuen sariak ere oso une hunkigarria sortu zuen galan.
2023/02/12 - 15:46
Telmo Irureta: ''Oso polita izan zen saria izebak ematea, fantasia bat izan da''
Telmo Irureta zumaiarrak utzi zigun Goya sarien gaueko unerik hunkigarrienetako bat. Aktore berri onenaren Goya eskuetan, gaur, Sevillan bertan, Leire Lasa lankidearekin izan da.
2023/02/12 - 15:38
'As Bestas' zen faborito, eta bera izan da nagusi Goya Sarietan
Bederatzi sari eskuratu ditu, tartean zuzendari onenarena Rodrigo Sorogoyenentzat. 'Modelo 77' bost Goyarekin geratu da. Carlos Sauraren heriotzak ere markatu du aurtengo ekitaldia.
2023/02/12 - 14:25
Gaizka Izagirre: ''As Bestas eta Telmo Irureta izan dira, zalantzarik gabe, Goya sarietako protagonistak''
Gaizka Izagirrerekin aritu gara aurtengo Goya sarien inguruan. Kazetariak, zineman aditua ere badenak, larunbat honetako galaren gakoak laburbildu dizkigu, gomendio sorta luzatzearekin batera. Nabarmendu duenez, "osasun zerbitzuen defentsa eta diskurtso feminista ozen entzun dira Goya sarietan".
2023/02/12 - 11:12
Alauda Ruiz de Azua: 'Eskerrik asko nire familiari kultura maitatzen erakusteagatik''
Alauda Ruiz de Azua Barakaldoko zinegileak zuzendari gazte onenaren saria jaso du bere lehen lan luzeagatik, Cinco lobitos-engatik. EITBk parte hartu zuen ekoizpen horretan, eta Laia Costa protagonista (emakumezko aktore onena) eta Susi Sanchez (bigarren mailako aktore onena) ere sartiu dituzte.
2023/02/12 - 10:52
Elena Irureta, Telmo Iruretak jaso duen sariaz: ''Inork baino gehiago egin du borroka aktore izateko''
Guztiz hunkituta, aktore berri onenaren izebak azpimarratu du inork baino gehiago merezi zuela saria bere ilobak, aktore izateko eta horraino iristeko egin duen ahaleginagatik.
2023/02/12 - 10:27
Telmo Irureta, Goya saria jaso duenean: ''Guk ere larrua jotzen dugu''
Aktore zumaiarrak hunkituta jaso du aktore berri onenaren saria bere izeba Elena Iruretaren eskutik, eta desgaitasun fisikoak dituztenen eskubideak aldarrikatu ditu eszenatoki gainean: "Jendeak ez diezagula muga gehiago jarri".