Grebak
2024/11/28 - 09:35
Autobus zerbitzuan deitutako grebak jarraipen txikia izan du EAEn eta Nafarroan
Deialdia CCOO eta CGT sindikatuek egina da. UGT ez da batu deialdira, izan ere, aurreko astean, sindikatuak patronalarekin akordioa lortu zuen. Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta % 40koak (puntako orduetan, % 60koak), Nafarroako Gobernuak.
2024/11/10 - 12:02
Goialdeko depresioaren ondorioak direla eta, bertan behera utzi dute bidaiarien garraioaren asteleheneko greba
UGTk, CCOOk eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT) zehaztu dutenez, azaroaren 11ko lanuzteari bakarrik eragiten dio neurriak. Goialdeko depresioak astindutako herrietan "arazo gehiago ez sortzeko" eta "mugikortasuna errazteko" hartu dute erabakia.
2024/11/07 - 11:49
Goialdeko borraskaren ondorioak direla eta, bertan behera utzi dute bidaiarien garraioaren asteleheneko greba
UGTk, CCOOk eta Garraioen Sindikatu Libreak (SLT) zehaztu dutenez, azaroaren 11ko lanuzteari bakarrik eragiten dio neurriak. Goialdeko borraskak kaltetutako herrietan "arazo gehiago" ez sortzeko eta "mugikortasuna errazteko" hartu dute erabakia.
2024/11/02 - 14:47
ELAk deituta, greba eguna dute ehungintzaren arloan
ELAk deituta, erropa marka handietako langileek greba eguna dute Euskadin, hitzarmena bertan negoziatu eta berori aplikatzea nahi dutelako. Izan ere, estatu mailan indarrean dagoen akordioa ezarri nahi zaie Euskadin, eta honek baldintza txarragoak dituela salatu dute egindako mobilizazioetan.
2024/10/29 - 21:54
Manifestazio jendetsua Iruñean, irakaskuntza publikoan egiten ari diren bigarren greba egunari amaiera emateko
Manifestazio jendetsu batek amaiera eman dio Nafarroako hezkuntza publikoko bigarren greba egunari. Proposamen "serioak" espero dituztela gogorarazi diote sindikatuetako ordezkariek Nafarroako Gobernuari.
2024/10/29 - 11:33
Nafarroako irakaskuntza publikoko profesionalek greba eguna dute gaur, hilabetean bigarrenez
Sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek deitu dute lanuztea (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT), eta, besteak beste, ratioak jaistea, zama burokratikoa arintzea eta soldatak hobetzea eskatu dute.
2024/10/29 - 08:49
Albiste izango dira: 2025eko EAEko Aurrekontuak, greba Nafarroako hezkuntza publikoan eta Volkswagenen krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/28 - 14:37
Autobus gidarien greba jarraipen zabala izaten ari da Bizkaian eta Gipuzkoan eta txikiagoa, Araban
Sindikatu deitzaileen (CCOO eta UGT) arabera, lanuztearen jarraipena "zabala" izaten ari da Nafarroan, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" direla salatu duten. % 40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Nafarroako Gobernuak, eta % 30ekoak Eusko Jaurlaritzak.
2024/10/28 - 10:18
Eragin handirik ez autobus gidarien grebaren lehenengo orduetan
Linea batzuk maiztasun gutxiago dute, eta ilarak ikus daitezke autobus-geltokietan. Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri du Euskadin, eta % 40koak Nafarroako Gobernuak. CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute lanuztea.
2024/10/16 - 19:21
EHUk unibertsitatera sartzeko probaren lehen ereduak argitaratu ditu ikasleak mobilizatu ondoren
Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, unibertsitatera sartzeko proba berriak (selektibitate zaharra) zalantzak sortzen ditu, eta funtsezkoa da informazio "argia eta fidagarria" izatea.
2024/10/11 - 11:49
Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte gaurko selektibitate eredu berriaren aurka
Greba egun honetan, Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egin dituzte Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, 12:00etatik aurrera.
2024/10/08 - 15:48
Urriaren 29rako greba deialdia erregistratu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoko sindikatuek
STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGTk nabarmendu dutenez, lanuztea iragarri eta astebete pasa denean, "Nafarroako Gobernua ez da indar sindikalekin bildu, ezta eskaerak Mahai Orokorrera eraman da ere, handik Gobernuarekin negoziatzera bidaltzen baikaituzte".
2024/10/08 - 12:46
EAEko 40.000 garraiolari daude grebara deituta erretiro aurrerapena eskatzeko
CCOOk eta UGTk egindako deialdi honetan, lanuztea urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.
2024/10/05 - 17:17
Ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko greba Araban eta Bizkaian, ''Estatuko hitzarmena inposatzearen aurka''
Arropa eta oinetako saltokietako langileek greba eguna dute gaur Araban eta Bizkaian. ELAren deialdiarekin bat eginez, manifestazioa egin dute Bilbon, "Espainia mailako hitzarmena inposatzearen aurka".
2024/10/04 - 14:57
Nafarroako Medikuen Sindikatuak bertan behera utzi du urriaren 15etik azaroaren 17ra egindako greba deialdia
Maria Chivitek legealdia amaitu arte, sei hilean behin greba egiteko asmoa du Nafarroako Medikuen Sindikatuak, eta, hortaz, hurrengo deialdia martxoaren 10etik apirilaren 7ra izango da.
2024/10/03 - 13:41
Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako deitutako grebaren aurrean, eskua luzatu die Chivitek sindikatuei
Nafarroako Hezkuntzako sindikatuek zuzenean Foru Gobernuarekin negoziatzea eskatzen dute, baina Chivitek erantzun die Hezkuntza kontseilaria Gobernuko gainerako kontseilariak bezain baliozkoa dela hezkuntza gaietan.
2024/10/02 - 13:06
Sindikatuek greba egun bat gehiago deitu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako
Hasi berri den ikasturtean egingo duten bigarrena da. Sindikatu deitzaileetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.
2024/09/27 - 09:55
Greba orokorra dago deituta gaur Hego Euskal Herrian Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko
Espainiako Estatuan CGT sindikatuak egin du deialdia, eta Hego Euskal Herrian, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin du bat. Manifestazioak daude antolatuta Gasteizen eta Bilbon arratsalderako, 19:00etarako.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 22:39
Manifestazio jendetsu batekin amaitu da Nafarroako irakaskuntza publikoan greba eguna
Irakasleak "oso pozik" agertu dira gaurko greba egunak izandako jarraipenarekin. Hezkuntza Sailak, bere aldetik, grebaren jarraipena % 26,5ekoa izan dela adierazi du.