Sindikatuek diote haur-eskoletako grebaren jarraipena % 85ekoa izan dela; Hezkuntza Sailak, berriz, % 49,5ekoa
Haurreskolen Partzuergoko langileen % 85 baino gehiago batu dira gaurko grebara, ELA, LAB eta Steilas sindikatuen arabera (CCOOk ez du ordezkaritzarik Haurreskolen Partzuergoan). Horrenbestez, balorazio positiboa egin dute, "grebak jarraipen zabala" izan duelako. 1.500 haur hezitzaile eta kudeaketa alorreko langile daude gaurko grebara deituta. Hezkuntza Sailaren arabera, aldiz, jarraipena % 49,5ekoa izan da.
Elkarrekin kaleratutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzak "gehiegizko gutxieneko zerbitzuak" ezarri dituela salatu dute sindikatuok. "Salatzekoa da Eusko Jaurlaritzak ezarritako abusuzko gutxieneko zerbitzuen ondorioz, hamarnaka langileri greba eskubidea ukatu zaiela, batez ere, haur-eskola txikietako haur hezitzaileei, eta ondorioz, greba bera baldintzatu egiten dela".
Bestalde, Hezkuntza Sailak atzo "greba zikloa bertan behera uzteko saiakera" egin izana gaitzetsi dute. Azaldu dutenez, "orain arte mahai gainean egon diren edukiak txertatuta zituen aurreakordio proposamena" eraman zuten "bat-batean deitutako mahai negoziatzaile batera".
Hezkuntza Sail "berria izan arren", sindikatuek erantsi dute jokamoldeak ez direla aldatu. "Hezkuntza Sail berria dugu, eta horrekin batera, Zuzendaritza Batzorde berritua. Azken urteetako jokamolde berbera dute, Haurreskolak Partzuergoaren langileon lan-baldintzak arautzen dituen 2009ko lan hitzarmena berritzeko eduki nahikorik gabeko mahaiak deitu eta etengabe luzatzen dituzte", adierazi dute.
'Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!' lelopean, haur-eskoletako ehunka langilek hartu dute parte eguerdian Eibarren egin den manifestazioan. Bihar ere grebara deituta daude, eta mobilizazioak egitekoak dira EAEko hiru hiriburuetan: 11:30ean elkarretaratzeak egingo dituzte Hezkuntza ordezkaritzaren egoitzen atarietan.
Bere aldetik, Blanca Guerrero Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak zehaztu du atzo proposamen berri bat helarazi ziela Jaurlaritzak sindikatuei, "ekimen zehatzekin eta egutegi jakin batekin".
Aldarrikapenak
Mobilizazioen bidez, besteak beste, lan-kargak arintzeko, erretiroa aurreratzeko, erosahalmena berreskuratzeko, enplegua egonkortzeko eta bermatzeko, eta lan-osasuna, euskara eta berdintasuna bermatzeko neurriak aldarrikatu nahi dituzte sindikatuek
Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoa indartu eta inbertsio publikoa handitu behar duela uste dute, beharginen lan-baldintzak hobetzeko eta "eskola publikoa erdigunean kokatzeko".
Sindikatuek gogorarazi dute grebara deitutako kolektiboen lan-hitzarmenak iraungita daudela, eta, zehazki, Haurreskolen Partzuergoko eta sukalde eta garbiketa langileen hitzarmenak 2009koak direla, eta irakasleenak, 2010koak.
Kolektiboei egokitutako aldarrikapen zehatzak dituzte, baina zazpi eskaera komun adostu dituzte, hala nola "gero eta handiagoak diren lan-kargak arintzeko neurri zehatzak, plantillak gaztetzeko egitasmoa aurrera eramatea erretiroa aurreratzeko, galdutako erosahalmena berreskuratzeko, enplegu publikoa egonkortzeko eta bermatzeko zentro publikoen fusioen eta itxieren aurrean".
Joan den astean, unibertsitatez kanpoko zentroetako irakasleak atera ziren kalera. Datorren ostegunean eta ostiralean, berriz, sukaldeetako eta garbiketako langileak mobilizatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.