Akordioa lortu dute Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak, langileen baldintzak hobetzeko
Haurreskolak Partzuergoak eta LAB sindikatuak (gehiengoa du Haurreskolen Partzuergoan) akordioa lortu dute lan-hitzarmena berritzeko, 16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta sindikatu abertzaleak jakinarazi dutenez. LABek eta Steilasek otsailaren 12rako eta 13rako deitutako grebak bertan behera utzi dituzte dagoeneko.
Akordioaren berri emateko zabaldutako oharrean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua "pozik" agertu da, "bi aldeen arteko elkarrizketak" emaitzak eman dituelako. "Azken urteotan hobekuntza zehatzak lortu diren arren, une honetan behar-beharrezkoa zen zerbitzu publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa indartzearen aldeko apustu sendoa egitea, matrikulak ugaritu baitira", zehaztu du.
Bere aldetik, LAB sindikatuak nabarmendu du "beste behin borrokak merezi" izan duela. "Azken urteetan hamaika greba eta mobilizazio burutu ostean, azken biak pasa den urtarrilean eta eskola publikoko greba ziklo honen otsaileko bi greba egunen atarian, Eusko Jaurlaritza posturaz aldatzera behartu dugu", adierazi du sindikatuak.
Steilasek bat egin du greba deialdia bertan behera uztearekin, nahiz eta Haurreskolak Partzuergoarekin hitzartutako baldintzak "nahikoak" ez direla uste duen.
Haurreskolen sektorean hirugarren ordezkaritza handiena duen sindikatuak, ELAk, ez du zehaztu greben deialdiarekin bat egiten duen ala ez, eta prentsaurrekoa emango du astearte honetan Bilboko egoitzan. Hala ere, ohar batean kritikatu duenez, "akordioak ez ditu grebetako edukiak jasotzen". "Haurreskoletako langileak greba eskubiderik gabe utzi dituzte eta gainerako sektoreetako negoziazioak baldintzatu nahi dira", gaineratu du.
Adostutako lan-hitzarmenak 2026ko abenduaren 31ra arteko iraupena izango du eta indarrean jarraituko du berri bat sinatu arte.
Akordioan jasotako puntu nagusiak:
- Hezitzaileen kasuan, urteko orduen kopurua murriztea, baita haurrei zuzeneko arreta emateko ordu kopurua ere.
- Kudeaketa pertsonaleko ordainsariak Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langileen ordainsariekin parekatzea.
- Hezitzaileentzako jantziak erosteko osagarria hobetzea.
- Kontziliaziorako baimenak eta eszedentziak hobetzea.
- Modu partzialean ordaindutako baimen berria hezitzaileentzat (irakasleek dutenaren parekoa)
- Bizitza eta istripu aseguruak handitzea.
- Arrisku psikologikoei eta ergonomikoei buruzko azterketak egitea.
- Sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa ezartzea.
- Hobekuntzak prestakuntzan: kudeaketako prestakuntza-orduak gehituko dira eta Hezkuntza Sailak antolatutako Prest Gara ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.
Etorkizunera begira, Haurreskolak Partzuergoak "plantillak esleitzeko irizpideak negoziatzeko egutegia adostuko du sindikatuekin" eta langileekin batera gaia aztertzeko foro bat irekiko da.
LABek ziurtatu duenez, hezitzaileen lanpostuen zerrendan 64 lanpostu gehiago izango dira, behin-behinekotasun tasa gehienez % 5era mugatzea adostu da eta hurrengo oposizio eredua negoziatu eta adostea, ere bai.
Gaur egun, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan 6.508 haur eta 1.800 langile daude. Azken horietatik % 98 hezitzaileak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.