Grebak
2024/02/13 - 14:03
Sindikatuek grebara deitu dute sektore publikoa, martxoaren 12an
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek greba deitu dute arlo publikoan, lan baldintzak eta zerbitzua hobetzea eskatuz.
2024/02/13 - 13:37
Garamendi: ''Ez dut uste greba deialdi bat egiteko arrazoirik dagoenik''
Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak sindikatuek martxoaren 12an deitutako greba egunaz hitz egin du. Negoziazioak aurrera doazela eta, ez du "greba deitzeko arrazoirik" ikusten.
2024/02/13 - 13:21
Bilbobuseko langileak lanuztea eta mobilizazioak areagotzea aztertzen ari dira, hitzarmen berria eskatzeko
Otsailean, guztira, sei protesta egun deitu ditu enpresa batzordeak: hiru greba egun eta lau orduko lanuzteak beste hiru egunetan. Gaurko 24 orduko lanuztea % 100eko jarraipena izaten ari da eta gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira, enpresa batzordearen arabera.
2024/02/13 - 12:13
Beste greba egun bat deitu dute EAEko sektore publikoan martxoaren 12rako
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek deitu dute greba, "lan-baldintzek okerrera egiten jarraitzen" dutela argudiatuta. Aldarrikapenen artean, soldata % 10 igotzea, pribatizazioei atea ixtea eta enplegu publikoa kontsolidatzea daude.
2024/02/13 - 09:23
Albiste izango dira: Sexu erasoak Azpeitian, greba Bilbobusen eta Tuvisan eta Irratiaren Nazioarteko Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/12 - 18:05
Lanegunean egindako Tuvisako lehen greba egunak % 100eko jarraipena izan du
Tuvisako enpresa-batzordeak lan-gatazka "artifizialki luzatzea" leporatu dio Gasteizko Udalari, egoera "behingoz konponduko duen" eta grebari amaiera emango dion eskaintza berririk aurkeztu ez duelako.
2024/02/10 - 19:43
Negoziazioek porrot egin ostean, Tuvisako langileek greba mugagabea hasi dute larunbat honetan
ELAk salatu du enpresak ez duela proposamena aldatu eta Udala "geldirik" egon dela Gasteizko hiri autobusen gatazkari irtenbidea emateko egin dituzten bileretan. Tuvisako presidentearen ustez, grebak "ez du justifikaziorik"; batzordearen arabera, "sumingarria" da egoera horretara eraman izana.
2024/02/09 - 23:33
Tuvisako langileen manifestazioa Gasteizen, greba mugagabearen bezperan
Tuvisako enpresa-batzordeak deitutako greba mugagabea larunbateko 14:00etan hasiko da. Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.
2024/02/07 - 18:27
Cebekek ohartarazi du grebak ez daudela justifikatuta eta enpresei "kalte handia" egiten ari zaiela
Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren azken igoerari dagokionez, agerian utzi dute Gobernuaren "aldebakarreko" erabakia izan dela eta akordio baten emaitza izatea gustatuko litzaiekeela.
2024/02/06 - 13:54
Greba bertan behera geratu da itunpeko ikastetxeetan, sindikatuek eta patronalak akordioa itxi ostean
ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek lorturiko akordioari esker, greba bertan behera gelditu da. ELAko langileen asanbladak akordioa berretsi du. LABek aurreakordioa ez sinatzea erabaki du, eta kontsulta egingo du oinarriekin.
2024/02/06 - 10:07
Mª Eugenia Iparragirre: ''Gure ardura akordioa lortzea zen''
Kristau Eskolako zuzendariak adierazi duenez, gizarte ekimeneko ikastetxeetako ikasleek "ezin zuten gehiago jasan" egoera hau. "Gure bidea lana egitea, bilerak deitzea, proposamenak egitea eta beste aldearengana hurbitzea izan da", gaineratu du.
2024/02/06 - 09:51
Miren Zubizarreta: ''Mahai gainean jarritako eskaerek erantzuna izan dute eta oso akordio ona lortu dugu''
ELA sindikatuko Hezkuntzako arduradunaren hitzetan "gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileak zoriontzeko eguna da gaurkoa". Hala ere, "tamalgarritzat" jo du akordioa lortzeko 14 greba egun egin behar izatea.
2024/02/05 - 21:33
Garraiolari autonomoek eta txikiek nekazariekin bat egin eta lanuzte mugagabea deitu dute larunbatetik aurrera
Deitzailea 2022ko martxoan 20 eguneko greba bultzatu zuen plataforma bera da, sektoreko enpresa handiak biltzen dituzten patronalen babesik ez izan arren.
2024/02/05 - 13:37
Gizarte ekimeneko ikastetxeetako familiek grebak "berehala" bertan behera uzteko eskatu diete sindikatuei
Guraso elkarteen federazio ezberdinek ohar bateratua atera dute "ikastoletan bezala, akordioa lortzeko" deia egiteko. Diotenez, "lan gatazka izateari utzi dio eta gatazka politiko bihurtu da".
2024/02/04 - 21:17
Greba mugagabea Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegian, astelehen honetatik aurrera
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileak hainbat mobilizazio egiten ari dira Nafarroako gainerako zentroekin parekatzea eskatzeko.
2024/02/04 - 19:20
Bilbobuseko langileek 24 orduko greba egingo dute astelehen honetan
Gainera, 8 orduko lanuztea deitu dute ostegunerako, 07:00etatik 13:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez.
2024/02/03 - 21:24
Itunpeko eskoletako familiek manifestazioa egin dute akordioa lortu eta greben amaiera eskatzeko
Itunpeko ikastetxeetako ehunka gurasok eta ikaslek manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Bilbon, ikastetxe horietako grebei amaiera emango dien akordioa eskatzeko eta seme-alaben hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzeko.
2024/02/02 - 18:24
Sindikatuek eta patronalak akordiorik gabe amaitu dute bilera, eta otsaileko grebei eutsi diete
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du. Sindikatuen ustez, aurkeztutako proposamena "ez da nahikoa", eta lanuzteei eutsi diete otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako.
2024/02/02 - 17:57
Sindikatuek eta Kristau Eskolak akordiorik gabe amaitu dute bilera, eta otsaileko grebei eutsi diete
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu du eta errealistak izateko eskatu die sindikatuei. Bestalde, ELAren arabera, proposamena aurretik aurkeztutakoaren ia berdina da, baina urteko lanaldia hamar eta hogei ordu artean murriztea eskaini dute.
2024/02/02 - 11:26
Itunpeko sindikatuek eta patronalak bilera egin dute 12:30ean
Negoziazio-mahaiak beste hitzordu bat du Lan Harremanen Kontseiluan, 9.000 langileri eragiten dien hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiten saiatzeko.