Anbulantzien sektorean aurreakordioa adostu ostean, bertan behera utzi dute otsailean abiatutako greba
Euskal Autonomia Erkidegoko anbulantzien sektorean aurreakordioa erdietsi, eta otsailaren 19an hasitako greba mugagabea bertan behera utzi dute ELAk, CCOOk eta UGTk.
Sindikatu horien arabera, datozen asanbladetan berretsi beharko dute ituna EAEko patronalekin, baina aurreratu dute 2022-2028rako hitzarmen berriak soldata igoera garrantzitsuak jasoko dituela. Hain zuzen ere, 2022an eta 2023an % 5eko igoera adostu dute, 2024an, 2025ean eta 2026an % 3,5ekoa, 2027an KPIa + 1,5ekoa eta 2028an KPIa + 4koa.
Hartara, % 30,64rainoko soldata igoerak izango dituzte anbulantzietako beharginek hemendik 2029ra, eta urtean 124 lanordu gutxiago egin beharko dituzte.
2021ean iraungi zitzaien hitzarmena sektore horretan lanean ari diren 1.700 beharginei.
"Aurrerapauso garrantzitsuak eman dira osasun garraioaren langileen baldintzak parekatzeko bidean, eta ELAk beharrean jarraituko du baldintza horiek guztiz parekatu arte", esan du ELAk. Halaber, eskerrak eman dizkie lan gatazka luze horretan mobilizatu diren langile guztiei.
LABek ez du aurreakordioa sinatu
LABek ez du aurreakordioa sinatu, "ez baitu borroka honetan planteatutako gutxiengoak ere jasotzen", horren arabera.
"ELA, CCOO eta UGT sindikatuek alde batera utzi dute anbulantzietako langileen eta Osakidetzakoen arteko homologazioa, baita soldatatik haratago doazen beste hainbat kontu ere. Azken asteotan, gainera, bizkarra eman digute", erantsi du LABek.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.