Bizkaiko kiroldegietan lortutako aurreakordioa baztertu du ELAk eta grebari eutsi dio
Bizkaiko kiroldegietan gehiengoa duten sindikatuek (LAB, UGT eta CCOO) lan hitzarmena berritzeko patronalarekin lorturiko aurreakordioa baztertu du ELAk, eta, horrenbestez, eutsi egin die maiatzerako eta ekainerako deituta zituen lanuzteei.
ELA sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, LABek, UGTk eta CCOOk Cebek patronalarekin atzo sinatu zuten aurreakordioak ez du erosahalmena bermatzen eta sektorea prekarietatera kondenatzen du 2028ra arte.
Aurreakordioa sinatu duten sindikatuei aurpegiratu die mobilizazioei eta grebari "bizkarra" ematea. ELAk, sektorean % 49ko ordezkaritza duen sindikatuak, iragarri du eutsi egiten diela maiatzaren 20ko astean eta ekainean deituta dauden greba deialdiei, eta parte hartzera deitu die langileei.
Atzo LAB sindikatuak ohar bidez jakinarazi zuenez, lan astea 35 ordura jaistea (68 orduko jaitsiera) eta lanordu bakoitzak % 20,8ko igoera izatea adostu dute. Halaber, soldatak azken urteetako KPIra eguneratuko dira, eta bi urtero errebisioak egingo dira, igoerak azpitik baleude, erosteko ahalmena eguneratzeko.
Horrez gain, lehen aldiz gauez edota igande eta jaiegunetan lan egiteagatik konpentsazio plusak ordaintzea, ultraaktibitate mugagabea, nominen erregulazioa edota erretiro behartua jasoko ditu lan hitzarmen berriak.
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da, %2,9an dago, aurreko hilean baino hamarren bat apalagoa da.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.