Grezia
2019/07/08 - 11:51
Greziarrek agur esan diote Tsiprasi eta kontserbadoreek lortu dute gehiengo absolutua
Kyriakos Mitsotakis buru duen Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Greziako Legebiltzarra berritzeko egin dituzten hauteskundeak, botoen % 39,6 eta 158 eserleku lortuta.
2019/07/08 - 11:39
Mitsotakis, enpresaburuen eta klase ertainaren defendatzailea
Demokrazia Berriaren buruzagiak zergak jaitsi eta gastu publikoa murriztuko duela agindu du. Horretarako, funtzionarioen kopurua apaldu eta arlo pribatuarekin lankidetza indartuko du.
2019/07/08 - 10:21
Grezia: Aldaketa ala iraganera itzulera?
Grezia putzutik ateratzen ari da, zailtasun handiekin, baina ari da. Greziarren zati batek ez dio barkatu eta erabaki du betikoei, hau da, Demokrazia Berria eskuineko alderdiari, aukera bat ematea.
2019/07/08 - 00:27
Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Greziako hauteskundeak
Guztira, 10 milioi hautesle inguruk izan dute botoa emateko eskubidea, herrialde osoan banatutako 21.478 hauteslekuetan.
2019/07/07 - 22:34
Demokrazia Berria alderdiak agintea berreskuratu du Grezian
Inkestak bete dira, eta Kyriakos Mitsotakisen alderdi kontserbadoreak boto kopuru gehien eskuratu ditu igande honetan izandako hauteskundeetan.
2019/07/07 - 16:08
Syrizako boto-emaileen abstentzioa giltzarri, Greziako hauteskundeetan
Baliteke boterean dagoen Alexis Tsiprasen alderdiak zigorra berriro jasotzea, Europako azken hauteskundeetan jazo den bezala.
2019/07/07 - 15:34
Syrizaren Gobernuaren agurra ekar lezakete gaurko Greziako hauteskundeek
Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak irabaziko duela aurreikusten dute inkestek. 20:00ak aldera jakingo dira lehen emaitzak.
2019/07/06 - 19:14
Grezian hauteskundeak egingo dituzte bihar, Demokrazia Berria faborito dela
Kyriakos Mitsotakis Demokrazia Berria alderdiko buruak irabaziko ditu hauteskundeak, 'Ta Nea' egunkariak zabaldutako galdeketaren arabera.
2019/07/06 - 16:10
Tsiprasen garaia amaitzear egon liteke
Hauteskundeak egingo dituzte bihar. Europako hauteskundeetan Syrizak jaso zuen zigorra berriz ere errepikatuko dela dirudi, izan ere, eskuinaren garaipena espero da.
2019/05/11 - 00:47
Greziako Parlamentuaren babesa lortu du Tsiprasek
Lehen ministroak gehiengo osoa eskuratu du konfiantza-mozioan.
2019/04/23 - 22:58
Laguntza banatu ostean, 'Aita Mari'koek hortz klinika jarri nahi dute barkuan
Aita Marik Lesbon hilabete egingo du eta barkuan bertan, hortz klinika ireki nahi dute; errefuxiatu asko eta asko baitago ahoko arazoekin.
2019/04/23 - 20:40
Open Arms erreskate-ontzia Bartzelonako portutik atera da Greziarantz
Laguntza humanitarioa eramateko baimena lortuta Samos irletara abiatu da, bertako errefuxiatuei 20 tona arropa, elikagai eta eskola materiala eramateko.
2019/04/23 - 14:34
'Aita Mari' ontzia giza laguntza banatzen ari 12.000 errefuxiaturen artean, Grezian
Bestalde, Open Armas ontzia arratsaldea abiatu da Bartzelonako portutik Greziara bidean. Migratzaileei laguntzeko 20 tona material daramatza barruan.
2019/04/22 - 16:43
'Aita Mari' Lesbos uhartera heldu da
Ontzia asteartean abiatu zen Palmatik, eta botikak, arropa eta bestelako produktuak banatuko ditu Greziako uharteetan bizirauten ari diren 14.000 errefuxiatuen artean.
2019/04/22 - 15:55
'Aita Mari' ontziak Kiosen laguntza medikua utzi du eta Lesbosera bidean da
'Aita Mari' ontzia Grezian da. Kios irlan egon da eta han utzi du laguntza humanitarioaren zati bat. Orain Lesbosera bidean da eta ondo bidean, arratsaldean iritsiko da.
2019/04/16 - 19:42
'Aita Mari' Greziarako bidean da jada, laguntza humanitarioa entregatzeko
Ontzi humanitarioak dagoeneko lortu du Espainiako Gobernuaren baimena, baina oraindik ezingo ditu errefuxiatuak salbatu Mediterraneoan.
2019/04/15 - 15:54
'Aita Mari', Mallorcara bidean, Greziara joateko baimenak lortzeko asmoz
Erreskate ontziko arduradunen aurreikuspenen arabera, bihar goizean helduko dira Balearretara.
2019/04/15 - 14:46
Mediterraneoko 'migrazio holokaustoa' salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak
Horren arabera, azken 25 urteetan 35.000 pertsona hil dira itsaso horretan. Agintari eta alderdi politikoei zuzendu zaie 'esku hartzeko eta heriotza politikoei amaiera emateko'.
2019/04/14 - 20:33
Espainiak galarazi egin dio 'Aita Mari'ri Greziara giza laguntza eramatea
Portugalen baimena izan arren, Espainiako Itsas Agintaritzak Espainiako Estatuko portu batean geratzeko eta beharrezko baimena eskuratzeko eskatu dio.
2019/04/12 - 23:09
'Aita Mari' erreskate-ontziak Mediterraneorako bidean da dagoeneko
Eguerdian utzi du Aita Marik Lisboako portua, Portugaleko gobernuaren baimena lortuta. Helmuga: Greziako Lesbos uhartea.