Guggenheim
2022/10/11 - 13:55
EAEko herritarrek urriaren 13tik aurrera erreserbatu ahalko dute Guggenheim doan bisitatzeko txanda
Gainera, urriaren 22 eta 23ko asteburuan Guggenheim Bilbao Museorako sarrera mundu guztiarentzat izango da doakoa. Txartel horiek ere aldez aurretik erreserbatu beharko dira, Museoaren webgunean, urriaren 18tik aurrera.
2022/10/07 - 16:53
Bilboko Guggenheimek Eduardo Chillidaren bi eskultura instalatu ditu museoaren kanpoaldean
Guggenheim Museoak Eduardo Chillida donostiarraren "Besarkada XI" eta "Aholkua espazioari V" eskulturak jarri ditu bere kanpoko terrazan. Horretarako tamaina handiko bi garabi erabili behar izan dituzte.
2022/09/20 - 16:45
25. urteurrena dela eta estreinatuko duen erakusketaren aurrerapen bat aurkeztu du gaur Guggenheim Museoak
“Sekzioak/ Intersekzioak” izenburua izango du, eraikin osoa hartuko du eta mende laurden horretan erositako obrak eta baita erosi berriak ere ikusgai egongo dira.
2022/09/15 - 18:20
EAEko herritarrek Guggenheim doan bisitatzeko aukera izango dute urriaren 25etik abenduaren 2ra
Sarrerak erreserbatzeko epea urrian zabalduko da. Urteko azken hiruhilekoan zehar 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko egitaraua aurkeztu du Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak.
2022/09/01 - 16:45
Bilboko Guggenheim Museoak inoizko "udarik onena" izan du, ia 450.000 bisitarirekin
Abuztuko aparteko datuak gako izan dira marka ontzeko, izan ere, hilabete horretan 195.411 pertsonak bisitatu dute museoa. 2018ko abuztuan ezarritako errekorra ere gainditu du aurtengoak.
2022/08/22 - 22:34
Guggenheim Museoak bisitarien errekorra hautsi du eta ordutegia luzatzea erabaki du
Irailaren 18ra bitartean, ordubete lehenago irekiko ditu ateak, goizeko 9etan; eta ostiral eta larunbatetan, ordubete beranduago itxiko ditu, gaueko 9etan.
2022/08/22 - 12:00
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du
Norman Fosterren erakusketaren bisitari kopuru handiaren ondorioz, museoak bere ordutegia luzatu du. Astelehen honetatik irailaren 18ra arte Guggenheimek egunero bere ateak ordu bat lehenago (09:00etan) irekiko ditu, eta ordu bat beranduago itxiko ditu ostiral eta larunbatetan (21:00etan).
2022/07/26 - 19:51
Guggenheim Urdaibain 40 milioiko "lehen" inbertsioa iragarri du Rementeriak
Gainera, Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu duenez, Sollubeko tunelak 65 milioiko inbertsioa beharko du. Era berean, Galdakao, bertako ospitale eta Durangaldeko eta Busturialdeko Euskotren lineen arteko metro konexioa aurrera eramateko hitzarmena onartu dutela azpimarratu du.
2022/07/07 - 17:06
"Euskal artisten programa, 2015–19" erakusketa aurkeztu du Guggenheimek
Basque Artist Program-Euskal artisten programaren bost edizioetan parte hartu duten hamar euskal artisten lanak jarri dituzte ikusgai Bilboko museoan.
2022/07/01 - 20:44
Elkarretaratzea egingo dute igande honetan Guggenheim berriaren aurka, Muruetan
Urdaibaietzek deitu du protesta "Bi Guggenheim go home!" lelopean, Urdaibai ingurune babestua dela gogorarazteko eta proiektuak arriskuan jarriko lukeela salatzeko.
2022/06/20 - 21:48
Deabru Beltzak taldeak ikuskizun bat eskainiko du Guggenheim Museoko zabaldegian ostiral honetan
Ikuskizuna Guggenheim Museoaren 25. urteurreneko ekitaldietako bat da, "Artea etorkizunerako inspirazio" lelopean.
2022/06/08 - 17:48
George Seuraten eta Richard Serraren marrazkiak, Guggenheimen
Irailaren 6ra arte egongo da ikusgai "Serra/Seurat. Irudiak" erakusketa Bilboko museoan.
2022/06/07 - 23:13
Picasso, Miro edota June Cresporen erakusketak eskainiko dira Guggenheim Museoan
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Urteko jardueraren balantzea egin, eta 2023ko erakusketak aletu dituzte.
2022/06/07 - 21:16
Miró, Kokoschka, June Crespo eta Picassoren eskultura, Guggenheimen 2023an
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak batzarra egin du gaur, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. Urteko jardueraren balantzea egin, eta 2023ko erakusketak aletu dituzte.
2022/05/25 - 21:55
Guggenheim Museoak eta BOSek kontzertu berezi bat eskainiko dute beren urteurrenetarako
Kontzertua ekainaren 18an izango da museoaren atrioan, eta sarrera doakoa izango da.
2022/05/24 - 23:41
Puppyk loreak aldatu ditu, Guggenheim Museoaren 25. urteurrenerako
Eskulturaren kolore nagusia zuria da orain. Jeff Koons diseinuaren arduradunaren arabera, “konposizio kromatiko horrek bakea, berrikuntza eta maitasuna transmititzen ditu”.
2022/05/18 - 16:43
Museoek euren boterea aldarrikatu nahi dute, Museoen Nazioarteko Egunean
Euren burua ezagutzera emateko eguna da gaur, eta ateak zabaldu dizkiote bisitariari, kasu askotan doan. Kontzertuak, dantza, erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldiak… Gure hiri eta herrietako museoek, handiek eta txikiek, denek antolatu dituzte ekitaldiak gizartera gerturatzeko.
2022/05/12 - 14:11
''Mundua museo bat da'' kontzertua, Guggenheim Bilbao Museoan
Kirmen Uribek sortutako literatur kontakizuna da, Bilboko Koral Elkartearen eta Euskadi Brass metal orkestraren ahotsekin batera.
2022/05/11 - 13:22
Guggenheimek 'Mundua museo bat da' kontzertua hartuko du ostegunean
Kirmen Uribek sortutako literatur kontakizun bat izango da emanaldiaren ardatza, Bilboko Elkarte Koralak eta Euskadi Brass metal orkestrak musikatua.
2022/05/07 - 16:40
Frank Gehry: ''Guggenheim proiektua egiteko Euskal Herriko artea eta literatura ikasi nituen''
Bilboko Guggenheim Museoaren 25. urteurrenean, Los Angeleseko bere estudioko ateak ireki dizkigu Frank Gehry arkitekto goraipatuenetarikoak.