Guggenheim
2022/05/06 - 21:55
Frank Gehryri elkarrizketa, larunbatean Gaur Egun albistegian eta eitb.eus-en
Bilboko Guggenheim sortu eta 25 urtera, beste eraikin bat egitera gonbidatzea nahiko luke arkitektoak. Frank Gehryrekin hitz egin du Amaia Uribe. Elkarrizketa, larunbatean Gaur Egun albistegian eta eitb.eus-en.
2022/04/20 - 17:11
Maskara kenduta zeukaten herritarrak eta jantzita eusten ziotenak, denetarik ikusi da gaur toki itxietan
Barnealdean musukoa derrigorrezkoa ez den lehen egunean, askotariko jarrerak topatu ditugu gimnasioetan, azokan eta museoetan. Batzuek lasai erantzi dute, beste batzuek, ordea, beldurrez, eutsi egin diote erabiltzeari.
2022/04/18 - 16:28
Turismo kulturalak pandemia aurreko datuak lortu ditu Aste Santuan
Euskal Herriko museo gehienek Aste Santurako zituzten aurreikuspenak bete dituzte. Askok, ordutegiak zabaldu eta bisita eskaintzak indartu behar izan dituzte eskariari erantzuteko.
2022/04/08 - 21:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin
Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.
2022/04/06 - 19:49
Norman Fosterren kotxeak, Bilboko Guggenheim museoan
Arkitekto britainiarrak "Motion. Autos, Art, Architecture "erakusketa irailaren 18ra arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2022/04/06 - 18:14
Norman Fosterrek aukeratutako 38 ibilgailu, Guggenheimen ikusgai
Britainiar arkitektoa da "Motion. Autos, Art, Architecture" irailaren 18ra arte Bilboko museoan ikusgai egongo den erakusketaren komisarioa.
2022/04/06 - 16:42
"Motion, Autos, Art, Architecture" erakusketak 300 objektu baino gehiago biltzen ditu, tartean 40 kotxe
Bilboko Guggenheim Museoan urteko erakusketarik garrantzitsuena aurkeztu dute gaur. Norman Foster arkitektoa komisario duen erakusketak autoaren dimentsio artistikoa izango du ardatz.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/21 - 14:24
Guggenheim museoko garbitzaileek ituna lortu eta 9 hilabete baino gehiagoko greba bertan behera utzi dute
Besteak beste, % 20ko soldata igoera eta lanaldi partzialak amaitzea lortu dituzte. ELA sindikatuak eta Ferrovial enpresak sinatu dute akordioa.
2022/02/28 - 22:48
Vidarte: "Bilboko Guggenheim Museoarentzat oso garrantzitsua da nazioarteko bisitariak berreskuratzea"
ETB2n egindako elkarrizketa batean, Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim Museoko zuzendariak esan du urte normal batean "bisitarien % 70 Espainiatik kanpokoak" direla, eta gogoratu du oraindik ez dagoela datarik zehaztuta Urdaibaiko Guggenheim Museoa eraikitzeko.
2022/02/24 - 16:35
''Jean Dubuffet: ospakizun bizia'' erakusketa, ostiraletik aurrera ikusgai Bilboko Guggenheim museoan
Bere ibilbidean zehar, Jean Dubuffetek konbentzio kulturalak eta edertasunaren inguruan gizartean onartutako ideiak gaitzetsi zituen ikuspegi berri eta pizgarriak aztertzeko.
2022/02/09 - 10:23
Ukitzeko moduko artea
Guggenheim museoak "Idi-bihotzak" eskulturaren maketa aurkeztu du, pertsona itsuentzako errepliken artean bosgarrena. Museoarekin eta ONCErekin hitz egin dugu itsuentzako arteaz eta irisgarritasunaz. Biak ala biak bat datoz esatean artea zentzumen bakarretik baino haratago doala.
2022/02/09 - 10:23
Txuria eta beltza ukitu ahal izatea
Duela hamarkada bat baino gehiago sortu zuen Juan Torre argazkilariak "Ukitzeko irudiak" erakusketa. Horren prozesua azaldu digu, eta artea pertsona itsuei gerturatzeko erronkez ere aritu da.
2022/02/04 - 12:34
Guggenheimek artea inspirazio iturri gisa jarrita ospatuko du mende laurdena
Bilboko museoak erakusketa eta karduera programa bat prestatu du 25. urteurrena ospatzeko, eta Euskal Autonomía Erkidegoko herritar guztiak gonbidatu ditu urri eta azaroan museoa sarrera ordaindu barik bisitatzeko.
2022/01/26 - 15:57
Jeff Koonsen "idi-bihotzak" obraren maketa egin dute ikusmen arazoak dituztenentzat
Bilboko Guggenheim Museoak egin duen bosgarren maketa da. Hezkuntza gunean daude eta braillezko kartelak eta testuak dituzte ondoan.
2022/01/19 - 17:01
Guggenheim museoko garbitzaileek soldata arrakala eta astean 52 ordura arteko lanaldiak salatu dituzte
Langileek 223 egun daramatzate greban. Kritikatu dutenez, enpresak lanuzteak egiten dituzten beharginak ordezkatzen ditu eta museoa "Bilboko Udalarena den makineria erabiltzen ari da kanpoko garbiketa lanak egiteko".
2022/01/16 - 23:30
Euskal museoak, 2022rako prest
Euskal museoentzat giltzarri izango da 2022a. Batzuentzat urteurrena izango da, eta beste batzuk hazteko bidean daude. Programazio zabala dute guztiek, eta bideo honetan eman dizkigute zertzelada batzuk.
2021/12/23 - 17:16
Fauvismotik surrealismora Guggenheimen, Parisko Musée d'Art Moderneko obretan zehar
Bilboko museoak "Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d'Art Moderneko maisulanak" erakusketa eskainiko du otsailaren 11tik maiatzaren 22ra: Matisse, Braque, Natalia Goncharova, Juan Gris, Picasso, Bretos, Ernst…
2021/12/16 - 21:15
Autoen garrantzia artean, Jean Dubuffet, eta Serra eta Seurat, Guggenheimen 25. urteurrena ospatzeko
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak bilera egin du gaur Bilbon, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela. 30.208.828 euroko aurrekontua izango du museoak 25 urte beteko dituen urtean.
2021/10/21 - 16:52
"Emakumeak Abstrakziogile" erakusketak 110 sortzaileren 400 lan biltzen ditu Guggenheim Museoan
Erakusketak XX. mendea aztertzen du nagusiki baina XIX. mendean sartu-irten bat egiten du. Jorgiana Hügtonek 1860 aldera egindako lanekin abiatzen da ibilbidea.