Guggenheim
2021/10/21 - 12:53
Asteburuan ez da Guggenheimen sarrera ordaindu beharko
Guggenheim Bilbao Museoa duela 24 urte ireki zutela ospatzeko, urriaren 23an eta 24an doakoa izango da sarrera. Nahitaezkoa izango da, baina, lehenago webgunean erreserba egitea.
2021/10/19 - 15:58
Bilboko Guggenheim Museoa hustu dute bi orduz pakete susmagarri batengatik
Ertzaintzak Guggenheim Bilbao Museoa bi orduz hustu du, museoko bulegoetan pakete susmagarri bat jaso ostean. Egoera normaltasunera itzuli da alarma faltsua zela ziurtatu ostean.
2021/10/19 - 15:32
Guggenheim Museoa hustu dute bi orduz alarma faltsu baten ondorioz
Pakete susmagarria ikuskatu ondoren, baina, alarma faltsua izan dela egiaztatu dute, eta, beraz, polizia-jarduera amaitu da.
2021/10/08 - 18:25
Bilboko Gau Zuriaren egitaraua
Ostiral honetatik igandera, Bilbok 25 ikuskizun eta ekitaldirekin ospatuko du bere 722. urteurrena.
2021/09/28 - 14:02
Emakume abstrakziogileen lana azaleratu nahi du Guggenheimek
"Emakumeak abstrakziogile" erakusketak emakume artistek abstrakzioari egin dioten "ekarpenaren historia idaztea" du xede, eta artista horien lana ikusezin bihurtu zuen prozesua ere agerian uzten du.
2021/09/27 - 16:51
Puppy eraberritzeko lanei gaur ekin diete Guggenheimen
Udazkeneko loreak aldatu ez ezik, aurten eskulturaren barneko hezurduran ere egingo dute obra. 100.000 euro gastatuko dituzte guztira.
2021/07/26 - 18:31
Guggenheimek Alice Neelen atzera begirako erakusketa izango du irailetik aurrera
Estatubatuar artistaren ibilbide artistiko osoa jasoko du Bilboko museoaren erakusketak, ehunka pintura, marrazki eta urmargoren bidez.
2021/06/23 - 15:24
Guggenheimek herritarren dohaintzak eskatu ditu "Puppy" zaharberritzeko
#BiziberrituPuppy ekimena aurkeztu du Bilboko museoak, herritarren diru ekarpenak bildu eta txakurraren eskultura erraldoiaren barne egitura berritzeko.
2021/06/10 - 17:41
Europako funtsen harira erkidegoei "erabakitze ahalmena" ematea eskatu du Azpiazuk
Ogasun sailburua EUDELekin bildu da funtsen alorrean lankidetza bidea zabaltzeko. Horrez gain, kritikatu du Espainiako Gobernua erkidegoei "galdetu barik" ari dela laguntzen irizpideak ezartzen.
2021/06/10 - 16:44
"Asmamenaren ildoa" izenburupean, erakusketa berria aurkeztu du Guggenheim Museoak
Museoaren bildumako obrak dira gehienak, eta beste zenbait, epe luzerako maileguan daudenak. Guztiek, sormenaren eta umorearen bidez desafio egiten diote tradizioari.
2021/06/10 - 15:27
Vidarte: "Guggenheimen zabaltzea Europako funtsak lortzearekin lotuta dago"
Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendariaren esanetan, proiektu fasean dago oraindik museoa Urdaibaira handitzeko asmoa, eta gaur egun ez duten finantzazioa behar da egitasmoa burutzeko.
2021/06/10 - 14:27
"Asmamenaren ildoa", obra berritzaile eta esperimentalak Guggenheimen
Museoaren bildumako pieza ezezagunek eta epe luzerako mailegatutakoek osatzen dute erakusketa. Denetariko teknikak eta belaunaldi ezberdinetako artistak bildu dituzte.
2021/06/09 - 13:15
Rementeria: "Aldundia prest dago Guggenheim berrirako dirua emateko"
Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren esanetan, Europako funtsetako dirua iristen ez bada, beste finantzabide batzuk lortuko lirateke.
2021/06/08 - 18:41
Bide luzea dago oraindik aurretik Guggenheim handitzeko, Bingen Zupiriaren esanetan
Kultura sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du oraindik jakiteko dagoela Europako funtsak iritsiko ote diren.
2021/06/08 - 16:35
Europako laguntzekin biziberritu egin da Guggenheim berriaren proiektua
13 urteren ondoren, europako funtsen korrontea baliatu nahian, Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua zaharberrituta itzuli da mahai gainera.
2021/06/08 - 15:20
Ismoen inguruko panoramika eta Jean Dubuffeten obra, Guggenheimen 2022an
Bilboko museoak datorren urterako prestatu dituen erakusketetako batzuk aurreratu ditu museoko fundazioaren patronatua bildu eta gero.
2021/06/08 - 12:41
'Eskualdeko zerbitzuak indartu eta bultzada ekonomikoa ematea beti da positiboa'
Urdaibairako Guggenheimen proiektua "hurbil" ikusten du Gernikako alkateak eta ez du uste adostasunak lortzeko arazo handirik aurre ikusten
2021/06/07 - 22:37
Guggenheim Museoak egoitza bana eraiki nahi ditu Gernikan eta Muruetan
Juan Ignacio Vidarte zuzendariak Bilboko Guggenheim Museoa Urdaibaira hedatzeko plan berria aurkeztu du arratsalde honetan Fundazioaren Patronatuaren aurrean.
2021/06/07 - 21:56
Guggenheim Museoak egoitza bana eraiki nahi ditu Gernikan eta Muruetan
Plan berriaren arabera, Gernikako Dalia lantegi zaharraren lursailean eta Muruetako ontziolan eraikiko dituzte bi egoitzak, eta bide berde batek lotuko ditu.
2021/05/18 - 16:54
Sarrera doan da gaur EAEko museoetan
Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna da. Urtero bezala, programazio berezia antolatu dute museoetan eta sarrera doakoa izango da.