Guggenheim
2024/05/20 - 20:47
Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran
Erabaki horrekin 32 urteko ibilbideari amaiera emango dio Vidartek, orain arte museoak izan duen zuzendari bakarrak, eta udazkenean amaituko den errelebo prozesuari ekin dio. Hala ere, prozesua amaitzean, Vidartek museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa.
2024/05/13 - 13:38
Guggenheimek Jungwirthen "trazu indartsuei" irekiko dizkie ateak
Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.
2024/05/07 - 15:36
Guggenheim eta Arte Ederren Museoa, besteak beste, doan maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta
Bizkaiko Foru Aldundiak programazio "erakargarria eta askotarikoa" prestatu du 30 museo baino gehiagotarako. Museoeneguna webguneak pinakoteka bakoitzaren programazio osoa biltzen du.
2024/04/10 - 19:03
Greenpeacek ''Politika berderik gabe etorkizun grisa'' dioen pankarta zabaldu du Bilboko Guggenheim aurrean
Greenpeacek politika berdea eskatu du Euskadirako, eta, horretarako, 50 metro koadroko pankarta bat zabaldu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean, ikurrinarekin eta "Politika berderik gabe etorkizuna grisa da" leloarekin.
2024/04/10 - 09:50
Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta
Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".
2024/03/27 - 10:03
Richard Serra eskultorea hil da
Estatubatuar artistaren altzairuzko eskultura ikonikoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude ikusgai, besteak beste. 2004an ETBri esan zionez, "Denboraren materia" Guggenheimen ikusgai dagoen obra ordura arte inoiz egindako "gaitzena" izan zen.
2024/03/27 - 08:41
Richard Serra estatubatuar eskultorea zendu da
Artista New Yorken hil da, 85 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. Haren obra monumentalak herdoilak janak ematen duten Corten altzairuzko paretak ditu ikur, eta, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude horren aleak ikusgai.
2024/03/22 - 14:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne
Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
2024/03/19 - 14:08
Guggenheimek Athletic Kopako finalean animatzeko instalazio bat jarri du fatxadan
Lana Dario Urzayren sei irudi fotografikok osatzen dute. Bere lanaren zati bat museo barruan ere ikusi daiteke. Urzayk 2004ko UEFAko Koparako Athleticen elastikoa diseinatu zuen.
2024/03/03 - 15:19
Palestinako bandera bat eskegi dute Guggenheim Museoaren fatxadan, gerraren amaiera eskatzeko
Gernika-Palestina herri ekimenak elkarretaratzea egin du Bilboko museoaren aurrean, Israel Gazan egiten ari den "genozidioa" amaitzea aldarrikatzeko. Ekintzaile batzuk museoaren fatxadara igo dira, eta pankarta bat eta Palestinako bandera jarri dituzte.
2024/03/02 - 14:02
Urtasun ministroaren hitzak babestu ditu Sumarrek, eta kultura monopolizatzea egotzi die EAJri eta PSE-EEri
Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruan Urtasun ministroak esandako hitzak babestu ditu Andeka Larreak, eta Euskadik ez dituela horrelako proiektuak behar esan du.
2024/02/29 - 15:16
Vidartek, Guggenheimari buruz, Urtasuni erantzun dio erabat jasangarria dela ''oraindik proiektu den museoa''
Bilboko Guggenheim museoaren zuzendari Juan Ignacio Vidarteren hitzetan, "dagoena hobetzea" ekarriko luke proiektuak, eta "azkenean aurrera ateratzen bada, eragin oso positiboa izango du Urdaibaiko biosfera erreserban".
2024/02/29 - 14:02
''Baskularra'' June Cresporen bakarkako erakusketa, Guggenheimen
Nafar eskultorearen azken urteetako lanak eta erakusketako espaziorako propio egindakoak bildu dituzte Bilboko museoan.
2024/02/28 - 15:40
Urtasunek uste du Urdaibaiko Guggenheim Museoa zabaltzeak "arazo larriak" sortuko dituela ingurumenean
Kultura ministroak adierazi duenez, Guggenheim Museoa Urdaibaiko erreserba naturalera zabaltzeak, ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspuntutik, "arazo larriak sortzen ditu", baina euskal erakundeek horri buruz hartzen duten erabakia errespatatuko duela gaineratu du.
2024/02/28 - 13:19
Urtasunek ingurumen eta hirigintza ''arazo larriak'' ikusten ditu Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuan
Espainiako Kultura ministroaren iritziz, "kultura eta ingurumena eskutik helduta doaz beti". Horixe da PPren Euskadiko presidente Javier de Andresi erantzun diona. Diru publikoaren erabilera "modu horretan" administratzea egotzi dio De Andresek, 40 milioi euro bideratuko baititu Gobernuak horretara.
2024/02/27 - 21:53
Bilboko Guggenheim museoaren kontrako pintura bota dute, Urdaibako proiektuaz protestan
Futuro Vegetal klimaren inguruko taldeak Guggenheimen aurkako ekintza egin du, Urdaibain museo berria eraikitzeko proiektuaren inguruan protestatzeko eta larrialdi klimatikoan erakundeei ardura eskatzeko.
2024/02/27 - 14:21
Eusko Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibai eskualdea suspertzeko Plan Estrategikoa egitea onartu du
Plan horrek bost ardatz izango ditu, eta inguruko eragile sozial eta ekonomiko nagusiekin partekatutako hausnarketa eta diagnostiko batetik abiatuta egingo da.
2024/02/20 - 16:42
Etxanobe: "Guggenheim Urdaibai proiektua bideragarria den edo ez jakiteko, lan asko dago aurretik"
Oposizioko taldeek eskualdea biziberrituko duen plan baten beharra azpimarratu dute. Oso kritiko agertu dira Guggenheim Udaibai proiektuarekin.
2024/02/15 - 13:57
''Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea'' erakusketa, Guggenheimen
"Erakusketa honetako artelanak burutsuak eta ironikoak dira sarritan, eta kultura herrikoiaren goraipamentzat har daitezke, baina baita haren kontrako kritika garraztzat ere", arduradunen hitzetan: Warhol, Lichtenstein, Oldenburg...
2024/02/08 - 14:33
Bilboko Guggenheim Museoak 'Giovanni Anselmo. Zerumugatik haratago' erakusketa inauguratu du
Erakusketak bizizaletasuna, legatuaren handitasuna eta ekarpenaren zentzua transmititzea du helburu. Anselmok energia ikusezinak eta unibertsalak deitzen ditu, ikusgarriaren eta ikusezinaren arteko zubia sortzeko.