Guggenheim
2023/10/29 - 00:19
Urdaibaiko Guggenheim museoaren aurkako manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Gernikan
Euskadiko Biosferaren erreserba bakarra dela ekarri dute gogora, eta proiektuak izango dituen ondorio kaltegarriak salatu dituzte. Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop Plataformako kideak ohartarazi du Museoak ez dituela eskualdearen beharrak betetzen, beste interes batzuk dituela.
2023/10/20 - 12:27
Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta
Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
2023/10/10 - 11:34
Etxanobe, Guggenheim Urdaibaiz: "Artea eta natura bateratuko dituen proiektua definituko dugu legealdian"
Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, ez dute biosferaren erreserbari kalte egingo dion pausorik emango, baina gogorarazi du Daliako lantegi zaharreko lurzorua "kutsatuta" dagoela eta egitasmoan "gunea hobetuko luketen ingurumen neurri oso garrantzitsuak" daudela.
2023/09/28 - 15:11
''Picasso eskultore. Materia eta gorputza'' erakusketa, Guggenheimen
2024ko urtarrilera arte egongo da ikusgai Malagan jaiotako artistaren eskulturgintzari begiratzen dion bilduma, haren heriotzaren 50. urteurrenean.
2023/09/01 - 13:07
Guggenheim Bilbao Museoak historiako udarik onena izan du
489.946 pertsonak bisitatu dute Guggenheim Bilbao Museoa ekaina eta abuztua bitartean. Ikusleei dagokienez, inoizko udarik onena izan da. 2022ko udan baino 40.469 bisitari gehiago jaso ditu Museoak.
2023/08/01 - 14:56
Bilboko Guggenheim museoak inoizko uztailik onena izan du aurten, 165.418 bisitarirekin
2018ko uztailean baino % 8 gehiago jaso ditu, 153.129 bisitari izan baitzituen orduan.
2023/07/04 - 15:53
Urdaibaiko Guggenheim proiektura 40 milioi euro bideratzea onartu du Ministroen Kontseiluak
2023ko Aurrekontu Orokorretatik datorren diru kopurua da eta Urdaibai erreserban ingurugiroarekin lotutako ekimenak egiteko soilik erabili ahal izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak beste 40 milioi euro jarriko ditu proiektua egin ahal izateko.
2023/06/26 - 15:18
''Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino'' erakusketa aurkeztu du Guggenheimek
Bilboko museoak japoniar artistaren obraren lagin bat erakutsiko du urrira arte.
2023/06/26 - 13:55
YAYOI KUSAMA: 1945ETIK GAURDAINO
Guggeheim Bilbao Museoak japoniar artistaren, "arte garaikidean eragin handiko figura eta XXI. mendeko ikono kulturalaren", pintura, marrazki, eskultura, instalazio eta happening eta performanceen artxiboko materiala erakutsiko du urriaren 8ra arte.
2023/06/18 - 19:16
Urdaibaiko Guggenheimen kostua ia 130 milioi eurokoa izango dela kalkulatu dute
Proiektua gauzatzeko aurreikusitako kostuak, atalka banakatuta, 80 milioiko inbertsioa aurreikusten du bi egoitzak eraikitzeko, beste 40 milioi ekipamendu, ordainsari eta lizentzietarako, eta beste 7 edo 8 milioi proiektua bera garatzeko.
2023/06/14 - 22:58
Guggenheimek 2024an hartuko ditu Arte Pop, Giovani Anselmo, Yoshitomo Nara edo Steve McQueenen erakusketak
Bilboko pinakotekak 453.487 bisitari izan ditu aurtengo lehen bost hilabeteetan, 2022an baino % 24 gehiago eta historiako hirugarren daturik onena.
2023/05/18 - 12:23
Doako sarrerak, kontzertuak eta tailerrak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako museoek ekitaldiak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren harira.
2023/03/30 - 17:29
Lynette Yiadom-Boakye margolariaren lanak, Guggenheimen
Irailaren 10era arte egongo dira ikusgai Bilboko museoan "zoriona, adiskidetasuna edo bakardadea islatzen duten eguneroko uneetan irudikatutako pertsonaia atenporalen margolanak".
2023/03/16 - 14:49
Kokoschka "errebeldearen" atzera begirako erakusketa, Guggenheim museoan
Martxoaren 17tik irailaren 3ra arte egongo da Bilboko museoan "Oskar Kokoschka: Vienako errebeldea" austriar artistari eskainitako erakusketa.
2023/03/14 - 14:02
Bingen Zupiria, Urdaibaiko Guggenheimi buruz: ''Proiektua aztertzen ari dira erakunde ezberdinak''
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, proiektua zehaztuta dagoenean, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta inguruko udalek zer konpromiso hartuko dituzten erabaki beharko dute.
2023/03/02 - 18:19
Ferrovialek EAEn utzi duen aztarnaren erradiografia, egoitza Herbehereetara eramango duela iragarri ondoren
Multinazionalak Euskadiko ikur ezagunenetako batzuk eraiki ditu, hala nola Guggenheim Museoa edo Arabako Errioxako Marques de Riscal hotel-museoa.
2023/02/09 - 13:53
Joan Miro artistari buruzko erakusketa, Guggenheim museoan
Margolari katalanak 1920 eta 1945 artean egin zituen 80 obra baino gehiago daude ikusgai. Maiatzaren 28a arte egongo da ikusgai Bilboko museoan.
2023/02/09 - 12:58
Miroren errealismo magikotik "Konstelazioetarako" bidaia, Guggenheimen
"Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945" erakusketa aurkeztu du gaur Bilboko museoak, kataluniar margolariaren ibilbidearen 25 urteri buruz.
2023/01/16 - 17:13
Zazpi erakusketa handi hartuko ditu Guggenheimek 2023an
Bilboko museoak aurtengo erakusketa programa aurkeztu du: Joan Miró, Kokoschka, Picassoren eskultura...
2023/01/02 - 14:31
Guggenheim museoak 1.289.147 bisitari jaso ditu 25. urteurreneko urtean
2022. urtea "aparta" izan dela adierazi dute Bilboko museoaren arduradunek, eta Guggenheim "osasun betean" dagoela. 1998an eta 2017an soilik hartu zuen jende gehiago.