MUSEOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Guggenheim museoak inoizko uztailik onena izan du aurten, 165.418 bisitarirekin

2018ko uztailean baino % 8 gehiago jaso ditu, 153.129 bisitari izan baitzituen orduan.
Bilboko Guggenheim Museoa. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Guggenheim Museoa. Artxiboko argazkia: EFE

Duela ia 26 urte ateak zabaldu zituenetik, inoizko uztailik onena izan du aurtengoa Bilboko Guggenheim museoak. Guztira, 165.418 bisitari izan ditu, batez beste 5.336 egunean.

Museoak gaur ohar bidez zabaldutako datuen arabera, % 8 gainditu du orain arte bere historian izandako uztailik onenaren marka, 2018koa, 153.129 bisitari jaso baitzituen orduan.

Egunik jendetsuena uztailaren 25a izan zen, 6.987 lagun hartu baitituzten bertan. 

Bisitarien jatorriari erreparatuta, % 68 atzerritarrak izan dira, eta bisitari frantsesen portzentajea nabarmendu da guztien gainetik, % 16 bertakoak izan baitira. Ondoren ageri dira herbehereetarrak (% 8), britainiarrak (% 6), alemaniarrak (% 6), estatubatuarrak (% 6) eta portugaldarrak, italiarrak eta belgikarrak (% 4).

Bestalde, udako bisitari guztien % 9 Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira. Espainiako Estatutik etorritakoen artean, madrildarrak (% 4) eta kataluniarrak (% 3) daude. 

Urtea hasi denetik uztailaren 31ra arte, 680.426 pertsonak bisitatu dute museoa, iaz epe berean baino % 17 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X