Gure Esku
2016/06/05 - 21:23
Gure Esku Dagok egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
125.333 pertsona zeuden deituta botoa ematera, 36.884k (% 29,36) eman dute botoa, eta horien % 95 agertu dira.
2016/06/05 - 20:42
Gure Esku Dagok 'oso positibotzat' jo du izandako parte-hartzea
Parte-hartzea ia % 30ekoa izan da, ia 37.000 lagun joan baitira botoa ematera.
2016/06/05 - 15:58
Jai-giroan parte hartu dute herritarrek gaurko galdeketetan
Pertsona ezagunak ere ikusi izan ditugu. Araman, Buruz Buruko txapeldun Iker Irribarria pilotariak eguerdian hartu du parte.
2016/06/05 - 15:28
'Erabakitzeko eskubidearen gauzatzea normalena dela erakutsi dugu'
Gure Esku Dago mugimenduaren bozeramaile batek adierazi duenez, gaurko galdeketek agerian utzi dute "elkarrekin aritzea denontzat dela onuragarria".
2016/06/05 - 15:21
2017ko udaberrian 60 bat herritan egingo dituzte galdeketa gehiago
Gure esku dagoren lana ez da gaurko boto zenbaketarekin bukatuko. Izan ere, beste herri eta eskualde batzuetan ere zabalik dago galdeketak egiteko prozesua.
2016/06/05 - 15:17
Era baketsuan eta aparteko arazorik gabe izan dira galdeketak
Herri-galdeketan begirale lanak egin dituen ikuskatzaile batek dioenez, lan gutxi izan dute egunean zehar, ez baita jazoerarik izan.
2016/06/05 - 14:55
Herri-galdeketaren aldeko ekitaldiak izan dira Donostian
Gainera, erabakitzeko eskubidearen gaineko galdeketan parte hartu nahi izango luketen galdetu diete hiriburuko herritarrei.
2016/06/05 - 14:32
Mugimendu handia sumatu da Arrasateko hauteslekuan
19.119 herritar daude deituta Gure Esku Dagok sustatutako herri-galdeketan parte hartzera.
2016/06/05 - 14:24
Aramako udalerrian 164 herritarren parte-hartzea espero da
Erabakitzeko eskubidearen gaineko galdeketan parte hartzera animatu du Gure Esku Dago mugimenduak.
2016/06/05 - 13:34
12.142 herritar daude deituta Azpeitian galdeketan parte hartzera
Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Euskal Herriko 34 udalerritan guztira egingo dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketak.
2016/06/05 - 13:12
Gure Esku Dago
Erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketak egingo dituzte gaur Euskal Herriko 34 herritan. Guztira, 16 urtetik gorako 125.332 herritar daude deituta herri galdeketetan parte hartzera.
2016/06/05 - 13:10
Debagoienako zortzi udalerrietako herritarrak hasi dira bozkatzen
Hauteslekuak zabalik egongo dira 09:00etatik 20:00etara.
2016/06/05 - 10:22
125.000 euskal herritar, erabakitzera deituta
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu Gure Esku Dagok Euskal Herriko 34 herritan. 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta 22:00ak baino lehen jakingo dira emaitzak.
2016/06/05 - 10:15
Ia % 30koa izan da behin betiko parte-hartzea herri-galdeketetan
125.332 herritar egon dira parte-hartzera deituta Gure Esku Dago dinamikak antolatutako erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketatan.
2016/06/04 - 18:06
Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira
2017an egingo dira galdeketak herri horietan. Tolosaldean eguna ere jarri dute: martxoaren 19an egingo da erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta 28 herritan.
2016/06/04 - 14:18
'Herri galdeketa ariketa demokratikoa izatea nahi dugu'
125.000 lagun daude parte hartzera deituta: euren esku izan nahi dute independentziari bai ala ez esatea.
2016/06/04 - 14:11
Ekainaren 5eko galdeketetan parte hartuko duten herriak
Gipuzkoako 32 herritan, Ispasterren (Bizkaia) eta Aramaion (Araban) egingo dituzte galderak, 09:00etatik hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera.
2016/06/04 - 09:00
125.000 lagun, herri galdeketetan parte hartzera deituta
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak egingo ditu Gure Esku Dagok Euskal Herriko 34 herritan. 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak eta 22:00ak baino lehen jakingo dira emaitzak.
2016/06/03 - 13:19
2017an 60 herritan baino gehiagotan egingo dituzte galdeketak
'Igandekoa egun historikoa izango da, zalantzarik gabe. Baina olatuaren hasiera da eta atzetik datorrena askoz ere indartsuago dator', esan du Gure Esku Dago herri mugimenduak.
2016/06/02 - 15:51
Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eman diete igandeko galdeketei
Bere aldetik, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak 'esku ez hartzeko' deia egin die galdeketak egin behar dituzten udalerrietako alkateei.