Hamas
2024/02/26 - 09:53
Gazan su-eten bat ezartzeko negoziazioak berrabiarazi dituzte Israelek eta Hamasek, Qatarren
Negoziazioaren gertuko iturriek aurreratu dutenez, Israelek mahai gainean jarriko duen zirriborroak sei asteko su-etena proposatzen du, 40 bahitu israeldar eta 200-300 preso palestinar askatzearen truke.
2024/02/26 - 09:17
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Legebiltzarraren desegitea eta su-eten negoziazioak Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/12 - 12:01
Israelek bi bahitu erreskatatu ditu Rafahen, eta sarraskia eragin du, 100 hildakorekin, Hamasen arabera
Hamas taldeak Israelgo armadari "zibilen aurkako sarraskia" egin izana leporatu dio gaur, goizaldean bi bahitu erreskatatzeko operazioan, Rafahen,
2024/02/12 - 11:42
Israelek ''sarraskia'' eragin du Rafahn, zibilak askatzeko operazio batean
Hamas talde islamistak "armarik gabeko zibilen aurkako sarraskia" egin izana leporatu dio Israeli, Rafahn milioi bat gazatar baino gehiago baitaude desplazatuta.
2024/02/11 - 22:07
Netanyahu: "Egiten ari garen ekintza mota justifikatzeko nahikoa bahitu daude bizirik"
Nazioarteko presioak gero eta garbiakoak diren arren, Israelgo lehen ministroak Rafah-n sartuko direla baieztatu du, Gazako Zerrendan indarrez desplazatutako ehunka mila palestinarren azken babeslekuan.
2024/02/09 - 20:08
Netanyahuk Rafahren "ebakuazioa" agindu du, eta Abbasek palestinarrak Gazatik "kanporatzea" dela salatu du
Israelgo lehen ministroak bateraezina deritzo Hamas garaitzeari hiri hartan eta inguruetan dituen indarrekin amaitu gabe. Gutxienez 1,3 milioi pertsona daude inguru hartan errefuxiatuta.
2024/02/09 - 09:13
Albiste izango dira: Lehen sektorearen protestak Bizkaian, haizearen ondorioak eta Castro Urdialeseko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/08 - 09:16
Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/07 - 20:52
Hamasek su-etena proposatu du, baina Netanyahuk bere baldintzak errefusatu ditu
"Erabateko garaipen batek soilik emango dio segurtasuna Israeli", berretsi du Netanyahuk, eta Israelgo indarrek bahituak askatzeko lanean jarraitzen dutela ziurtatu du.
2024/02/07 - 12:28
Gabriella, Hamasek aske utzitako emakumea: ''Talde terrorista baten aurrean gaude, denbora irabazi nahi dute''
Hamasek aske utzi zuen egunean, berriro jaio zela kontatu digu Gabriela Leimberg-ek. Talde islamistak eta Israelek azaroan adostutako su-etenari esker Zerrendatik atera ziren 100 pertsonetako bat da.
2024/01/30 - 13:00
Guterres UNRWAko emaile nagusiekin bilduko da gaur finantziazioa eteteko erabakiak direla eta
20 bat herrialdek bertan behera utzi dute funtsen laguntza, Israelek egindako salaketen ondorioz, nahiz eta ez duen frogarik aurkeztu. Hamasek salatu du herrialde horiek palestinarren aurkako "gerra genozida batean murgilduta" daudela. Polemik horrek "arreta galtzeko" balio duela uste du MOEk.
2024/01/26 - 14:56
Nazioarteko Justizia Auzitegiak Gazan genozidioa "saihesteko" neurriak hartzeko agindu dio Israeli
Hala ere, ez du su-etenik eskatu. Auzitegia "oso kezkatuta" agertu da Gazan izaten ari den "etengabeko bizien galera" tarteko, eta uste du palestinarrak badutela eskubidea genozidio ekintzez "babestuak izateko".
2024/01/26 - 06:00
Nazioarteko Justizia Auzitegiak gaur iragarriko du Israelen aurkako kautelazko neurririk hartzen duen
Erakundearen erabakiak lotesleak dira, baina baliabide gutxi ditu horiek inposatzeko, eta estatuen esku geratzen da horiek betetzea. "Inork ez gaitu geldiaraziko", ohartarazi zuen Netanyahuk. Hamasek, ostera, ziurtatu du su-etena beteko duela Hagak hala erabaki eta Israelek gauza bera egiten badu.
2024/01/22 - 22:21
Israelek bi hilabeteko su-etena proposatu dio Hamasi Gazako bahituak askatzeko
Bi hilabeteko etenaldi hori "Gazan dauden bahitu guztiak askatzearen truke izango litzateke", berri agentziek zabaldu duetenez. Igandean bertan Hamasen su-eten proposamenari ezezkoa eman zion Netanyahuk.
2024/01/19 - 19:30
Hamas sortu eta finantzatzea egotzi dio Borrellek Israeli, Estatu palestinarraren sorrera saihesteko saiakeran
Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariaren arabera, eskualdean bakea lortuko da soilik nazioarteak Estatu palestinarraren sorrera inposatzen baldin badu. Horren esanetan, 30 urte daramatza bi estatuen arteko konponbideari boikot egiten.
2024/01/17 - 13:52
24.400 hildako Gazako Zerrendan, Isralego armadaren erasoen ondorioz
Urriaren 7tik hona 24.448 palestinar hil dira Israelgo armadaren erasoen ondorioz Gazako Zerrendan. Izan ere, azken orduotan 163 pertsona hil dituztela jakinarazi du gaur Gazako Osasun Ministerioak.
2024/01/12 - 21:01
Nortzuk dira huthiak eta zergatik borrokatzen dute Yemenen?
Huthiek Yemengo hiriburua kontrolatzen dute, Sana, eta Hamasen eta Iranen aliatuak dira. Itsaso Gorrian nabigazioa asaldatzea lortu dute, Gazako gerragatik Israeli presioa egiteko.
2024/01/11 - 21:15
Zatiketa nazioartean, Hegoafrikak Israeli Gazan "jokabide genozida" izatea leporatu ondoren
Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean egindako akusazioak mundua zatitu du salaketaren aldekoen artean, Arabiar Liga, Iran, Brasil eta Kolonbia kasu, eta kontrakoen artean, AEB eta Erresuma Batua, besteak beste.
2024/01/07 - 10:52
Milaka israeldar Netanyahuren aurka manifestatu dira Tel Aviven, eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dute
Israelgo lehen ministroak esan du ez duela gerra etengo "Hamas ezabatu, bahituak askatu eta Gazak mehatxu izateari utzi arte".
2024/01/06 - 17:48
Borrellek Israeli gogorarazi dio gerrak ere "arauak" dituela
AEBko eta Europar Batasuneko diplomaziak Ekialde Hurbilean dira berriro. Borrell Libanon dago, eta Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Istanbulen (Turkia) nabarmendu du, "gatazka zabaltzea saihestu behar" dela, Israelen segurtasunerako bermeak eskatzearekin batera.