Harrapatzeak
Zikloturista bat harrapatu eta ihes egin zuen gidari bat atxilotu dute Erandion
Istripua eragin ondoren, ihes egin zuen eta ibilgailuari su ematen saiatu zen, atxiloketa oztopatzeko.
Jende multzo baten kontra egin du auto batek Los Angelesen eta 30 zauritu utzi ditu, zazpi egoera kritikoan
Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horien artean zazpi egoera kritikoan eta sei larri, gaur goizaldean Los Angelesen (AEB), auto batek harrapatuta. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, ibilgailu bat 02:00ak aldera (11:00ak Euskal Herrian) The Vermont Hollywood kontzertu-aretora sartzeko zain zegoen jendearen kontra joan da. Ustezko erasotzaileak, jatorri hispaniarreko gizon batek, hainbat pertsonarekin eztabaidatu zuen Vermont Hollywood barruan, eta, ondoren, lokaletik atera zen eta "arrazoiren batengatik, espaloian jendea harrapatzea erabaki zuen", esan du Horacio Aguirre Los Angeleseko Polizia Departamentuko sarjentuak The Washington Post egunkarian.
Bederatzi pertsona zauritu dira Galdakaon, auto batek harrapatuta
Auto erakusketa bateko hainbat ikusle zauritu dira Galdakaon (Bizkaia), parte hartzen ari zen autoetako batek harrapatuta. Zaurituak ospitalera eraman dituzte. Motor Show ikuskizunean gertatu da ezbeharra, Urreta auzoko San Joan jaietan. Dirudienez, ibilgailua kontrola galdu du, biribilgune batean irrist egin duelako, eta hesiaren atzean zeuden ikusleak aurretik eraman ditu.