Iurgi Berazaren heriotza argitzeko epaiketa azaroaren 27ra atzeratu dute
10:30ean zen hastekoa bista, baina lekuko gisa deklaratu behar zuen ertzain batek uko egin dio hitz egiteari, bideo-deia egiteko estaldurarik ez zuela argudiatuta. Hala eta guztiz ere, Iurgi Beraza Uriarteren familiak onartu egin du epaiketarekin jarraitzea; ez, ordea, haurra harrapatu zuen gidariak. Hori horrela, epaiketa bertan behera utzi behar izan dute.
Gaur zen hastekoa, Gernika-Lumoko Epaitegian, 2020an Aulestin, autoarekin harrapatuta, Iurgi Beraza Uriarte hil zuen gidariaren aurkako epaiketa.
10:30ean hasi behar zen bista, baina lekuko gisa deklaratzekoa zen ertzain batek uko egin dio hitz egiteari, bideo-deia egiteko estaldurarik ez zuela argudiatuta. Hala eta guztiz ere, Iurgi Beraza Uriarteren familiak onartu egin du epaiketarekin jarraitzea; ez, ordea, haurra harrapatu zuen gidariak. Hori horrela, epaiketa bertan behera utzi behar izan dute.
Iosu Berazak, Iurgiren aitak, ETB2ko "En Jaque" saioan aurreratu duenez, epaiketa azaroaren 27ra atzeratu dute.
"Ez dago eskubiderik. Ez dute kontuan hartzen nola gauden", adierazi du mikrofonoen aurrean.
Azaroaren 27an, lau ertzainek deklaratuko dute, atestatua egiteaz arduratu ziren bi agenteak tartean, eta bi perituk hartuko dute hitza epaiketan: biktimaren aldeko bat eta aseguru-etxearen aldeko beste bat. Aurreikusitakoaren arabera, 2020an haurraren heriotza eragin zuen harrapaketan inplikatutako gidariari ere hartuko diote deklarazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".