Harrapatzeak
2021/12/20 - 10:29
12 eta 14 urteko bi haur harrapatu ditu auto batek Gasteizen
Lekukoen arabera, haurrak behar bezala gurutzatzen ari ziren oinezkoen pasabidetik. Bi anbulantzia bertaratu dira. Autoak ez zeraman abiadura handia, baina ez dakite zauriak zenbaterainokoak diren. Ospitalera eraman dituzte bi haurrak.
2021/11/30 - 10:21
20 urteko emakume bat zauritu da Oiartzunen, auto batek harrapatuta
08:00etan gertatu da harrapaketa, GI-3631 errepidean, Altzibar auzoan. Autoak harrapatu duen emakumea ospitalera eraman dute.
2021/11/22 - 21:50
Bost pertsona hil eta 40tik gora zauritu dituzte Wisconsinen, ibilgailu batekin harrapatuta
Ibilgailu batek Gabonetako desfile batean parte hartzen ari ziren hainbat lagunen aurka egin du. Gidaria atxilotuta dago eta Poliziak eraso terrorista izan dela baztertu du.
2021/11/17 - 13:07
Bost urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko harrapaketaren egileari
Iruñeko Zigor arloko 2. epaitegiak zuhurtziagabekeria larriagatik giza hilketa eragitea, ausarkeriaz gidatzea eta istripuaren lekutik alde egitea egotzi dizkio. Harrapaketa maiatzean gertatu zen Baiona etorbidean, eta 32 urteko gizon bat hil zen.
2021/10/26 - 11:46
San Adriango 19 urteko txirrindulari bat hil da, Calahorran auto batek harrapatu ostean
22:40an gertatu da ezbeharra, LR-134 errepidean, Calahorra parean. Auto batek gaztea harrapatu du, eta larri zauritu da. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera bidean hil da.
2021/10/14 - 16:46
Ziburun trenak harrapatutako migratzaileek poliziaren kontrolak saihestu nahi zituzten
Ikusiak ez izateko joan ziren trenbidera, eta nekatuta zeudenez, atseden hartzea erabaki zuten. Bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak azaldu duenez, tren bat hartzeko asmotan zeuden.
2021/07/22 - 19:19
Neskato bat zauritu da Donostian auto batek harrapatuta
Gertakaria 16:00ak aldera izan da, neskatoa aitarekin batera Añorga Txiki auzorako sarreran bizikletan zihoazela.
2021/03/23 - 00:45
Ertzaintzak Aia parean gertatutako istripu larri baten lekukoak eskatu ditu
Ezbeharra igandean gertatu zen, 12:20 aldera. Ford Fiesta auto bat errepidetik atera zen eta kontrako noranzkoan zihoan txirrindulari bat harrapatu zuen.
2021/02/27 - 14:33
Txirrindulari bat zauritu da Deustun, Bilbobus batek harrapatuta
Ezbeharraren ostean, emakume zauritua Barakaldoko Gurutzetako ospitalera eraman dute. Buruan kolpe bat zuen.
2020/12/01 - 16:44
Bost pertsona hil dira oinezkoentzako kale batean auto batek harrapatuta, Treverisen
Poliziak ibilgailuaren gidaria atxilotu egin du. Gizona abiadura bizian sartu da oinezkoen kalean eta hainbat pertsona aurretik eraman ditu. Hildakoetako bat bederatzi hilabeteko umea da.
2020/11/29 - 12:28
Bilbon bi pertsona harrapatu eta ihes egin zuen gidaria inputatu dute
Istripua izan zen lekutik ihes egiteagatik eta lesioak eragiteagatik inputatu dute. Biktimek zauri larriak izan zituzten eta ospitalera eraman behar izan zituzten.
2020/11/28 - 21:38
Bilboko Bolueta auzoan bi gazte harrapatu zituen gidaria entregatu da
Antza denez, gidariak entregatzea erabaki du, senide baten bidez Udatzaingoarekin akordio batera heldu ondoren. Miribillako polizia-etxera eraman dute "inputatu gisa" deklaratzeko.
2020/11/28 - 10:44
Bi gazte oso larri zauritu dituzte Bilbon, autoarekin harrapatuta
Atzo 20:45 aldera gertatu zen harrapaketa Boluetan, eta auto-gidariak ihes egin zuen. Autoa topatu du jada Bilboko Udaltzaingoak, baina ez dago oraingoz atxiloturik.
2020/11/11 - 21:03
Emakume bat hil da motor batek harrapatuta, Elorrion
Argiñeta etorbidean izan da ezbeharra, 79 urteko emakumea oinez zihoanean. Motorzaleak ihes egin du, baina ordu batzuk geroago bera kabuz joan da komisaldegira eta atxilotu egin dute.
2020/10/08 - 23:55
84 urteko txirrindulari bat hil da furgoneta batek harrapatuta, Gatikan
Kontrako noranzkoan zihoan furgoneta batek aurrean eraman du gizona.
2020/09/27 - 00:58
74 urteko emakume bat hil da Iurretan, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 20:40 aldera gertatu da Durango eta Orozketa auzoa lotzen dituen errepidean. Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.
2020/09/22 - 13:23
Alfonso Gil: "Bilbo emisio gutxiko gunea izango da"
Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak azaldu duenez, bere helburua ez da dirua biltzea, zarata, harrapaketak eta emisio kutsagarriak murriztea baino.
2020/07/08 - 12:24
Gizon bat zauritu da Muruetan, trenbide-pasagunean tren batek harrapatuta
Harrapaketa 06:50 aldera jazo da. Ordu horretan, Bermeo eta Gernika lotzen dituen konboi batek oinezkoa harrapatu du, Euskotrenek Muruetako Larrabe auzoaren parean duen geltokiaren ondoan.
2020/07/07 - 11:16
Bi pertsona larri zauritu dira Iruñean, auto batek harrapatuta
Istripua atzo arratsaldean jazo zen, 20:00ak aldera, eta oinezkoak harrapatu zituen autoaren gidariak negatibo eman zuen alkohol eta drogetan. Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.
2020/06/22 - 15:08
Gidari batek bi oinezko harrapatu ditu Bilbon, konortea galdu ostean
Mazarredo zumarkaletik zihoan furgoneta bateko gidariak kontrola galdu eta espaloira igo da, zebrabide baten ondoan zeuden bi oinezko harrapatuz.