Bilboko Bolueta auzoan bi gazte harrapatu zituen gidaria entregatu da
Bilboko Bolueta auzoan 17 eta 21 urteko bi gazte autoarekin harrapatu zituen gidaria atxilotu dute arratsaldean, Otxarkoagan. Antza denez, gidariak entregatzea erabaki du, senide (koinatua) baten bidez Udatzaingoarekin akordio batera heldu ondoren, ETBk aurreratu duenez.
Miribillako polizia-etxera eraman dute "inputatu gisa" deklaratzeko, Udaleko iturriek zehaztu dutenez.
Bi gazteak larri zauritu zituen ostiral iluntzean Bilbon, Bolueta auzoko zebra-pasabide batean harrapatuta. Istripuaren ostean, ihes egin zuen autoak.
Bilboko Udalak jakitera eman zuenez, 20:45 aldera, Renault markako auto gris batek bi gazte harrapatu zituen Bilbo-Galdakao bideko 8. zenbakian, Mercadona supermerkatuaren parean, eta ihes egin zuen.
Kolpearen ondorioz, hainbat metro aurrerago artatu behar izan zituzten bi gazteak eta larri eraman zituzten ospitalera.
Larunbat goizean aurkitu dute autoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak