Bi gazte oso larri zauritu dituzte Bilbon, autoarekin harrapatuta
17 eta 21 urteko bi gazte larri zauritu zituzten atzo iluntzean Bilbon, Bolueta auzoko zebra-pasabide batean harrapatuta. Istripuaren ostean, ihes egin zuen autoak eta Udaltzaingoa gidariaren bila ari da.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, 20:45 aldera, Renault markako auto gris batek bi gazte harrapatu zituten Bilbao-Galdakao bideko 8. zenbakian, Mercadona supermerkatuaren parean, eta ihes egin zuen.
Kolpearen ondorioz, hainbat metro aurrerago artatu behar izan zituzten bi gazteak eta larri eraman zituzten ospitalera.
Bilboko Udaltzaingoa lekuko bila dabil eta bi bide jarri ditu harremanetan jartzeko: 94 420 50 40 telefonoa eta atestados-trafico.ssc@bilbao.eus emaila.
Gaur goizean ezagutzera eman denez, aukitu dute jada autoa, eta gidariaren bila ari dira orain. Ez dago atxiloturik oraingoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko