Emakume bat hil da motor batek harrapatuta, Elorrion
79 urteko emakume bat hil da Elorrion (Bizkaia) motor batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, ezbeharra Argiñeta kalean gertatu da gaur arratsaldean, 17:00ak aldera. Biktima auzobide batetik zihoan oinez, Lekeriketa eta Zenita artean, motorrak aurrean eraman duenean.
Motor-gidariak ihes egin du, ibilgailua bertan utzita, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du motor-gidaria identifikatzeko eta aurkitzeko.
Radio Euskadik jakinarazi duenez, ordu batzuk geroago gidaria bere kabuz joan da Ertzaintzak Galdakaon duen komisaldegira eta atxilotu egin dute. 21 urte ditu.
Ostegun honetan, atxilotua Poliziaren aurrera eraman dute, eta bi delitu egotzi dizkiote hari: zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak