Bilbon bi pertsona harrapatu eta ihes egin zuen gidaria inputatu dute
Ostiralean Bilbon bi pertsona harrapatu eta ihes egin zuen gidaria Udaltzaingoaren esku geratu da, eta istripua izan zen lekutik ihes egiteagatik, lesioak eraginez, inputatu dute.
Gertakaria ostiralean izan zen, 20:45 aldera, Bilbo-Galdakao errepidean, Bilboko Bolueta auzoan. Renault ibilgailu bateko gidariak bi pertsona harrapatu eta alde egin zuen. Biktimek zauri larriak izan zituzten eta ospitalera eraman behar izan zituzten.
Ordu batzuk geroago, Udaltzaingoak autoa aparkatuta aurkitu zuen, eta atzo lekukoak eskatu zituen gidaria aurkitzeko. Larunbatean bertan aurkeztu zion bere burua Udaltzaingoari.
Miribillako polizia-etxean deklaratu ostean, gidaria inputatu egin dute, istripua izan den lekutik alde egitea eta lesioak eragitea egotzita, Udaleko iturriek igande honetan jakitera eman dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak