Hautagaiak
2024/01/13 - 14:24
Otxandiano ofizialki da EH Bilduren lehendakarigai, % 94ko babesarekin
Koalizioaren hautagaiak esan du hurrengo hauteskundeetan "dekadentzia ala anbizioa" hautatu beharko dela.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.
2024/01/10 - 13:59
Larrea (Sumar): "Esfortzua egin dugu hautagai egokiena izateko, Alba Garcia espazio politikoko pertsona da"
Sumarrek Euskadin duen bozeramailearentzat "ulergarria" da Podemosen harridura, baina hortik aurrera, defendatu du ez dela koalizio morearen kontrako erabakia, espazio politikoari eutsi diotelako. Akordioa lortzeko aukerak badaudela azpimarratuta, erabakia "azkar" hartuko dutelakoan dago.
2024/01/09 - 19:56
Sumarrek Alba Garcia Martin proposatu du lehendakarigai izateko
Sumar Mugimendua koalizioan aurkeztea negoziatzen ari da oraindik Elkarrekin Podemosekin, baina alderdi horrek Miren Gorrotxategi nahi du lehendakarigairako.
2024/01/09 - 17:57
Pello Otxandiano da EH Bilduren lehendakarigai bakarra koalizioaren barne-hauteskundeetan
Amaitu da barne-hauteskunde prozesuaren barruan hautagaiak aurkezteko epea. Koalizioak larunbatean batzarra egingo du Bilbon, eta Otxandianok lehen aldiz hartuko du parte lehendakarigai gisa.
2024/01/09 - 16:51
Euskadik nazio gisa Europan izan behar duen tokia aldarrikatu du Pradalesek
Imanol Pradales Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren lehendakarigaia izango denak EBko Renew Europe talde parlamentarioak antolatutako foro batean parte hartu du Bruselan.
2024/01/08 - 14:31
Podemos Euskadik hauteskunde primarioak abiatu ditu Legebiltzarreko hauteskundeetarako zerrendak osatzeko
Gaurtik eta otsailaren 2ra arte, egingo dituzte hauteskunde primarioak Podemos Euskadin. Miren Gorrotxategi berriro lehendakarigai izateko aurkeztu da.
2023/12/17 - 18:18
Anduezak esan du prest daudela Euskadiren norabidea aldatzeko
Ramon Rubial sariak banatzeko ekitaldian, PSE-EEren lehendakarigaiak esan du sozialistek badakitela gobernatzen eta prest daudela Euskal Autonomia Erkidegoaren norabidea aldatzeko. (Jatorrizkoa gaztelaniaz)
2023/12/16 - 13:45
Irene Montero izango da Podemosen zerrendaburua Europako hauteskundeetan, eta ez du Sumarrekin bat egingo
Espainiako Berdintasun ministro ohiak onartu egin du Ione Belarra alderdiko idazkari nagusiaren eskaintza 2024ko ekainean egingo diren hauteskundeetako zerrendan lehenengo postuan joan dadin.
2023/12/11 - 21:07
Eusko Legebiltzarrerako zerrenden proposamena jakinarazi du EBBk, berrikuntza eta aldaketa nabarmenekin
Imanol Pradales eta Bakartxo Tejeria lehendakari eta Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai dira, hurrenez hurren. Arantza Tapia, Josu Erkoreka, Joseba Egibar, Jose Antonio Suso edo Iñigo Iturrate zerrendetatik kanpo geratu dira, eta Markel Olano edo Nerea Melgosa, berriz, sartu.
2023/12/11 - 15:42
Joseba Egibar ez da EAJren Gipuzkoako zerrendan aurkeztuko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara
EITBk jakin ahal izan duenez, halaber, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, 2024ko hauteskunde autonomikoetan EAJren zerrendetan izango da. Bakartxo Tejeriak, bere aldetik, Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai izaten jarraituko du.
2023/12/11 - 15:15
Bakartxo Tejeria izango da jeltzaleen hautagaia Eusko Legebiltzarreko presidente izaten jarraitzeko
Joseba Egibar, berriz, ez da Gipuzkoako zerrendan izango, berak hala erabakita. Egibarrek amaitutzat eman dio, hala, Eusko Legebiltzarreko bere ibilbidea. Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohia Gipuzkoako zerrendan izango dela ere jakin du EITBk.
2023/12/11 - 14:20
EH Bilduk Pello Otxandiano proposatu du lehendakarigai
Mahai Politikoak adostu du Otxandiano izatea hautagaia, baina oinarriek berretsi beharko dute hautagaitza. Otegiren hitzetan, "belaunaldi berri bat" ordezkatzen du, eta "sinesgarritasuna" eta "zorroztasuna" bermatzen ditu. Otxandianok "arduraz, umiltasunez eta ilusioz" hartu du albistea.
2023/12/11 - 14:13
Pello Otxandiano, EH Bilduren ideologo gaztea
Orain arte koalizioko Programa zuzendaria izan dena doktorea da Telekomunikazio ingeniaritzan. EH Bilduren sorreratik bertatik dago koalizioan, hasiera batean zinegotzi gisa, eta ondoren, zuzendari estrategiko bezala.
2023/12/11 - 13:14
EH Bilduk iragarri du Pello Otxandiano proposatuko duela lehendakarigai izateko
EH Bilduk Pello Otxandiano EH Bilduren Programa zuzendaria proposatu du datorren urteko hauteskundeetarako lehendakarigai izateko, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak iragarri duenez.
2023/12/09 - 13:14
Izaskun Bilbao ez da berriro EAJren hautagaia izango Europako hauteskundeetan
Hiru legegintzaldiren ostean, ez aurkeztea erabaki du, eta jeltzaleek hautagaia aukeratzeko prozesua abiatuko dute.
2023/12/07 - 11:56
Sumarrek ez ditu Podemos eta Aliantza Berdea "errespetuarekin tratatu", Lopez de Uralderen ustez
Koalizio moreko diputatu izandakoak azpimarratu du bere alderdia EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dela, eta horretarako "aliatuak" bilatuko dituela.
2023/12/04 - 13:34
Iñigo Urkullu: ''Ez dut EAJreki gaizki amaituko''
Lehendakarigai izan nahi ote zuen galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "alderdiko gizona" dela eta "bere erabakiak errespetatu eta betetzen" dituela.
2023/12/03 - 15:31
Eneko Andueza: "Sozialistok bakarrik gaude prest herrialde hau zuzentzeko"
Bilbon izandako ekitaldi batean PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Hezkuntzan, Osakidetzan eta Ertzaintzan izandako gatazkek EAJren kudeaketa onaren mitoa zapuztu dute". "Sozialistok, ordea, inork baino hobeto gobernatzen dugu", gaineratu du Anduezak.