Hautagaiak
2024/01/27 - 14:53
Imanol Pradales: "Ongizatearen Euskadi berria gidatuko dugu, arima eta ahots propioa izango dituena"
Imanol Pradales aldarrikatu dute, aho batez, hauteskunde autonomikoetarako lehendakarigai. EAJ-PNVren Aberri Batzarrak EAJk hauteskunde autonomikoetarako aurkeztuko dituen zerrendak onartu ditu Landako Gunean (Durango).
2024/01/27 - 14:02
Txalo zaparrada jaso du Urkulluk EAJk larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean
Urte hauetan egindako lana eskertu dio Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak, "alderdi osoaren izenean", larunbat honetan Durangon egindako Aberri Batzarrean, eta Imanol Pradales lehendakarigai izateko izendapena berretsi dute.
2024/01/27 - 13:52
Ezker Anitza-IU EAJren ereduaren ''alternatiba'' osatzeko aurkeztuko da hauteskundeetan
Jon Hernandez Hidalgok esan duenez, justizia sozialeko politikak babestuko dituzte, eta zerbitzu publikoen pribatizazioari aurre egingo diete.
2024/01/27 - 13:39
Imanol Pradales EAJren lehendakarigai aldarrikatu dute
Alderdiaren Batzar Nazionalak aho batez berretsi du gaur Pradalesen hautagaitza, Durangon. Gainera, datozen hauteskunde autonomikoetarako aurkeztuko dituen zerrendak onartu ditu.
2024/01/25 - 16:04
Gorrotxategik Sumarri esan dio ''Euskadin ezkerra zatitu nahi duenarekin ez dela ezer posible izango''
Miren Gorrotxategi Podemoseko lehendakarigai eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak "ardura" eskatu du "hautagaitza erabilgarria" eraikitzeko.
2024/01/25 - 10:22
Miren Gorrotxategi "ez litzateke adostasunezko hautagaia izango", Andeka Larrearen arabera
Sumar Mugimenduak Euskadin duen bozeramailea harrituta mintzatu da Otxandianok EAJri proposatuko diolako Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko formula Eusko Jaurlaritzan aplikatzea.
2024/01/24 - 10:35
Zerrenda bozkatuenak gidatu beharko luke Eusko Jaurlaritza, Otxandianoren arabera
EH Bilduko lehendakarigaiak atea ireki dio EAJrekin gobernatzeko aukerari, Iruñeko Udalean edo Nafarroako Gobernuan gertatzen den bezala. Halaber, uste du PSE-EEk zailtasunak dituela "garai berrietara egokitzeko".
2024/01/24 - 09:53
Donald Trumpek New Hampshiren irabazi du eta Alderdi Errepublikanoaren gaineko kontrola sendotu du
AEBko presidente ohiak 10 puntu baino gehiagoko aldea atera dio NBEren enbaxadore izandakoari. Haleyk, baina, ez du amore emango. Dena dela, aldapa gora jarri zaio lasterketa, inkestek Trump jotzen baitute irabazle hurrengo hauteskundeetan, Nevadan eta Hego Carolinan.
2024/01/24 - 08:29
Trump Haleyri gailendu zaio New Hampshiren, eta ia ziurtatuta du bere hautagaitza Alderdi Errepublikanoan
AEBko presidente ohiak 10 puntu baino gehiagoko aldea atera dio NBEren enbaxadore izandakoari. Haleyk, baina, ez du amore emango. Dena dela, aldapa gora jarri zaio lasterketa, inkestek Trump jotzen baitute irabazle hurrengo hauteskundeetan, Nevadan eta Hego Karolinan.
2024/01/23 - 11:16
Trump da faborito New Hampshireko barne hauteskundeetan, Haley ezustea emango duelakoan dagoen arren
AEBko presidente ohia harrokeriaz mintzatu da, eta egintzat jo du garaipena. Hala, azaroko bozetan jarri du arreta. Nikki Haley NBEren enbaxadore izandakoak aldeko boto-emaile asko omen ditu ipar-ekialdeko estatuan, eta inkestek aurreikusten dioten % 40a gainditzea espero du.
2024/01/22 - 11:18
Ron DeSantisek Etxe Zurirako lehia utzi eta Donald Trumpi babesa eman dio
Floridako gobernadoreak "garaipenerako bide argirik ez" dagoela dioen bideo bat argitaratu du sare sozialetan, eta Donald Trumpi babesa adierazi dio.
2024/01/22 - 08:50
Ron DeSantis gobernadoreak errepublikanoen lehia utzi eta Trump babestu du
Sare sozialetan eskegitako bideo batean azaldu duenez, ezin du dirua eskatzen jarraitu "argi dagoenean boto-emaile gehienek Donald Trumpi beste aukera bat eman nahi diotela". Orain presidente ohiaren eta Nikki Haley NBEn enbaxadore izandakoaren artean dago norgehiagoka.
2024/01/21 - 13:36
Anduezak hauteskunde orokorretako emaitzak errepikatu nahiko lituzke EAEkoetan
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du alderdia "indartuta" dagoela, proiektu "berrituarekin", baina "arazoei konponbidea emateko" helburuarekin.
2024/01/17 - 14:55
Andueza: ''Bi Gobernu eredu besterik ez dago, eta Otxandianok zein nahiago duen erantzun beharko du''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduren hautagaiari erantzun dio, esanez, hauteskundeen ondoren "bi Gobernu eredu" besterik ez dagoela. "PSE-EAJ koalizioa, sozialisten lidergoarekin, ala EH Bildu-EAJ koalizioa Otxandianoren lidergoarekin. Horiek dira aukera bakarrak", esan du.
2024/01/13 - 18:03
PP ez dela Euskadiren eta Espainiaren alde ''ezer onik'' egiteko gai esan du Anduezak
Eneko Anduezak goraipatu egin du Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko emandako babes soziala, eta gaineratu du eskuinaren aldetik ez dagoela ezer itxaroterik. Gaineratu du batzuek politika sokatira lehia bezala planteatzen dutela, eta sozialisten kudeaketa defendatu du.
2024/01/13 - 14:24
Otxandiano ofizialki da EH Bilduren lehendakarigai, % 94ko babesarekin
Koalizioaren hautagaiak esan du hurrengo hauteskundeetan "dekadentzia ala anbizioa" hautatu beharko dela.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.
2024/01/10 - 13:59
Larrea (Sumar): "Esfortzua egin dugu hautagai egokiena izateko, Alba Garcia espazio politikoko pertsona da"
Sumarrek Euskadin duen bozeramailearentzat "ulergarria" da Podemosen harridura, baina hortik aurrera, defendatu du ez dela koalizio morearen kontrako erabakia, espazio politikoari eutsi diotelako. Akordioa lortzeko aukerak badaudela azpimarratuta, erabakia "azkar" hartuko dutelakoan dago.
2024/01/09 - 19:56
Sumarrek Alba Garcia Martin proposatu du lehendakarigai izateko
Sumar Mugimendua koalizioan aurkeztea negoziatzen ari da oraindik Elkarrekin Podemosekin, baina alderdi horrek Miren Gorrotxategi nahi du lehendakarigairako.