Hautagaiak
2024/02/03 - 14:17
Anduezak Gizakidetza proiektua aurkeztu du, zaintza zerbitzu ''unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa''
PSE-EEren lehendakarigaiak azaldu duenez, "gure eskuetan egon behar du gai honek, beste une historiko batzuetan hezkuntza, osasuna eta enplegua egon ziren bezala".
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/02 - 22:40
Gorrotxategik hautagaitza aurrerakoiaren "aukerak ahalik eta gehien probestea" eskatu du, "betorik gabe"
Ezker konfederaleko gainerako indarrak aipatu gabe, ekitaldi politikoa egin du Euskadiko Podemosen buruzagiak, oinarriek lehendakarigai aukeratu berritan.
2024/02/02 - 21:28
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
2024/02/02 - 20:01
Gorrotxategi: ''Guk aldaketa nahi dugu, eta horregatik Podemos Euskadi inoiz baino garrantzitsuagoa da''
Gorrotxategik ekitaldi politikoa egin du Gasteizen, EAEko hauteskundeetarako Podemos Euskadiko zerrendaburu gisa berretsi ostean, eta azpimarratu du hauteskundeak aukera bat direla euskal politikagintzan "ezkerrera biratzeko".
2024/02/02 - 10:47
Pradales, zerrenda bozkatuenak gobernatzeari buruz: "Espainian Feijook gobernatuko luke, Nafarroan Esparzak"
EAJren lehendakarigaiaren arabera, EH Bilduk egindako proposamenak ez du "seriotasunik", eta hauteskunde arrazoiei erantzuten die.
2024/02/02 - 09:41
Nerea Kortajarena izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua
Datozen egunetan, otsailaren 6ra arte, hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira EH Bilduren Gipuzkoako zerrenda osatzeko, eta otsailaren 15, 16 eta 17an bozketak egingo dira, herrialdeko zerrenda berresteko.
2024/02/02 - 08:34
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua izango da
Horrela, lehen aldiz izango da koalizio subiranistaren lehendakarigaia Arabako zerrendaburua.
2024/02/02 - 08:13
Eneko Andueza eta Denis Itxaso izango dira PSE-EEren Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren
PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan. Arabako zerrendaburua, berriz, Aroa Jilete izango da.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/02/01 - 12:43
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera
Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.
2024/01/31 - 19:36
Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina Galizian, PPk gehiengo absolutuari eutsiko ote dion zalantzarekin
Guztira, 75 diputatu aukeratuko dituzte bozetan. Inkesten arabera, Alderdi Popularrak lau legegintzalditan izan duen gehiengo osoa galtzear luke Alfonso Rueda hautagaiak.
2024/01/30 - 11:32
"Edozein babes" "pozik" hartuko luke Anduezak, baina EH Bildu bere Gobernuan egotea onartu gabe
Hautagai sozialistak aukera gisa ikusten du "Chiviterekin gertatutakoa hemen ere errepikatzea". "Nafarroan posible izan bada, zergatik ez da izango Euskadin?", galdetu dio bere buruari. "Hori bai, argi daukat EAJ Gobernu barruan eta EH Bildu kanpoan egon beharko liratekeela", azpimarratu du.
2024/01/30 - 11:13
Anduezak ''pozik'' jasoko luke ''edozein babes'', baina ez luke onartuko EH Bildu bere Gobernuan egotea
Anduezak berretsi du EH Bilduren hautagaia ez dutela lehendakari egingo eta ez dutela koalizio abertzalearekin gobernu-akordiorik sinatuko. Hala ere, ez du baztertu Nafarroako formula bera errepikatzea.
2024/01/29 - 16:27
Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitza-IUk eta Equok koalizio bateratua lortzeko elkarrizketei eutsi diete
Gainerako alderdiek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, berriz, kanpainaurrean dituzte hautagaiak.
2024/01/29 - 12:16
Pradalesek, Osakidetzaz: "Lehen Arretan garai batean jarritako filtro asko agian desagertu beharko lirateke"
Hobetu beharreko gauzak daudela sinetsita, osasun sistemak dituen zauriak sendatzeko premiaz aritu da, besteak beste, baina orain dituen lehentasunak ahaztu gabe: "gizarteari entzutea, ikastea eta, hauteskundeei begira, proposamen on bat lantzea".
2024/01/29 - 11:57
Imanol Pradales: ''Proposamenak lantzeko momentua da; ni ez nago kalkulagailuarekin egunero''
Zerrenda bozkatuenak izan behar zuela Gobernua osatzeko aukera adierazi zuen igande honetan Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak. Otxandianori, hain zuzen, zuzendu zaio EAJren lehendakarigaia ETB1eko "Egun On" saioan.
2024/01/28 - 14:51
Otxandiano: ''Naturala litzateke eserlekuetan lehen indar progresistari gobernu berriaren lidergoa aitortzea''
Bloke progresistako zerrenda bozkatuenari, eserleku gehien dituenari, dagokio gobernua osatzen saiatzea, Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak militanteekin Portugaleten topaketa izan ostean esan duenez.
2024/01/27 - 19:28
''Euskadi hobe baten alde indar berriekin lan egiteko'' prest azaldu da Imanol Pradales
EAJren Aberri Batzarrak Imanol Pradales aldarrikatu du, aho batez, hauteskunde autonomikoetarako lehendakarigai, larunbat honetan Durangon egindako ekitaldian.