Nerea Kortajarena izango da EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua
Gipuzkoako Mahai Politikoak berretsi egin du Hegoaldeko Mahai Politikoak egindako proposamena, Nerea Kortajarena EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan dadin Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan, koalizio subiranistak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Nerea Kortajarena Ibañez (Donostia, 1974) gizarte-langilea da, eta legebiltzarkidea, 2016. urtetik. Donostiako Loiola auzoan bizi da, ibilbide profesional luzea egin du gizarte-zerbitzuen arloan, eta, bereziki azken urteetan, EH Bilduk duen erantzukizun politikotik, zainketen lanaren eta beharrezko eraldaketaren inguruan aritu da.
Eusko Legebiltzarreko Euskal Herria Bildu talde parlamentarioko koordinatzaile politikoa eta EH Bilduko Mahai Politikoko kidea da. Gainera, Legebiltzar Taldearen bozeramailea da, Maddalen Iriartek Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeak irabazteko lekukoa eman zionetik.
Euskalduna da, bi seme-alabaren ama, "justizia sozialarekin konpromiso handia du, eta herri justuago bat berdintasunez bermatzen diren kalitatezko zerbitzu publikoekin bakarrik posible izango dela sinetsita dago", koalizioak azpimarratu duenez.
EH Bilduk erantsi duenez, datozen egunetan, otsailaren 6ra arte, hautagaitzak aurkeztu ahalko dira herrialdeko zerrenda osatzeko, eta otsailaren 15, 16 eta 17an bozkatuko dute ezker subiranistako oinarriek herrialdeko zerrenda berresteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Puentek agerraldia egingo du astearte honetan Kongresuan, biktimentzako laguntzak onartu eta gero
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"