Hautagaiak
2023/05/29 - 20:27
EH Bilduk EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin deitu ditu Gipuzkoan eta Gasteizen negoziatzeko
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak telefonoz deitu die EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen hautagaiei, Gipuzkoan gobernu "zabala eta aurrerakoia" osatzeko. Era berean, Rocio Vitero Gasteizko alkategaia hiru indar politiko horiekin harremanetan jarri da.
2023/05/28 - 16:32
Lehia bizia Gasteizko alkatetza eskuratzeko: parte hartzeko deia egin dute hautagaiek
Lehia estua espero da Gasteizen eta, gaur, protagonismoa herritarrena dela adierazi dute Beatriz Artolazabal, Rocio Vitero, Maider Etxeberria, Ainhoa Domaica eta Garbiñe Ruiz hautagaiek. Goizean bozkatu dute bostek, eta gasteiztarren nahia ezagutzea baino ez zaie geratzen.
2023/05/28 - 14:32
Uxue Barkos (Geroa Bai), gaurko hauteskunde-hitzorduan
Nafarroako Presidentetzarako Geroa Baiko hautagaiak bozen garrantzia azpimarratu du.
2023/05/28 - 14:06
Joseba Asironek (EH Bildu) Zizur Nagusian bozkatu du
Bozkatu ostean, hauteskunde-eguna zelan igaroko duen kontatu digu EH Bilduko Iruñeko alkategaiak.
2023/05/28 - 12:47
Laura Aznal (EH Bildu), hauteslekuan
EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak "prestutasuna" adierazi du gainerako alderdi aurrekoiekin akordioak lotzeko.
2023/05/28 - 11:44
Alderdi nagusietako zerrendaburuak, hauteslekuetan
EAEko eta Nafarroako alderdi nagusietako hautagaiek euren boza eman dute igande honetan izandako udal eta foru hauteskundeetan.

2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.

2023/05/27 - 16:34
Hausnarketa egin eta atseden hartzeko eguna dute hautagaiek
Kanpainako buruhausteak eta zurrunbiloa alde batera utzita, indarrak hartzen saiatzen ari dira larunbat honetan zerrendaburuak. Askok, familiarekin igaro nahi izan dute goiza.

2023/05/26 - 14:56
Jule Goikoetxea: 'Datuok ezin dira ontzat eman, arazoa boterea da, ez ordezkaritza'
Jule Goikoetxea politologoaren esanetan, "ez da nahikoa % 40 izatea" zerrendetan bete beharreko kupoa, "ez da bakarrik ikusi behar emakumeak dauden edo ez, baizik eta non dauden".

2023/05/26 - 13:25
Emakumeak hauteskundeetako zerrendaburuen % 37 dira EAEn
Gaur egun indarrean dagoen araudiak hautagai-zerrenden zenbaketa orokorra baino ez du aipatzen, eta ez da zerrenda horietako zerrendaburuetara mugatzen, ikerketa honen kasuan bezala.

2023/05/25 - 16:59
Ron DeSantisek ofizial egin du Etxe Zurirako hautagaitza, eta Trumpen aurkari nagusi bihurtu da
Horrela, Floridako gobernadoreak Trumpekin lehian aritzeko izapide burokratikoak bete ditu. Iazko azaroan egindako hauteskundeetan izandako emaitza onak tarteko, espero zen bere hautagaitza aurkeztea.

2023/05/20 - 18:11
Hauteskunde-kanpainako azken larunbata, botoa eskatzeko ekitaldi ugarirekin
Emaitza estuak espero dira zenbait udalerritan, eta, beraz, hautagaiak ahaleginak areagotzen ari dira kanpainaren bigarren eta azken asteburu honetan, herritarren botoa lortzeko.
2023/05/19 - 18:56
65 413 eskari jaso ditu Correosek Hego Euskal Herrian posta bidez botoa emateko
Eskaera gehienak Bizkaian bideratu dira (34.507), ondoren Gipuzkoan (18.914) eta azkenik Araban (8.721). Bestalde, Nafarroan 15.000 eskera jaso ditu Correosek.
2023/05/13 - 20:22
ETAko kide gisa zigortutako EH Bilduko 44 hautagaiek inhabilitazio-zigorra beteta dute dagoeneko
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) egindako analisi baten arabera, M28ko hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendetan doazen 44 hautagai seinalatuak aukeragarriak dira.

2023/05/13 - 16:26
Arabako fiskalitate sistema eztabaidagai izan dute tokiko hautagaiek
ETBn maiatzaren 28ko hauteskundeetarako eztabaida-sorta abian da. Bart, Arabako hautagaien txanda izan zen eta, horretan, fiskalitatea eta hitzarmenak izan ziren jorratutako gaietako batzuk.
2023/05/12 - 07:00
Zenbat kargu aukeratuko dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herriko foru- eta udal-hauteskundeetan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 2,5 milioi hauteslek izango dute botoa emateko aukera hilaren amaieran. Hauteskundeotan, udaletako 4.188 aulki eta 203 foru-kargu banatuko dira aurkezten diren alderdien artean.

2023/05/11 - 13:29
Iñigo Urkullu: ''Eskubidea dute zerrendetan aurkezteko, baina ez da erabaki zuzena''
EH Bilduk terrorismoaren biktimekiko duen "errespetu, begirune eta sentsibilitate falta" kritikatu du Iñigo Urkulluk, ETAko kide izateagatik zigortutako 44 hautagai bere hauteskunde zerrendetan sartzeagatik.
2023/05/10 - 16:41
Hauteskunde kanpaina hasi bezperan, alderdiek ekitaldi-agenda zabalarekin jarraitzen dute
EAJk autogobernua defendatuko duela agindu du Gernikan. EH Bilduk, berriz fiskalitate berri bat iragarri du. Donostiako PSEren alkategaiak 6.000 etxebizitza eraikitzea proposatu du. Elkarrekin koalizioak eskola publikoaren indartzea aldarrikatu du. PPk Loiun saihesbide bate egitea proposatu du.
2023/05/10 - 16:31
PPk Sanchezi leporatu dio terrorismoagatik zigortutako 44 hautagai dituen alderdiaren bazkide izatea
"Hauek dira zuren bazkideak, hau da PSOEk aurkeztuko duen hauteskunde-kartela", esan dio Cuca Gamarrak Pedro Sanchezi.

2023/05/09 - 16:39
Alderdi guztiek kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute
Beatriz Artolazabalek Gasteiz digitalizatzeko estrategia aurkeztu du. EH Bilduk hauteskunde egitasmoaren berri eman du. PSEk Gasteizen hutsik dauden lokal komertzialak egokitzeko laguntzak iragarri ditu. Etxebizitza izan du hizpide Elkarrekin koalizioak. PPk hiriburuetako hautagaiak bildu ditu.