Hautagaiak
2024/05/11 - 15:30
Europan euskal nekazari eta abeltzainen egiturazko erronkei heltzeko konpromisoa hartu du EAJk
Oihane Agirregoitia Europako Parlamenturako EAJren hautagaiak adierazi du Europan euskal nekazari eta abeltzainen alde egingo dutela lan, sektore hori ekoizpen katean indartze aldera, errentagarritasuna hobetzeko.
2024/05/11 - 00:57
Kataluniako indar politikoak zalantzatiak, % 40 inguru, erakartzen saiatu dira kanpainaren amaieran
ERC, Junts+, PSC, PPC, Comuns, Vox, CUP, Ciudadanos eta Aliança Catalana indar politikoek azken ekitaldiak egin dituzte igandeko hauteskundeei begira.
2024/05/10 - 12:06
Espainiako buruzagien babesarekin amaituko dute Kataluniako hauteskunde kanpaina
Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
2024/05/09 - 17:17
Populismoei aurre egiteko Europako hauteskundeetan bozkatzera joateko deia egin du EAJk
Oihane Agirregoitia zerrendaburuaren aburuz atzerapausoak emateko benetako arriskua dago. Hori dela eta, botoa ematera joateko deia egin du.
2024/05/08 - 19:11
BOEk Europako hauteskundeetara aurkeztuko diren 39 hautagaitzak argitaratu ditu
Hauteskunde Batzordeak hamabi hauteskunde-koalizio onartu ditu. Horien artean, EAJrena (Coalicion Canariarekin batera), EH Bildurena (Orain Errepublikak, ERC eta BNGrekin batera) eta Sumarrena daude.
2024/04/30 - 11:35
Von der Leyenek ez du baztertzen ultrakontserbadore europarrekin lankidetzan aritzea; horien artean dago Vox
Europako Parlamenturako hauteskundeei begira, Europako Alderdi Popularreko kidea Europako Batzordeko presidente izateko hautagaia da. Europako Kontserbadore eta Erreformisten (ECR) barruan eskuin muturreko hainbat talde daude.
2024/04/26 - 19:07
Atzerriko botoak ez du eraginik izan apirilaren 21eko hauteskundeetako eserlekuen banaketan
EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
2024/04/26 - 07:00
Gaur, atzerriko bozen zenbaketa: lurralde bakoitzeko azken eserlekua jokoan, baina aldaketarako aukera urri
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
2024/04/22 - 19:03
EH Bildu: "Gobernantza eredu berri bati irekiera eman behar dion ziklo politiko berri batean gaude"
EH Bilduko Mahai Politikoak bilera egin du gaur arratsaldean, hauteskunde-eguneko emaitzen irakurketa sakonagoa egiteko. Otegiren hitzetan, boto-emaileek "politika abertzaleagoak, politika suberanistagoak eta ezkerreko politikak" eskatu dituzte.
2024/04/22 - 02:17
Hauteskunde gaua, iruditan
2024ko apirilaren 21eko hauteskunde gaueko argazkiak.
2024/04/22 - 02:01
Alba Garcia: ''Gure indarrak jarriko ditugu Euskadiko politikek ezkerrerantz egin dezaten''
Sumarrek lortu egin du Eusko Legebiltzarrean sartzea. Araban erdietsi du ordezkaria, eta, horrenbestez, Alba Garcia lehendakarigaiak (Bizkaiko zerrendaburu zen) ez du parlamentari akta lortu. Entzun itzazu Alba Garcia hautagaiaren hitzak (gaztelaniaz).
2024/04/22 - 01:45
Martinez: ''Lan egingo dugu gugan konfiantza izan duten 21.000 ausartak ordezkatzeko''
Amaia Martinezek eskerrak eman dizkie Vox bozkatu duten 21.000 euskal herritarrei, eta Eusko Legebiltzarrera euren ahotsa eramateko lan egingo dutela esan du.
2024/04/22 - 01:27
De Andres: ''Hau PPren errekuperazioaren hasiera da Euskadin''
Javier de Andres hautagai popularrak Imanol Pradales jeltzaleari deitu dio, akordioa eskaintzeko, betiere "hitzartutako mugen barruan" eta edozein apurketa geldiarazteko.
2024/04/22 - 01:20
Otxandiano: ''Mapa politikoa aldatu egin da jada, eta, beraz, aro berri batean gaude''
Pello Otxandianok esan du emaitza historiko hauek mapa politikoa aldatu dutela, eta, beraz, aro berri batean gaudela.
2024/04/22 - 01:12
Eneko Andueza: ''Egonkortasuna bermatuko dugu; gure hitza hor dago, eta ez dugu aldatuko''
PSE-EEk 12 legebiltzarkide lortu ditu (+2). Horrela, EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari; izan ere, jeltzaleek eta sozialistek 39 legebiltzarkide batuko lituzkete, eta 38 behar dira gehiengo osoa izateko. Entzun itzazu Eneko Andueza hautagaiaren hitzak.
2024/04/22 - 00:42
Pradales: ''Pilota gure teilatuan dago, herri honen etorkizunaren giltza eman digute herritarrek''
Imanol Pradalesek hauteskundeetan jasotako babesa eskertu du, eta EAJk etorkizuneko giltza duela ziurtatu du.
2024/04/21 - 22:00
Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean 26-28 eserlekurekin, eta alderdi jeltzalea izango da bozkatuena
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
2024/04/21 - 19:19
Mojak eta adinekoak, goiztiarrenak, hauteskunde-hitzordu guztietan bezala
Ezustekorik gabeko hauteskunde-egun honek irudi bitxiren bat ere utzi digu, hala nola oinetakorik gabe bozkatzera joan dena edo lehen aldiz bozkatu duena, gutxigatik, gaur bertan bete dituelako urteak.
2024/04/21 - 16:11
Lehendakarigaiak, hauteslekuetan
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean joan dira botoa ematera hauteslekura. Oro har, botoa ematera joateko deia egin diete herritarrei.
2024/04/21 - 15:22
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia Durangoko hautesleku batean izan da
Botoa eman ostean, gazteei bereziki zuzendu zaie bozkatzera joateko animatuz.