Hautagaiak
2024/04/14 - 08:46
EH Bilduk lidergoa sendotu du Gipuzkoan
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
2024/04/14 - 08:42
EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
2024/04/14 - 08:37
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
2024/04/14 - 08:31
EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko ditu lehen aldiz, EITB Focusen arabera
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta EAJk 2-3 eserleku gutxiago lortuko ditu, nahiz eta ia boto kopuru bera izan. PSE-EEk egonkor jarraituko du, eta PPk gora egingo du. Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek soilik lortuko du ordezkaria. Vox ganberatik kanpo geratuko da.
2024/04/13 - 23:01
Alderdi politikoetako buruak, larunbateko mitinetako protagonista nagusiak
Lehendakarigaiekin eta beste hautagaiekin batera, EAEko hauteskundeetako alderdietako liderrek ere parte hartu dute ekitaldietan.
2024/04/13 - 18:02
Hautagaitzak elkarri zuzendu zaizkio larunbat goizeko ekitaldietan
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos, Sumar eta Voxen ekitaldiak, hauteskunde kanpainaren bigarren larunbatean.
2024/04/12 - 18:53
Alderdi politikoek kanpainaren 8. egunean zabaldutako mezuak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox alderdi eta koalizioek kanpainaren 8. eguneko goizean zabaldutako mezuak.
2024/04/11 - 02:51
ETB1eko hauteskunde debatearen laburpena: Zerbitzu publikoak, autogobernua, itunak...
Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE) Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP) eta Andeka Larrea (Sumar) izan dira eztabaidan.
2024/04/07 - 18:21
Hauek izan dira kanpainaren hirugarren eguneko mezu nagusiak
Hautagaiek hainbat gai izan dituzte hizpide gaurkoan, Osakidetza, lehen sektorea, gazteria eta etorkizuneko Urdaibaiko museoa, besteak beste.
2024/04/07 - 16:47
Hirugarren egunean, hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Kanpainak aurrera jarraitu du gaur goizean, eta lehendakarigaiek, besteak beste, lehen sektorea, Osakidetza eta Urdaibaiko museoa izan dituzte hizpide.
2024/04/06 - 21:53
Kanpainaren bigarren eguna: hauek izan dira arratsaldeko mezu nagusiak
Hautagaiek kanpainarekin jarraitu dute gaur, eta EAEko hainbat tokitan aurkeztu dituzte euren programak.
2024/04/06 - 17:03
Alderdiek kanpainaren tonua igo dute bigarren egun honetan
Jorratu dituzten gaien artean, etorkizuneko Jaurlaritzan aldaketa izango den ala ez izan dute hizpide.
2024/04/05 - 23:24
Arratsaldeko ekitaldiak: hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Segurtasuna, aldaketa Jaurlaritzan, Osakidetza eta etxebizitza izan dituzte hizpide EAEko alderdiek arratsaldeko mitinetan.
2024/04/05 - 16:45
Kanpainaren aurreneko eguna: Osakidetza, Ertzaintza, industria, indarkeria matxista... gaurko gai nagusiak
Alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hainbat gai jorratu dituzte euren hitzaldietan: Osakidetzaren egoera, Ertzaintza, etorkizuneko industria...
2024/04/05 - 00:28
Honela hasi dute alderdiek hauteskunde-kanpaina
Alderdiek EAEko hiriburuetan abiatu dute kanpaina, apirilaren 21eko hauteskundeei begira.
2024/04/03 - 14:02
Estatuarekin adostutako erabakitzeko eskubidea jasotzen duen estatus berri bat proposatu du EAJk
Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiak bere alderdiak apirilaren 21eko hauteskundeetara eramango duen hauteskunde-programa aurkeztu du Gasteizen.
2024/04/03 - 13:19
Anduezak berretsi du ''PSE-EEk ez duela lehendakari egingo EH Bilduren hautagai bat''
PSE-EEko hautagaiaren arabera, "batzuek zalantzak sortu nahi izan dituzte" azken egunotan, baina Pedro Sanchezen atzoko hitzek hauteskunde osteko balizko itunen inguruko "zalantza guztiak argitu dituzte".
2024/04/01 - 14:47
Sumar: ''Euskadin benetan kezkatzen duenari erantzun eraginkorrak emateko garaia iritsi da''
Lander Martinezek adierazi duenez, "Euskadin irekiko den ziklo berrian, herritarrek aukera izango dute erantzunik eta konponbiderik ematen ez duen EAJ-PSE gobernuaren eta politika aurrerakoien oinarriekin eraikiko den Euskadi berriaren artean aukeratzeko".
2024/03/31 - 15:07
Gorrotxategi: ''XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, bizitza duinaz baizik''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren ustez, "XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, ezta Ebro ibaian harresi berriak eraikitzeari buruz ere, euskaldun guztiek Euskadin bizitza duina izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeari buruz baizik".
2024/03/30 - 14:55
''Demokrazia sendotzea'' defendatu du Imanol Pradalesek
EAJren lehendakarigaiaren hitzetan, autogobernuak eta euskal erakunde sendoek gizartearen ongizatea bermatzen dute.